2023an hasiko dira BI-637 errepidea estaltzen, Leioan

Iaz eta aurten trafikoa arintzeko egiten ari den lanak bukatuta, Bizkaiko Foru Aldundia 2023an hasiko da BI-637 errepidea gehiago estaltzeko lanak egiten, Leioan. Izan ere, gaur egun toki batzuetan estalita dago, baina soilik tarteka. Sener enpresak egingo ditu lanak. Haien proiektuak soilik egungo tunel zatian estali gabe dauden tarteak tapatzea aurreikusten du. Oraingo obren aurkako plataformak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako oposizioak proiektua “adabaki hutsa” dela salatu dute, eta autobidea osorik estaltzeko eskatu diote Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Kohesiorako Sailari. Hartara, autobidea lurpetik igaroko litzateke herritik, kutsadura akustikorik sortu gabe.