Piraguismoaren hastapenak doan ezagutzeko aukera emango dute, etzi

BARRIKA. Piraguismoaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko eta kirol horretan hastapeneko pausoak doan emateko aukera izango da etzi, Barrikako Piragua Taldearen eskutik. Klubaren instalazioak 10:00etatik 14:00etara zabalik egongo dira, Larretxe auzoan. Familiako kide guztiei eta 9 urtetik gorako gazteei egin diete gonbita. Uretako arropak eraman behar dituzte interesatuek.