Eskuzabaltasuna, kameraren objektibotik ikusita

Arratiako Elizak bertako hainbat misiolarik Ekuadorren egin duten lana erakustera emateko erakusketa bat antolatu du. Herriz herri dabil, eta urtarrila bukatu arte Igorreko Lasarte aretoan egongo da ikusgai. 23 paneletan, Arratiak Los Riosegaz (Ekuador) orain 64 urtetik izan duen lotura azaltzen da. Argazkitan, mapatan eta testutan batu dute urteotako historia kronologikoa, baina gaur egun bertan egiten denaren berri ere ematen dute.

Erakusketa atal batean baino gehiagotan dago banatuta. Horietako batean, munduko beste leku batzuetan dauden Arratiako misiolarien berri ematen dute. Beste panel batzuetan, Arratian misioetan egiten den lana erakusteko, urtean egiten diren ekintzen gaineko informazioa dago jasota. Edonola ere, atalik garrantzitsuena Ekuadorko Los Rios eskualdean egiten denak ordezkatzen du. Besteak beste, nekazaritza kooperatiba, emakumearen beharra, osasuna, herri kultura eta heziketa dira misiolariek inguru haietan egiten dituzten beharren ardatzak.

ERAKUSKETA

Non. Igorreko Lasarte aretoan.

Noiz. Urtarrila bukatu bitarte.

Ordutegia. Astelehenetik barikura, 10:00etatik 20:45era.