ZERGADUN INGURUK AURKEZTU DU ERRENTA AITORPENAKanpaina amaitzeko hamar egun falta direla, 524.978 aitorpen jaso ditu Foru Ogasunak. Aldunditik nabarmendu dutenez, orain arteko kanpaina "normal-normal" doa aurrera. Orain arteko aitorpenetatik 400 milio...
Sailkatugabeak
Helburuak beteta, ase
Zamudioko Torrelarragoiti inguruek galdu dute Jose Mari Lejardi Gabixola markinarraren presentzia. 47 egunez garraiolarien duintasuna eta eskubideak aldarrikatu ditu, eta astelehenean bukatutzat eman zuen protestaldia. "Euskal Herriko ia hedabide guztiek egin" diote kasu, eta gidarien egoera kaskarraren berri zabaltzea lortu du. Beraz, helburuak beteta amaitu du bere protesta. Horrez gain, sindikatuen gehiengoaren ordezkariek —ELA, LAB, HIRU eta EHNE— ere birritan gerturatu zaizkio denbora horretan. "Banaka lehenengo, eta nire aferari buruz batzartu ostean, elkarregaz". Gose greba bertan behera uzteko eskatu zioten, borroka "eredugarria" izan dela adierazita.
Hain zuzen ere, sindikatuen ustez, horixe da krisiari buelta emateko tresna nagusia: borroka. Joan den zapatuan Eskubide Sozialen Gutuna aurkeztu zuten Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek. Eta testu horrek zerikusia ere izan du Lejardik bere protesta amaitzeko garaian. Mugimendu hori hilabete batzuen bueltan "oso eraginkorra" izan daitekeela adierazi du, eta bidea zabalik geratu dela deritzo.
Lejardik 55 urte ditu, eta erretirorako adina gero eta gertuago ikusten du. Hala ere, ez du uste horregatik mobilizatu ezin denik: "Nik egin dut egin beharrekoa, eta atzetik datorrenak egin dezala bere bidea. Ez da hori nik sinesten dudan bidea". Izan ere, "oraindik erretiroa eta bestelako xehetasunak airean ditugu, eta umeak ere ekarri ditugu mundura. Haien alde ere borroka egin behar dugu", iritzi dio. Belaunaldi berriei egokituko zaien etorkizunagaz kezkatuta dagoela errepikatu du behin eta berriro.
Egoera orokorra aldatu gura badu ere, garraiolarien sektorean aldaketak ere eskatu ditu Gabixola-k. Beharginen "indibidualismoa" behin eta berriro salatu izan du egunotan. Baina bere protestarekin ere bat egin dute garraiolari batzuek, "benetako kontzientziadunak eta, batez ere, porrot egin dutenak". Inguratu zaizkien lankideen artean paradoxa egoerak egokitu zaizkiola azaldu du: "Porrot egin duten guztiek onartu dute nire ahalegina. Denek esaten zidaten: 'Hik bai indarra hik. Guk egin izan bagenu...'. Beharrean daudenek, ordea, nahiz eta egoera prekarioan egon, nire borrokagaz ez dudala ezer lortuko esan didate. Guztiak ziren gogoa kentzeko mezuak", adierazi du.
Hala ere, era horretako protestak abiatzeko "garai aproposa" dela deritzo. "Denok gaudelako oso egoera kaskarrean, irabazteko ahalmena galtzen ari garelako". Hala ere, gizarte osoa 30 urteetan sartu den "kontsumo sistemak herritarrengan beldurra" sortzen duela deritzo: "Hipotekatu egin gara, eta beldur gara: 'Borroka beste batek egin dezala!', pentsatzen dute askok".
Hazia ereinda
Gose grebagaz "hazi bat erein" duela uste du garraiolari markinarrak. "Diruaz haratago, borrokatzeko prest norbait badagoela adierazita" jarri du hazia. "Hogei bazineten, bederen!", esan zion batek protestan zegoela. Lejardik erantzun: "Zatoz zu, bada!". Bere protestaren helburua ideia hori zabaltzea izan da. Baina garraiolarien sektoreko kide izan arren, beste sindikatu guztiak erakartzea ere bazuen xede. Eta baita lortu ere. Hala esan zien sindikatuko kideei, bertaratu zirenean: "Zuek orain ezin duzue gizartea geldiarazi, jendea beldur delako. Ez dute beren lanpostua galdu gura, eta badakite langile bat kaleratuz gero lankideek ez dutela protesta egingo. Beharrean geratuko dira".
Garraiolariek, ordea, badute gizartea geldiarazteko indar hori. "Bost egunean lor genezake guk. Genero gabe utziko genuke dena: Pertsonak, itsasontziak, gasolindegiak, aireportuak... Dena". Hala ere, sektore hori "sakabanatuta" dagoela dio, eta "elkarrenganako konfiantza eza" nagusi dela. Hori dela eta, hilabete batzuetako kanpaina bat antolatzeko deia egin du. "Sindikatuek ere parte hartu beharko lukete horretan".
Aldaketa horiek, gainera, teknologia berriek beharginen etorkizunean izango duten eraginak ekiditeko hartu beharko direla ere uste du. Izan ere, makinek pertsonei lekua kenduko dietela deritzo —GPSak, dendetako makinak, kutxazain automatikoak... aipatu ditu, besteak beste—. Gizateriaren etorkizunagaz oso kezkatuta azaldu da, antropologian adituak direnen iritziak entzun ostean. Teknologia berriek gero eta langabe gehiago sortuko dituztela dio, eta bizirik irauteko batzuek beste batzuk hilko dituztela uste du. "Elitea teknologiak pertsonak ordezkatzeko plana mamitzen ari da", adierazi du.
Pentsatzeko eta batzuegaz eta besteegaz berba egiteko denbora asko izan du Zamudion kanpadenda batean egin dituen egunetan. Jaialdi bategaz eman zion bukaera protestari astelehenean. Bertan, bertsolariak eta Joseba Etxebarria abeslariak egon ziren egunari jai kutsua emateko. Salda banatu zuten ostean, eta "pixka bat" besterik ez zuen hartu Lejardik, medikuak hala gomendatuta. Ia 30 kilo galdu ditu, maiatzaren 1etik ekainaren 16ra.
300
IKASLE IBAIGANE ESKOLANDeustua auzoan dagoen Ibaigane eskolan gehiengoa duen ELAk aste honetan salatu du eskola itxi egingo dutela.38 langile. Behargin eta ikasleentzat irtenbidea eskatu dute.
Solokoetxeko antenen aurka mobilizatu dira
IRRADA. Bilboko Zazpikaleetan, Solokoetxen eta Iturralden Europak baimendutako irrada mailatik gora daudela salatu dute, berriro ere, asteazkenean egindako protestan. Gehiegizko irrada horren eragilea Solokoetxeko igogailuetan kokatutako antenak direl...
Hamalau urteren ostean zahar etxea egitea hitzartu dute Trapagaranen
Populazioa zahartzen ari da, eta Bizkaiko herri asko ere ez dira horren salbuespena. Horren lekuko da, esterako, Trapagarango populazioaren ia erdia 50 urtetik gorakoa dela, Xabier Cuellar alkateak azaldu duenez. Beraz, zahar etxe bat "beharrezko azpiegitura" gisa hartzen dute herrian. 2000. urtean abiatu zuten proiektua gauzatzeko data jarri berri dute: Batzar Nagusiek 2017. urterako egoitza eraiki dezan eskatu diote diputazioari.
Pozik hartu dute albistea herrian. Izan ere, hamalau urte dira proiektua abiatu zutenetik. Hala ere, jakin badakite " gaur egungo egoera ekonomikoa eta garai hartakoa ez direla berdinak". Hori dela eta, "egokiena erraztasun ekonomiko handiagoa zegoen garaietan eraiki izana" litzatekeela uste du Cuellarrek. Gogora ekarri du, gainera, "garai haietan edonon" egiten zituztela zaharren egoitzak. "Gu atzean geratu ginen, baina azpiegitura hori aurrera atera behar da". Eta hala agindu die. "2017an inaugurazioa egin ahal izatea espero dut".
PPk Batzar Nagusietan aurkeztutako ez arauzko proposamen batek atera du argira, berriz ere, Trapagarango egoitzaren afera. 2011n Meatzaldeko udal horrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako hitzarmen bat ekarri zuten gogora hala. Aho batez onartu zuten talde guztiek gehienez hiru urteren buruan egoitzaren proiektua gauzatzeko konpromisoa. Baina beharbada ez da hartan espero bezalako egoitza egingo. 88 egoiliarrentzako zentroa aurreikusita zegoen, baina Cuellarren ustez egun ezin dute zehaztu zelako ezaugarriak izango dituen. Eguneko zentroa ere hartzen zuen hasiera batean pentsatutako proiektuak, eta bi zerbitzuak bateratzea alternatiba ona izango litzatekeela ebatzi du.
Zehaztuta eta bermatuta dutena lekua da. Juan Sebastian Elcano kalean kokatuko dela badaki alkateak. "Granada errekaren ondoan dago, kiroldegitik gertu", zehaztu du, "leku polita eta lasaia da". Errealitatea urte guzti hauetan asko aldatu dela badaki: "Egoera asko aldatu da mendekotasun lege onartu zenez geroztik". Egun leku libreak daude Bizkaiko hainbat egoitzatan, eta horrek guztiak egoitzak eraikitzeko proiektua baldintzatu egin duela ere badaki. Inguruko herrietan, esaterako, badaude egoiliarrak hartzeko lekua duten zenbait egoitza.
Sodupen ere gura dute
Ez da arazo hori duen herri bakarra, Gueñesko Udalak azterketa bat eskatu baitu Sodupen zaharren egoitza bat jartzea bideragarria izango ote litzatekeen ebazteko. "Herritarren aldarrikapenei" erantzunez eskatu du udalak proiektua, Koldo Artaraz alkateak jakinarazi duenez, eta egingarria dela dio azterketak. 88 egoiliarrentzako lekua izan beharko luke, gutxienez, bideragarria izateko. "45 lanpostu zuzen" ere sortuko lituzkeela aurreikusi dute. 7,2 milioi euroko inbertsioa beharko lukete azpiegitura horretarako. "Dirurik ez dugu horretarako, ordea, eta bilatu egin beharko genuke", adierazi dute udaletik. Une honetan bide berriak bilatzen ari dira.
102.170
EUROKO KALTE-ORDAINA AMIANTOAREN BIKTIMA BATIBilboko Lan arloko epaitegiak Labe Garaien oinordeko den Cofivacasa enpresa zigortu du langile batek amiantoarekin harremanetan lan egin zuelako. 2012an hil zen behargina, eta 1974tik Labe Garaietan egin zu...
Errekaldeko saihesbiderako lehen pausoa
AZPIEGITURAK. Bizkaiko Foru Aldundiak Errekalde auzoko saihesbidea egiteko lehen pausoa eman du. Ingurumenari eragingo lizkiokeen kalteak neurtzeko ikerketa bat abiatu du horretarako. Sabino Aranako biaduktoa bota ondoren, Bilboko sarbideak antolatzek...
Zahar elbarrien jantoki berria Otxarkoagan
Bilboko Otxarkoaga auzoan zahar elbarriei zuzendutako jantoki berria zabaldu dute asteon. Auzoan dauden mendeko pertsonei eta elbarriak diren zaharrentzako zuzenduta egongo da. Horiez gain, familiaren laguntza eta laguntza sozial eskasa jasotzen dituz...
“Joan-etorria egiten duen elkartasun feminista bultzatu behar dugu”
Ondarroako Udaleko Ongizate eta Berdintasun zinegotzia da Rakel Elu (Ondarroa, 1963). Larunbatean herriko kofradia zaharrean egingo diren Emakumeen Jabekuntza Eskolen topaketetako antolatzaileetako bat da, Etxelila emakumeen topalekuarekin batera. Top...
%39
SALMENTEN GORAKADABizkaiko industria salmentek %39 egin dute gora 2014ko lehen hilabeteetan, Bilboko Merkataritza Ganberaren arabera.Ekoizpenak ere, gora. Salmentei esker, ekoizpena %38 hazi da.