BILBO. Gerediaga eta Elorrio arteko errepide erradiala, Autzaganako bidea eta Bermeoko saihesbidea egiteko lanak udan hasiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Jose Luis Bilbaok iragarri duenez. 38 eta 45 hilabete bitarteko epeak aurreikusi dituzte lanok amaitzeko. Guztira, 350 milioi euroko kostua izango dute.