Zer da dezibel bat? Zer da kutsadura akustikoa?

Soinuaren, potentzia akustikoaren edo hots presioaren intentsitatea neurtzeko unitatea da dezibela(dB). Haren eskala logaritmikoa da, eta presio atmosferikoaren gainetiko edo azpitiko presio aldaketa adierazten du. Zeroa giza entzumenaren atalasea da, eta 120a, minarena. Soinu maila ez da kalitate onekoa beti; batzuetan, kutsadura akustikoa deritzona sortzen da. Inguruneko maila akustikoak eragiten duen kutsadura da, gizakiaren jardueraren ondoriozkoa zein naturak eragindakoa. Zarata mailak, etengabea (denboran aldaketa gabea), aldakorra (aldaketaduna), bulkadakoa (aldizkako bulkadak dituena) eta hondo zarata (sorburu bereizgabeetatik eratorritakoa) dira.