140 autorentzako aparkalekua egin dute

LEMOIZ. 140 autorentzako aparkalekua zabaldu du Lemoizko Udalak Armintzan. Doakoa da, eta herritarrek zein bisitariek erabiltzeko egin dute. Aparkalekuko hogei toki herriko taberna eta jatetxeak hornitzera joaten diren furgoneta eta kamioientzat egokitu dituzte. Etxebizitzak egiteko asmoa dagoen lekuan dago aparkalekua. Hala ere, datozen bi urteetan, gutxienez, ez dute eraikitzerik espero.