Eusko Alkartasunak antolatuta, 1937ko martxoaren 5 hartan Matxitxakon izandako borroka izaten dute gogoan urtero, Gaztelugatxerako bidean dagoen monumentuan. Matxitxako Elkarteagaz batera oroituko dute aurten gertaera hura, domekan. 10:30ean egingo dute ekitaldia, eta Itsasoko Gurutze Gorriak lore koroa bat botako du itsasoko uretara. 12:00etan argazkiekin eta muralekin osatutako erakusketa ipiniko dute Arrantzaleen Museoan. Nabarra Bouko 29 gudari hil ziren batailan, Gipuzkoa-ko bost eta Galdames ontzian zihoazen 5 bidaiari. Canarias fragata frankistak baja bat izan zuen. Martxoaren 5ean, Euskadiko Gudontzidiari omenaldia egingo die Matxitxako elkarteak Bermeon, Pasaian, Donostian, Deban, Mutrikun, Lekeition, Plentzian eta Bilbon. Adierazpen bateratua irakurri eta sirenak entzungo dira herriotan.