JERRY GONZALEZ, URTEURRENERAKO

Jerry Gonzalezen hirukoteagaz ospatuko du Bilbaina Jazz Clubek 23. urteurrena. Bihar 20:00etan ariko da Gonzalez, BBK aretoan, eta sarrerak 15 euroan eros daitezke. Gonzalezek hainbat lan eta kolaborazio garrantzitsu egin ditu; besteak beste, Paco de Lucia eta El Cigalagaz. 1906 Zikloaren parte da ikuskizuna. BJCen urteurrena ospatzeko ekarri dute Bilbora. Osotara, lau kontzertu izango dira; udaberrian egingo dira denak, eta biharkoa izango da da lehenengoa. Ziklo hori penintsulako jazz klubik garrantzitsuenetan hartu ohi dutela azaldu dute arduradunek, eta klubaren nazioarteko ospeak erakarri du Bilbora.