Usansolo Herria plataformak argindarrarekin duten arazoa salatu eta konponbidea eskatzeko sinadura bilketa hasi du Usansolon (Galdakao). Azken aldian, Galdakaon eta Bedian hainbatetan geratu dira argindarrik barik, elektrizitate konpainiak aurrez hala...
Sailkatugabeak
Hezkuntza eta kultur arloko murrizketen aurka protestan
"Niretzat, aspergarria zen ikastea, asko kostatzen zitzaidan. Urte batean, nota txarrak atera nituen, eta amak Bilboko Udalak antolatutako Udako Eskoletan izena ematera behartu ninduen. Hasieran, ez nuen joan nahi, eta negar ugari egin nuen hasierako hiru egunetan, baina bizitzan izan ditudan esperientziarik onenen artean dagoela esan dezaket". Bilboko gazte baten hitzak dira, udalak kultura eta hezkuntza arloan egingo dituen murrizketen harira esandakoak.
Izan ere, Bilboko Udalak bertan behera utzi du 1.999. urtetik orain arte antolatu duen Udako Eskola programa. Egitasmoak Lehen Hezkuntzako azken zikloko eta DBHko ikasleei lagundu die, hezkuntza eta gizarte arloan, matematika ariketak edo ikastolan landutakoa barneratzeko teknika berriak ikasiz, besteak beste.
Erabaki horren aurka protesta egin behar dela erabaki zuten hiriburuko gazte, guraso eta irakasle ugarik. Baita Aitziber Ibaibarriaga Bilduko zinegotziak ere. "Hezkuntza arloan murrizketarik ez", entzun zitekeen behin eta berriz udaletxe aurreko eskaileretan elkartutakoen artean. Erabakiaren aurka 14.004 sinadura aurkeztu dituzte udalean. Horrez gain, Iñaki Azkuna Bilboko alkateari honako eskari hau egin zioten bildutakoek: kontuan hartzeko sinatu duten 14.004 herritarren hitza.
Programan parte hartzen duten ikasleen guraso eta irakasleek Azkunarekin hitz egin nahi dute, egoera bideratu eta konpontzeko. Hala ere, oraindik ez dute jaso horren inguruko erantzunik. Ibaibarriagak uste du murrizketak jasotzen dituzten eremuak betikoak direla. "Udaletxe honek beti proposatzen ditu eremu berdinean murrizketak: gizarte zerbitzuetan, hain zuzen". Zinegotziak erantsi du: "Konfiantza karguak murriztea edo soldata txikiagoa jasotzea ez dute planteatzen". Horregatik, datorren udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute.
%83 gutxiago
Udako Eskola ez da izango murrizketa izango duen proiektu bakarra. 2012-2013ko ikasturteko, udalaren giza hezkuntzako programak ere pairatuko du krisiaren eragina, zerbitzua %83 jaitsiko baita. Horren eraginez, bostehun ikasle inguru proiektuko laguntza jasotzeko aukerarik gabe geldituko dira. "Bilboko zentro batzuetan bakarrik ematen da programa, eta askok ez dugu horretarako aukerarik edukiko", adierazi du guraso batek.
Udalak eman dien azalpenaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio hezkuntza kudeatzea. Baina ez dute ulertzen udalak hamahiru urtean babestu duen programari orain lepoa ematea. Haur eta gazteek gauza bakarra nahi dute: urteroko ametsa ez dadila gelditu Bilboko itsasadarrean hondoratuta.
Aparejadoreak eta Bakio, auzitan
Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Bizkaiko Elkargo Ofizialak auzitara eraman du Bakioko Udalak onartutako ordenantza bat. Hain zuzen, lonjak etxebizitza bihurtzeko ordenantzaren puntu bati ondo ez diotela iritzi, eta haren kontra egin dute.Arazoa ez...
“Justiziarekin konpontzen da arazoa, eta ez karitatearekin”
Kristoren gorputz eta odol santuen jaiarekin batera, Bizkaiko Caritasek bere eguna ospatu du, eta aprobetxatu du iazko ekitaldiaren balantzea egiteko. Mikel Ruizek zazpi urte bete ditu erakundearen zuzendaritzan. Abuztuan erretiroa hartu aurretik, gog...
Futbolean ere, euskaraz
Euskara ikastetxeetako geletatik haratago, aisialdi eta kirol alorretan ere zabaltzeko helburuarekin, Futbola, oinarritik euskeraz gidaliburua aurkeztu dute. Futbol entrenatzaileak euskaraz trebatzeko gida bat da, hain zuzen ere. Lehenengoz osatu dute...
“Labe garaiak suntsitu ez izanak liskarra sortzen du”
Frankistak herrira sartu zireneko 75. urteurrena gogoratzeko, Barakaldoko Memoria Historikorako Koordinadorak omenaldia antolatu du ekainaren 22rako.Herriak noiz sufritu zuen erasoa?Gerra hasi zenetik ekainaren 22ra hainbat eraso sufritu zituen. Hiler...
Hesirik ez, babesik ez
Gipuzkoako frontea erori ostean, hiriburua defendatzeko, hesia osatu zuen Euzko Jaurlaritzak Bilbo inguruko mendilerroetan. Frankistek Burdinazko Hesia deitu zioten, behin apurtu ostean euren lorpenari garrantzia handiagotzeko. Baina, egiari zor, eras...
Zer egin Bilborekin?
Ooso azkar mugitu ziren frankistak defentsa hesia puskatu zutenetik. Bizkaiaren aurkako erasoaldia hasi zutenean aurrerapen motela izan arren, ekainaren 12az geroztik, Bilborako gelditzen zitzizkien kilometro apurrak ziztu bizian osatu zituzten. Gerrikoa gaindituta, Enekuritik Santa Marinaraino doazen tontorretara iritsita Bilbo oinpean zuten, astebete eskas beranduago.
Horren jakitun, Euzko Jaurlaritzak zirt edo zarteko erabakiak hartu behar izan zituen, Artxandaren inguruan, gero eta hurbilago, gero eta gogorrago, azken gudaldiak borrokatzen ari ziren uneetan. Izan ere gainditu ezina jotzen zuten defentsa lerroa galdu osteko egunean, Lehendakaritzaren egoitzean, Carlton Hotelean hain zuzen ere, Agirre eta gobernu osoa bildu ziren, egoera larri horren aurrean zer egin zitekeen erabakitzeko. Jaurlaritzaren kontseilariekin batera, Euskal Armadako goi mailako arduradun guztiak —Gamir Ulibarri, Montaud, Jaureghy, Goriev…— elkartu ziren.
Bileraren muina zuzena bezain zaila zen. Zer egin ordurarte Euzkadi autonomoko hiriburu izandakoarekin? Zer egin Bilborekin? Hainbat aukera jarri zituzten mahai gainean. Gorievek eta Montaudek, auzoz auzo, Madrilen aurreko urrian egin zen legez, Bilboren defentsari ekin beharko zela zioten. Hitz batez: Bilbo defenditzea eta lehiatzea posible zela azaldu zuten. Beste batzuek, Lafuentek eta Monnierrek, ezinezkotzat jotzen zuten hori egitea. Buruzagi guzti horien artean, gorena zen Mariano Gamir Ulibarrik zalantzak zituela esan orduko, guztiek ulertu zuten, lehendabizikoekin lerrokatzen zela.
Dena den erabakia halabeharrez hartu behar izan zuten frankistek egindako aurrerapenek behartuta. Bilera hori egin eta biharamunean, Artxandako maldetara lehen brigada frankistak iritsi zirelako, ustezko defentsa lerroa itsasadarraz bestaldera eramatea pentsatu zuten defentsazaleek. Ekainaren 17an, ilunabarrean, Artxanda zanpatu zuten frankistek. Nahiz eta gudarien aldetik hurrengo orduetan berreskuratzeko hainbat saio izan, ordutik aurrerra Bilbo menpe zuten. Hori dela eta, Volantin aldea, Deustu, Begoña, Artxanda galdutzat jota, frankistei Ezkerraldetik aurre egitea proposatu zuten. Baina, ideiak ideia, atzetik zihoazen. Izan ere, beste aldetatik, Malmasinetik, baita Sondikatik eta Barrikatik, matxinoak aurreratzen ari ziren, bilbotarren irtenbide ia guztiak itxiz.
Hori horrela, ordurako Bilbo ebakuatzen zebiltzan. Biztanleria zibila Santander edo Frantziara jotzen ari zen, azken umeen espedizioen bitartez. Euskal gobernuak berak Turtzioz aldera jo zuen, Jesus Maria Leizaolak, Santiago Aznarrek, Juan Astigarribiak eta Mariano Gamirrek osatu zuten Defentsa Batzordea Bilbon bertan lagatuz. Azken horiek kudeatu beharko zuten erretirada ordenatua. Ibaizabal gainean zeuden zubiak lehertarazteaz gain, Larrinagan zeuden milatik gora presoen askapena izan zen egin zuten ekimenik nabarmena. Lehena gerrak eskatzen zuen etsaien aurrerapena oztopatzeko. Bestea, hainbeste preso beraiekin eramatea ezinezkoa zitzaienez, giza legez, egin beharra zegoen. Hobe zuten presoak musu truk askatzea, Paracuellosen antzekorik ekiditeko. Beste auzi logistikomilitarrei dagokienez, ordena nagusitu zen. Bizkaiko Labe Garaiek eta gainontzekoek zutik jarraitu zuten, gerrarako eta bakerako. Agirrek zuen ohiko baikortasunak kutsatuta, Leizaolak esan zuen: "Zertarako suntsitu laster bueltatzekoak baginen?". 40 urtetako tartea izan zen, frankismoarena, ekainaren 19az geroztik Bilbo aldean indarrean egon zena.
“Plangintza onartu, eta ea aukera dagoen enpresak erakartzeko”
Herriko plazan bertan dago Foruko udaletxea, jaietan eta bestelako ospakizun handietan foruarren topagune izaten den lekuan. Herriarentzat "hain garrantzitsua" den Tourseko San Martin eliza eta frantziskotarren komentua eta haren dorrea ikus ditzake J...
Bilboko gerrikoa, zulatuta
Maiatzaren bukaeraz geroztik, Bilbo eskura zuten frankistek. Hegazkineriaren aldetik zuten nagusigoa kontuan izanda alferrikakoa suerta zitekeen, 1936ko urritik aurrera Bizkaiko hiriburua babesteko eratu zuten burdinezko gerrikoa, Maginot defentsa ler...