Esandakoak

Urtarrilaren 29an, Bilboko udaletxean plana sinatzeko egindako agerraldian bost udal taldeetako eledunek esandakoak dira hauek:

“Auzolana, elkarlana eta akordioa beti dira onuragarriak, baina gehiago orain bizi dugun egoeran”. Nekane Alonso (EAJ)

“Arazoak konpontzeko egingo den guztia babestuko dugu. Guk beste neurri batzuk ere hartuko genituzke, baina hauek ere beharrezkoak dira”. Ana Viñals (Elkarrekin Podemos)

“Ez da planik onena, baina Bilboko kolektiboei galdetuta adostu dugun plan bat da; bilbotarrei euren arazoetatik irteteko luzatu diegun eskua”. Jone Goirizelaia (EH Bildu)

“Udalak bilbotarrak babesteko ekimena hartu du, eta adostu dugu inor ez dugula bidean utziko”. Alfonso Gil (PSE-EE)

“Nola egongo ginateke orain iaz udal gobernua babestu izan ez bagenu? Babesten dugu, baina gertutik kontrolatzen dugu”. Raquel Gonzalez (PP)