ELORRIO. Elorrioko Udalak animalien inguruko ordenantza berri bat egingo duela iragarri ondoren, Bildu koalizioak informazio batzar bat egingo du Arriola kultur aretoan, martitzenean, 19:30ean, eta parte hartzera “animatu” ditu Elorrioko herritarrak, txakur eta gizakien arteko “elkarbizitza” sustatzeko. Izan ere, txakurren inguruan kexa ugari izan dira.