Haurdunaldiak Mendaron artatzeko eskaera Ondarroan

Ondarroako Udalak bertako emakumeek haurdunaldiak Mendaroko ospitalean jarraitu ahal izateko eskaera egin dio Osakidetzari. Ofizialki Gurutzetako ospitalea dagokie ondarroako bizilagunei, baina Mendaroko ospitalean larrialdiak eta haurdunaldiak artatzen jarraitzen dute. Hori erregulatzeko eskatu dute.