Olioa birziklatzeari esker, karbono dioxido gutxiago isuri du Bizkaiak 2013an

Sukaldean erabiltzen den olioa birziklatzeari esker, 703.000 tona karbono dioxido gutxiago isuri dira Bizkaian, 2013an, Ortuellan dagoen Rafrinor enpresak egindako azterketaren arabera. Biodiesela egiteko erabiltzen dute berrerabilitako olioa Rafrinorren.

Bizkaiko hainbat udalerritan ematen du zerbitzua Ortuellako enpresak. Guztira, 500 edukiontzi laranja baino gehiago dauzkate banatuta hainbat herritan. Datozen asteetan kopuru hori handitu egingo dela iragarri dute. Izan ere, Bilbon hamalau edukiontzi gehiago jarriko dituzte, eta beste horrenbeste banatuko dituzte herrialde historikoko hainbat udalerritan.