URDULIZ. Urdulizko Udalak pasealeku bat egingo du, ospitalea eta metro geltokia lotzeko. Marutze auzoa zeharkatuko du ibiltokiak, eta bost metro zabal izango da. Hilabete honetan bertan ekingo diete lanei, eta espero dute irailerako bukatzea. 400.000 euro kostako dira obrak.