Gurutzetako kolapsoa aztertuko du Arartekoak

BARAKALDO. EAEko Arartekoak ofiziozko espediente bat hasi du Gurutzetako ospitaleko larrialdietako zerbitzuan kolapsoa gertatu den ebazteko. Hainbat sindikatuk salatu dute zerbitzu horretan gainezka daudela, eta eri asko korridoreetan artatu behar dituztela, boxak ospitaleratzeko zain dauden pertsonekin beteta daudelako.