Sailkatugabeak

%72a, euskalduna Bermeon; %12a, erabilera

%72,5: euskaldunak Bermeon Eustat-en 2016ko datuen arabera, Bermeon %72,5 dira euskaldunak, euskaraz dakitenak. %12,6: kale erabilera herrian. Uemak pasa den uda aurretik emandako datuek diote Bermeon euskararen kale erabilera %12,6koa dela.

Parkeak berritzeko eskatu dute getxoztarrek

Datorren urteko aurrekontuak osatzeko partehartze fasea amaitu da Getxon. Hainbat aukeraren artean hautatu behar izan dituzte proiektuak, eta parkeak berritzea eta haietako bat estaltzea izan da getxoztarrek gehien bozkatu dutena. Kaleetako asfaltatzea hobetzeko eta umeentzako kultura programazioa zabaltzeko ere eskatu dute, besteak beste.

Nondik nora

Portugaleten abiatu da Liburuaren arbola erakusketa. Handik Ondarroara, Getxora, Zornotzara eta Gernika-Lumora eramango dute. Erakusketak Portugalete. Urriaren 11ra arte egongo da, Gazte Gelan. Ondarroa. Ondarroako Kofradia Zaharrean egongo da ikusgai, urriaren 20tik azaroaren 10era. Getxo. Getxoko Punta Begoñako areto nagusian bisitatu ahalko da, azaroaren 17tik abenduaren 9ra. Zornotza. Zornotzako Zelaieta zentroan erakutsiko dute, abenduaren 19tik...

%58: Zadorrako urtegien betetze maila, asteon

Bizkaia Ur Partzuergoak, batez ere, Zadorrako sistemako urtegietatik ekartzen du ura. Asteon edukieraren %58 dute betea; iazko garai berean baino %3 ur gehiago dute. Ordunteko urtegitik (Burgos, Espainia) edaten du Bilbok; %51 dago beteta, iaz bezala. Bizkaiko urtegietan, ostera, nabaritzen da sikatea: 2021an baino %18 ur gutxiago dute Artibako, Oiolako, Nocedaleko, Zolloko eta Undurragako urtegietan;...

EAEko Industria Ondarearen Zentroa

Helbidea. Andikollano, 33, Lutxana, Barakaldo. Ordutegia. Barikuetan egiten dituzte bisida gidatuak, 18:00etan. Nahitaezkoa da ordua eskatzea. Sarrera. Doan. Kontaktua. 688-67 07 05 telefono zenbakira deitu edota orkonera@euskadi.eus helbidera idatzi.

Motzean

Aisialdirako ekintzarik gogokoena? Familiarekin eta lagunekin denbora pasatzea, eta kirola egitea. Bilboko txokorik gustukoena? Bilbo gustatzen zait, eta oso bilbotar sentitzen naiz. Une bat dago leku bakoitzerako. Athleticez gain, jarraitzen duzun beste futbol talderen bat? Bizkaiko futbola jarraitzea gustatzen zait. Gomendatzen duzun liburu bat? Ez nuke jakingo bat nabarmentzen. Oso gaztetatik irakurri dut, eta nire...

Alderdien erreakzioak

Eguazteneko osoko bilkuran, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten taldeek Unai Rementeria ahaldun nagusiak esandakoari erantzuteko aukera izan zuten. Bea Ilardia (EH Bilduko batzarkidea) «Klima aldaketari aurre egiteko neurri ausartak eta egiturazkoak hartzea premiazkoa da; izan ere, ez dago energia krisiari aurre egiteko irtenbide erreformistarik, eta inflazioak bere kausak ditu. Talka egiteko neurriak hartuz ekin behar zaie»....

Topa Bilbo

Euskal Sagardoa sor-markak Topa Bilbo jaialdia egingo du Bilboko Areatzan, asteburuan. Bihar, zapatua 12:00. Dastatzea: Euskal Sagardoa eta Eusko Label esnez egindako gaztak. 12:30-14:30. Ibon Koteron eta haren taldea. 13:00. Dastatzea: Euskal Sagardoa eta Idiazabalgo gazta. 14:00. Dastatzea: Euskal Sagardoa eta Basatxerri produktuak. 17:00. Euskal Sagardoko sagar motak. 18:00. Berrikuntzak Euskal Sagardoan. 19:00. Lur saileko...