Partidak

Zazpi partida jokatuko dituzte gaur frontoian, eta beste lau, trinketan. Eskuz binakako partidak ETBren bidez emango dituzte. Gainerakoak, Bizkaia frontoiaren Facebook bidez ikusi ahal izango dira.

Frontoiko partidak

09:00. Zesta: Alex Goitiandia eta Danel Mandiola, Jon Goenaga eta Jon Mandiolaren kontra.

10:00. Erremontea: Zaldua II.a eta Zubiri, Loitegi eta Zalduaren aurka.

11:00. Larruzko pilotako paleta: Maialen Rodriguez eta Olaz Zulaika, Uxue Agirresarobe eta Maialen Landajoren aurka.

12:00. Pala: Gaubeka eta Gordon, Fusto eta Urrutiaren aurka.

15:30. Esku pilota: Amaia eta Gentzane Aldai, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen aurka.

17:00etatik 20:00etara.

Sustapenerako Binakako Txapelketaren 12. jardunaldia: Elordi eta Gamendia, Zubizarreta III.aren eta Uriondoren kontra. LEP. M Binakako Txapelketaren 12. jardunaldia:

Elezkano II.a eta Zabaleta, Peña II.a eta Albisuren aurka.

Trinketako partidak

10:00etatik 13:00etara.

Trinketako gomazko pilotako paletaren Bizkaiko kluben txapelketa. Naroa Martinez (Lea Ibarra) Naia Zugazaren (Olarreta) aurka.

Olatz Beitia (Lea Ibarra) Maialen Rodriguezen (Olarreta) aurka.

Trinketako Bizkaiko kluben esku pilota txapelketa.

Ziarsolo (Adiskide) Aristondoren (Kurene) aurka.

Trinketako larruzko pilotako paleta, Bizkaiko kluben txapelketa.

Mikel Zulueta (Lagun Artea) Mikel Basterraren (Danak Bat) aurka.