AREATZA. Musikaren Europako eguna dela aprobetxatuta, Areatzan kontzertu berezia egingo dute, gaur. Musika eta efektu piroteknikoak fusionatzen dituen ikuskizuna aurkeztuko dute: Musikasua. Areatzako Musika Bandak eta Astondoa Pirotekniak interpretatuko dute saioa, eta 22:30ean hasiko da, Sacramentinos parkean. Efektu piroteknikoak solista baten antzera jardungo direla esan dute antolatzaileek.