Ardiak baserritik Gorbeiako Arrabako larrera bidean jarraitzeko aukera, etzi

ZEANURI. Zeanuriko Elexartza baserritik Gorbeiako Arrabako landara bidean jarraitu ahal izango zaio etzi Enrike Etxebarriaren artaldeari. Larre-aldaketa hori bertatik bertara ikusi gura dutenek 09:00etan azaldu beharko dute Zeanuriko plazan. Handik Etxebarriaren baserrira abiatuko dira. Arrabako landan hamaiketakoa emango dute.