Pazko jaiak gaur hasiko dira Zamudion. 19:00etan emango diote su txupinari, eta hark eztanda egitearekin batera gozokiak botako dituzte. Sabino Arana plazatik jai giroa herri osora zabalduko da, Bertokogaz eta herriko txistulariekaz. 20:00etan, perretxiko jana egingo dute kultur etxean. 23:00etan, kontzertu ak izango dira Sabino Arana plazan: La Vieja, O’Funkilo eta Oxabi.
Bihar, sukalki usainez beteko da herria. 09:00etan hasiko da txapelketa. Lehiatu gura dutenek Bidekoetxe plazan eman beharko dute izena. Leku berean, baina 10:00etan, zaldien oztopo lasterketa jokatuko da. 12:00etan, kalejiran abiatuko dira Bertoko taldeko kideak. 13:30ean sarituko dute erregosi onena. Ostean, prestatutakoa bazkalduko dute. Bazkalosterako, umeentzako jolasak prestatu dituzte, 16:00etan hasita.
Kulturaz beteriko arratsaldea izango dute. Kultur etxean dantza erakustaldia izango da 18:00etan. 20:00etan, berriz, 34. Udabarriko Kontzertuen beste saio batez gozatzeko aukera izango dute zaleek. San Martin elizan izango da emanaldia, Zamudioko ganbera koralaren eskutik. Eta eguna bukatzeko, musika gehiago izango da. 23:00etan hasiko dira kontzertuak, Sabino Arana plazan: Governors, Su Ta Gar eta Garailak 26.
Domeka goizean, ibilgailu klasikoen erakusketak beteko du Zamudio. Herri osoan zehar sakabanatuta egongo dira, zaleen gozagarri. 11:00etan, umeentzako parkea zabalduko dute kultur etxean. Frontoian, berriz, haur gazteen mailako pilota partidak izango dira. 12:15ean, zale seniorren artekoak hasiko dira. Arratsaldean, futbolin txapelketa jokatuko da, Gazte Estazioan. 19:00etan, Kalaka taldeak joko du Karrajuan.
Astelehena egun lasaia izango da. Pazko jaietako mezarekin hasiko dute; 12:00etan izango da elizkizuna. Ostean, txistulariak kalejiran abiatuko dira. Elizpean, gainera, kopaua banatuko dute irteeran. 16:00etan, Adintsuen Etxean, karta jokoa izango da.
Jaietako lehia, Sukarrietan
Sukarrietak ere Maietz Pazku jaiak ospatuko ditu asteburuan. Bihar, 10:00etan botako dute txupinazoa. 11:00etan, umeentzako parkea zabalduko dute. 13:00etan, sardina jana izango da La Marisma parkean. Arratsaldean, berriz, sokatira norgehiagoka izango da. Besteak beste, herriko taldea ere lehiatuko da, 19:00etan hasita. Zapatua txikiteo herrikoiarekin bukatuko dute.
Domekan, 34. Sukalki Txapelketa egingo dute. Parte hartzaileek 10:00etan eman beharko dute izena, eta 14:00etan aurkeztuko dituzte kazolak. 12:00etan, esku pilotako jaialdia hasiko da frontoian. 12:30ean, meza nagusia izango da, Mundakako abesbatzarekin.
Erromeria, mendian
Balmasedan ere Mendekoste eguna ospatuko dute. Kolitza mendiko erromeria izango da domekan. Tontorreko baselizan egingo den mezarekin hasiko da eguna. Ostean, txakolin dastatzea, erromeria eta lagunarteko bazkaria izango dira. Arratsaldean, herrira jaitsiko dira, eta Balmasedan bertan jarraituko dute jai giroan.