Igande goizetako fotogramek erakarrita »

Natalia Salazar Orbe
Zuri-beltzean proiektatutako film baten fotogramak oroitarazten ditu: eguerdia iritsi orduko, goizetik kalean ibilitako herritarrak zine aretoetan sartzen erakusten dituzte irudiek. Igandea da. Ilarak ez dira asko luzatzen, eta, batez ere, umeak daramatzaten familiak daude bertan.

Zientzia, edonoren eskura »

Natalia Salazar Orbe
Burmuinak bere gaitasunen %10 besterik erabiltzen ez duen ustea zabalduta dago. Albert Einsteinek egindako baieztapentzat jotzen dute askok, baina okerra da; haren adierazpen batzuen interpretazio okerra.

Darabilbo abian da, helduek aisian euskaraz egiteko egitasmoa »

Natalia Salazar Orbe
Ikasgeletatik kanpo, eremu akademikotik atera nahi du euskararen erabilera Darabilbo egitasmoak. Aisialdira gerturatuta, helduen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. Aurten ere asmo horri ekin diote, eta hainbat jardue…

Mami eta azal aldaketa »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Mugarria izan da 2018. urtea Bilboko Arte Ederren Museoarentzat, eta ez soilik 110 urte bete dituelako. Museoa “modernizatzeko” asmoa iragarri zuen Miguel Zugaza zuzendariak, 2017ko martxoan, kargua hartu eta berehala, eta iragarritakoa gauzatzeko neurriak hartu ditu bukatzear den urtean: eraikin zaharreko 31 areto berritu eta bi erakusketa handi antolatu ditu azken hilabeteetan—ABC Museoaren alfabetoa eta 68aren ostean—. Bilboko Arte Ederren Museoa XXI. mendeko hiriburuan txertatzea beharrezkoa dela uste du Zugazak, eta, bide horretan urratsak egiteko, 2019-2022 urte arterako plan estrategikoa ere ondu du.

Gozatuz gozarazi »

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko dute bihar, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari gazte baina trebatu ariko dira nor egehiago: lau emakume eta beste horrenbeste gizon. Jon Enbeitak jantziko dio txapela irabazleari. - Irakurri gehiago...

50 gune, 80 ekintza eta ehunka parte hartzaile Bilboko Gau Irekian »

Peru Azpillaga Diez
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoek kulturaz blai egingo dute bihar, Gau Irekia jaialdiaren itzulerarekin batera. Zazpigarren urtez antolatuko du Sarean elkarteak gizarte eta kultura jaialdia, auzo horietako ekintza artistiko eta kulturalak indartu eta aniztasunari bultzada emateko asmoarekin.

Kultur eskaintza betea »

Natalia Salazar Orbe
Argi koloretsuz jantzi dira herrietako eta, bereziki, Bilboko kaleak. Kate handietako dendetako erakusleihoek elurra irudikatzen dute, Euskal Herriko giroa beharrean, Zirkulu Polar Artikoan girotutako txokoak balira bezala.

Bilboko Arte Liburu Azoka sormenaren topaleku izango da asteburuan »

Peru Azpillaga Diez
Banizu Nizuke elkarteak antolatu du aurtengo BALA Bilboko Arte Liburu Azokaren seigarren edizioa. Joan den urtean La Granja eraikin historikoa sormenez bete ostean, aurten ere bilbotarrentzat enblematikoa den beste eraikin bat hautatu dute: Calzados La Palma zapata denda zenaren lokala.

Erronka eta arriskuei helduta »

Natalia Salazar Orbe

Haitz bizigabea bizipen amaigabeen sortzaile. Mundu osoko zaleak erakartzen ditu mendiak eragiten duen lilurak. Sariak eta zigorrak ditu ausardia horrek. Denetariko uzta dakar: irudi ikusgarriak, erronkak, arriskuak eta adrenalinaren gorakada, natura bare eta ikusgarria zein bortitz eta beldurgarria, gizakiaren hobetze nahia… Eta zergatik lilura hori? Ez da erantzun bakarreko galdera bat.The Dawn Wall filma saiatuko da horixe argitzen, Tommy Caldwell protagonistaren bidez. Bilbo Mendi Film Festival jaialdiko sail ofiziala zabalduko du film horrek, gaur, Euskalduna jauregiko auditorium nagusian. Nazioarteko mendiko zinemaldia abiatzear da.

Azokak ateak zabaldu zain »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Atzerako kontua hasia da. Durangoko Landako gunean etengabeak dira joan-etorriak, dozenaka langile eta boluntarioren muntatze lanak. Berotzen hasia da Durango. Urduritasuna nabaria da nonahi: hasteko irrika, eta ezin iritsiaren sentipena.