MORGA. Santa Krutz eguneko erromeria ospatuko da etzi, Bizkargi tontorrean. Morgatik, Muxikatik, Larrabetzutik zein Zornotzatik makina bat bizkaitar igoko da, jai giroaz gozatzera. Musika, bertsoa, dantza eta lagunarteko bazkariak ez dira faltako. Gainera, urtero legez, 1937ko maiatzean inguru hartan borrokatutako gudua gogoratuko dute, eta orduan hildako gudariak omenduko dituzte.