Eusko Jaurlaritzak Ondarroako babes dikea indartuko du

Ondarroako babes dikea da Bizkaian itsasoaren aurrean kalteberena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak indartzea erabaki du. Lehenengo eta behin, zertan den aztertuko dute, eta horren arabera diseinatuko da proiektua. 193.000 euroren inbertsioa egingo du Portu Zuzendaritzak, eta sei hilabete iraungo dute lanek. Aurten egitea da asmoa.

Dikearen egiturak 2014ko eta 2016ko denboraleen ondorioak ditu, eta horiek konpondu gura dira. Era berean, gaur egun duen arazorik larriena da olaturik garaienak gainetik igarotzen zaizkiola, egitura gehiago kaltetuz. Obren helburua halakorik ez gertatzea da.