Bilbao Anizkuna txostenean Agiantzak antolatutako mintegietan parte hartu duten kideen ekarpenak bildu eta azaldu dituzte, gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.
Hainbat erlijiotako testuetan elkartasunari eskainitako hitzak ditu abiapuntu txostenak. Ondoren, proiektuak hasieratik izandako hamazortzi oinarriak aurkezten ditu, ulermenean eta tolerantzian oinarritutakoak. Mintegiko metodologia eta iturriak jakinarazi ostean, tradizio erlijioso ezberdinek pobreziaren inguruan egindako hausnarketen antologia osatu dute parte hartzaileek. Espazio publikoan erlijioak duen rolak eta auzoko egoera argitara ematen duten datuek ixten dute liburuxka.