BILBO. Bermeoko alde zaharreko sutean kaltetutakoentzat dirua biltzeko kontzertu sinfonikoa egingo dute bihar. Euskeria abesbatzaren eta Jesus Guridi orkestraren doinuek beteko dute Bilboko BBK aretoa, 20:00etatik aurrera. Sarrerak hamar euroan daude salgai BBKren orotariko kutxa automatikoetan zein Interneten. Kutxabanken txartela dutenek beherapenak izango dituzte.