Sailkatugabeak

Elkarren arteko lana eta trukea

Elkarren arteko lana eta trukea

Durango hiru herrirekin dago senidetuta, kasu bakoitzean arrazoi batengatik. 'Durango' izeneko beste hiriekin ere lotu nahi luke, eta Gernika-Lumorekin ere bai, 1937ko bonbardaketak gogoan.

Motzean

Leku bat? Ni Urkiolan hazita nago, eta uste dut hori dela lekurik onena. Orain, ia-ia ezinezkoa da hara perretxikotara joatea. Jende larregi joaten da. Baina niretzat aberri txiki bat da Urkiola. Baso ikusgarriena? Baso asko ikusi ditut, Iberiar penintsulan ia denak, batez ere Madrildik iparrerakoak. Europan ere ibili naiz, baina etxekoen parekorik, bat ere ez....

115: Bermeoko sorgin kopurua 1616an

1616ko abuztuaren 15ean Bermeon egindako ikerketan, eta hamaika haurri galdeketa eginda, 115 bizilagun inguru sorgintzat hartu zituzten. Horietatik 35 baino ez ziren helduak. Busturialdeko datu zehatzik ez da, baina “asko” omen zeuden.

Txorierri Eguna

Baserri Antzokiak aurreneko Txorierri Eguna antolatu du astebururako. Hainbat ekintza prestatu dituzte Derioko parke teknologikoan dagoen fundazioaren eraikinean. Bihar Goizetik hasita. Bertoko produktuen azoka. Perretxiko erakusketa. Janari postuak talo, txakolin, sagardo, pastel eta abarrekin. 12:00. Euskal dantzak. 13:30. Derioko Miragarri taldearen dantza erakustaldia. 15:00. Umeentzako perkusio tailerra. 17:00. Entzi eta otsoa taldearen zuzeneko kontzertua. Etzi...

Oraingoentzako plaza

Oraingoentzako plaza

BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak egingo dituzte bihar Bilboko Euskalduna jauregian. Hitzaldiak eta ikuskizunak egongo dira.

Memoria baliabideak

Mikel Diego Barajas historialariaren arabera, ondare immateriala zaintzeko modua da hura “grabatzea eta jasotzea”, baina baita herritarren eskura jartzea ere, kontsultatu ahal izateko. Hiru motatako ahozko ondarea dago eskura, haren esanetan. Testigantzen kontaketa. Pertsona batek —historialari batek, ikerlari batek…—, lekukotza bat jasotzen du, eta idatzita uzten du. Esaterako, Jose Migel Barandiaranek 36ko gerrari buruz egindako...

Elikaldia

Elikaduran eta kontsumoan oinarrituta, Elikaldia dinamika egingo dute Bilbon, datorren astean. Urriak 16, astelehena 10:00. Ekitaldiaren aurkezpena, La Bolsan. 17:00. Elikazozketako irabazleak argitaratuko dituzte, Telegramen. Urriak 17, asteartea 16:00. Eskoletako tailerrak, Atxuriko eskolan eta Mujika eskolan. Urriak 18, asteazkena 09:30. Harrera eta hasierako ekitaldia. 10:00. Hausnarketarako oinarriak ezartzeko testuingurua. 10:30. Mahai ingurua: Baserritarren ikuspuntua, gizartea...

Sintomak

Gaixotasun hemorragiko epizootikoak sintoma hauk eragin diezazkieke behiei. • Sukarra. • Anorexia. • Aurpegiko edema; batez ere, konjuntibakoa. • Begiko edota sudurreko karga. • Listu jarioa. • Disnea. • Eritema edo muturraren ezkata kentzea. • Herrentasuna. • Errapearen eritema. • Mingainaren hantura. • Janaria eta edaria irensteko zailtasuna.

Hainbat mendi txango Zornotzan

Etzi Andres Espinosaren omenez egingo duten mendi ibilaldiaz gain, beste hiru mendi txango antolatu ditu Zornotzako Udalak datozen asteetarako, Arratia eta Durangaldea ezagutzeko. Urriaren 21ean, Dimatik Durangora joango dira, Urkiolako Parke Naturaletik. Urriaren 28an, Mugarraren magaletan ibiliko dira. Eta arazoaren 4an, Durango eta Elorrio arteko bidea egingo dute; hamabost kilometro, guztira.

Bilboko kaleko argien laurdenek kontsumo txikia dute

Bilboko Udala argiteria berritzen ari da, argindar kontsumo eraginkorragoa egiteko. Batetik, bonbilak aldatzen ari da, eta dagoeneko laurdenak LED teknologiakoak dira; hau da, kontsumo txikikoak. Laster, Mallona, Zabalbide, Sendeja, Atxuri eta Solokoetxeko bonbilak aldatuko dituzte. Bestetik, argiteria telekudeatzeko teknologia ezartzen ere badabiltza. Horri esker, argiaren intentsitatea tokian tokiko eta unean uneko beharrei egokitu ahal izango...