Lagatzu eguna, Larrabetzun

Lagatzu Eguna ospatuko dute bihar, Larrabetzun. Euskal jaia egingo dute, hain zuzen. Lehenago, gaur iluntzean motorrak berotuko dituzte. Duo Deno taldeak kaleak girotuko ditu, 20:00etan hasita.

Bihar goizean abiatuko dituzte jarduerak. 11:00etan, Cup Song-a egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan. Ostean, hamaiketakoa prestatu dute Gorbeia kaleko plazan. Horma irudi erraldoi bat egingo dute, 12:00etan. Herri bazkariaren ostean, taberna ibiltaria abiatuko dute, 17:00etan. 20:00etako Trikizioren erromeriagaz emango dute bukatutzat jaialdia.

Euskal jaia, Larrabetzun

Lagatzu eguna ospatuko dute bihar, egitarau zabalagaz. Gaur, kaleko musika egongo da.