PRINTZEAK ADISKIDETASUNA EZAGUTU DU

Umeentzako antzerki saioa eskainiko dute bihar Ermua antzokian. 17:00etan Printzea eta ahatea antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute hara joaten direnek. Hiru eta sei urte artekoentzat da. Adiskidetasuna zer den ikasiko duen printze bat da protagonista, eta harekin batera ikasiko dute ikusleek ere. Amadeo du izena printzeak. Hamar urte dituela gaztelu batera bidaliko dute, nola gobernatu behar duen ikastera. Bartolome izeneko gizon baten ardurapean egongo da. Amadeo bekaiztia da oso. Bartolomeren alaba Maddik duen ahatetxoa gurako du beretzat. Azkenean, jostailuak partekatzen ikasiko du. Sarrerak lau euro balio du.