Helbidea. Arretxinaga hiribidea, 24. Markina-Xemein. Ordutegia. Goiz eta arratsaldez egon ohi da zabalik bisitarako.
Sailkatugabeak
%50,3: Bizkaian oinez doazenak
Eusko Jaurlaritzaren 2021eko Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlanaren arabera (aurtengo otsailean publikatua), lekualdaketen %50,3 oinez egiten dira Bizkaian. Bilbon, %67 inguru. “Europarekin alderatuta, Bilboko datua altua da”, nabarmendu du Xabier Sueskun Bilbon Oinez elkarteko kideak. Bai Bilbon, bai Bizkaian, kopuruak gora egin du.
EGE: jakingarriak
Mugikortasun jasangarriagoa lortze aldera, EGE emisio gutxiko eremuak dira hiriak garatzen ari diren estrategietako bat. Klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren legeak arautzen ditu (2021. urtean onartu zen). Sara Soloaga Naiderreko ingurumen zientzialariak xehatu ditu gakoak. Zer dira EGEak? Gune batzuk dira, non ibilgailuen sarbidea, zirkulazioa eta aparkatzea mugatzen den. Administrazio publikoak du horretarako eskumena: zehazki,...
Bilborentzako ispiluak
Emisio gutxiko eremuak ezarritako hirietan, Pontevedran, kasurako, trafikoa asko murriztu da; Bartzelonan %30 apaldu da nitrogeno dioxidoa. Gaia hizpide izan dute Bilbon.
36ko gerra Bilbon
Bilboko Udalak hainbat egitasmo antolatu ditu hirian 36ko gerraren eragina ardatz hartuta. Bilbo Izan taldea ari da arduratzen horiek aurrera eramateaz. Egitasmo hauek urte bukaerara bitarte egingo dira. Ginkana: 36ko gerra Bilbon Urriak 6, 7, 8, 13, 14 eta 15. Familientzako ordu eta erdiko ginkana izango da. Casilda Iturrizar parkeko Pergolan hasiko dira. 6 urtetik...
Arrigorriagako haurrek aisialdia, euskaraz
Arrigorriagan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako euskarazko aisialdia ziurtatzeko proiektu bat jarri dute abian: Arritxikerrak. Gabonak bitarte jarduera bi antolatuko dituzte hilero, herriko eragileen laguntzarekin. Aurrenekoa Ekojolas tailerra izango da, irailaren 28an. Bertan, umeek hainbat material naturalekin jolasteko aukera izango dute. Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzte Arritxikerrak proiektua aurrera daramaten talde eragileak eta Arrigorriagako...
Batzar Nagusietako taldeak
Bizkaiko Batzar Nagusietan 51 batzarkide daude, bost talde politikotan banatuta. Euzko Abertzaleak (EAJ). 23 batzarkide. Bozeramailea: Jesus Lekerikabeaskoa. EH Bildu. Hamabost batzarkide. Bozeramailea: Iker Casanova Euskal Sozialistak (PSE-EE). Zortzi batzarkide. Bozeramailea: Goyo Zurro. Bizkaiko Talde Popularra (PP). Hiru batzarkide. Bozeramailea: Raquel Gonzalez. Talde Berezia – Elkarrekin Bizkaia. Batzarkide bi. Bozeramailea: Eneritz Madariaga.
Lau egoitza dituzte Batzar Nagusiek
Bizkaiko Batzar Nagusiek lau egoitza dituzte. Bilboko Hurtado Ametzaga kalean dute administrazio egoitza, eta bertan egiten dute lan gehiena: han dituzte bulegoak, han egiten dituzte taldeen bilerak, eta han biltzen dira batzordeak ere. Osoko bilkurak, ostera, batzar etxeetan egiten dituzte. Hiru dira: Gernikakoa, Gerediagakoa (Abadiño) eta Avellanedakoa (Sopuerta). “Gure lurraldea askotarikoa da, eta gure egoitzak...
Erronketatik akordioetara
Datozen egunetan zehaztuko ditu aldundiak legealdiko lan ildoak Batzar Nagusietan. Horiek ezagutu aurretik, batzarkide taldeek bat egin dute gai nagusiak aipatzean.
Komunikazioa hobetu gura du foru aldundiak
Hasi da beharrean Bizkaiko Foru Aldundi berria. San Ignazio eguneko harreran, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak iragarri zuen bere gobernuak Unai Rementeriarenak hasitako bideari jarraituko diola. Baina igarriko dira aldaketak. Besteak beste, komunikazioa hobetu gura du, “herritarrengandik gertuago” egoteko. Helburu horrekin, gobernu kontseilu osteko prentsaurrekoak egingo dituzte ostera, egunez aldatuta. Orain arte, martitzenetan biltzen ziren, Eusko...