Lurrari lotutako ipuinak Euskal Herria museoan

IPUIN KONTALARIA. Izaskun Mujika ipuin kontalaria izango da domekan Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan. Lurretik sortutako ipuinak ikuskizunean, lurretik landare, lore eta fruitu arbolez gain hazi bereziak ere sortzen direla kontatuko du. “Hazi horiek landatu, ureztatu eta zainduz gero ipuin polit eta bitxiak” sortzen direla dio; Lurra zaintzen irakasten duten ipuinak taularatuko ditu.