Sailkatugabeak

15.000 metro kubiko harea gehiago ditu Arenak

MUSKIZ. Muskizko Arena hondartzak 15.000 metro kubiko harea gehiago hartu ditu azken urtean, modu naturalean, udalaren neurketen arabera. 2010ean hondartza aurrean egin ziren dragatzeek zer eragin izan duten neurtzeko egin dituzte azterketa horiek.

Eroskik 6,6 milioi euro eskatu dizkio udalari

BASAURI. Eroski taldeak 6,6 milioi euro ordaintzeko eskaera egin die Basauriko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari. Bilbondo gunea handitzeko debekua dela-eta egin dizkie eskaerok, euren ondareari "oso kalte handia" egin izanagatik. Epaitegiek atzera bot...

‘Consumer’-ek dio ibiltzeko erraztasuna “hala-holakoa” dela Bilbon

Consumer aldizkariak ibiltzeko erraztasunaren inguruko azterlana egin du Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ibilbide bat egin dute oinez, hiri barruko autobusetan bidaiatu dute eta igerilekua duten kiroldegietan izan dira. Hiru proba horietan jarritako emaitzak batuta, azken postuan geratu da Bizkaiko hiriburua. Ibiltzeko erraztasunari dagokionez, "hala-holako" hiria dela ondorioztatu du aldizkariak. Sei urtetik gorako herritarren artean, mugikortasunarekin zerikusia duten ezintasunak ikertu dituzte. Batez beste, herritarren %6k dute halako elbarritasunen bat. Hala, horiek dituzten zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko, Blas de Otero, Iruñea eta Morgan kaleetan eta Botikazar erriberan ibili dira; Bilbobusen A-4 linea hartu dute —Zorrotzaurre eta Deustua artekoa—; eta Deustuko udal kiroldegian izan dira. Oinezko ibilbideari ona emaitza jarri diote, autobus bidaiari onargarria, eta, igerilekuaren kasuan, gurpil aulkian joan zen elbarria ezin izan zen sartu, egokitu bako kiroldegia delako.

Autobus geltokian zuhaitz batek eragotzi zien geltokirako sarrera. Informazioa emateko seinaleak eta panelak goregi jarrita zeuden: gurpil aulkitik ezin ziren irakurri. Autobusera igotzeko plataforma trabatuta geratu zitzaien, eta barruan, igarobidea estua zenez, aulkia ezin izan zen txartel makinara hurbildu. Oinez, baldosa solteak aurkitu zituzten.

Atzeraldia da bilakaera ekonomikoaren ezaugarria

BILBO. Bilboko Merkataritza Ganberak ekonomiari buruzko datuak jakinarazi ditu, eta, horien arabera, 2012ari dagokionez, atzeraldia izan da bilakaera ekonomikoaren ezaugarri nagusia. Egoera ekonomikoa "oso txarra" dela dio, eta ez duela hobera egingo ...

Kare bizia berpizteko ahalegina

Eako Bedaroa auzoan duela 90 urtetik martxan jarri gabe dagoen karobi bat piztu egingo dute uztailaren 28an. Auzolanean Eako ondarea aztertu eta ezagutzera emateko asmoz, arbasoek egiten zuten moduan, Etxebarri baserriko karobia berriz ere martxan jar...

ITSASOKO ZAINDARIA LOREZ JOSI DUTE

Fededun zein fedegabe, itsasontzian zein lehorretik, milaka lagunek Karmengo Ama Birjina omendu zuten joan den martitzenean Santurtzin, Bizkaiko beste hainbat herritan legez. Herrialdean itsasoan egiten den prozesiorik zaharrena da. Mende batetik gora...

Idazkariak ez du onartu Zierbenako zentsura mozioa

Zierbenako Udaleko alkate Marce Elorzaren (EAJ) aurkako zentsura mozioa aurkeztu dute oposizioko Bildu eta Zierbena Beti alderdiek. Joan den astelehenean erregistratu zuten mozioa. Mozio horren bozketarako, gainera, EAJko bi zinegotzi ohiren babesa ere espero dute bi alderdietako ordezkariek. Hain zuzen, Bilduk azaldu duenez, duela hilabete inguru EAJko hiru zinegotzi udal gobernutik kanporatu zituen alkateak, alderdiaren barruan haustura bat izan ondoren. Euren alkategaia nor izango den ere iragarri dute: Zierbena Beti taldeko Eloy Tajada. Bozketa egin aurreko prozesuak, dena den, luze joko duela iragarri dute Bilduko ordezkariek. Izan ere, "udaleko idazkariak esan du ez direla bete zenbait forma legal". Beraz, "tramitea korapilatu egin da". Hain zuzen, idazkariaren arabera, mozioa aurkeztuta ere, ez dute behar besteko gehiengoa tramitera onartzeko.

Zierbena Betik eta Bilduk bina zinegotzi dituzte; EAJk, beste bi —hausturaren ondoren—, eta, adskribatu gabeen artean, EAJkoak ziren beste hirurak daude. Idazkariak hauteskunde legeari dagokionez egindako intrepretazioaren arabera, zortzi zinegotzik aurkeztu behar zuten mozioa. Eloy Tajada ez dago ados interpretazio horrekin, eta euren mozioak beharrezko baldintzak betetzen dituela deritzo. Bilduk eta Zierbena Betik euren zerbitzu juridikoen esku utzi dute auzia.

Bi alderdiek mozioa aurkezteko arrazoiak eman zituzten joan den martitzenean, prentsaurreko batean. Haien arabera, Zierbenako udal gobernuak "sistematikoki eragotzi du oposizioak eguneroko jardunean parte hartzea, espresuki horretarako sortu dituen mekanismoen bitartez". Bestalde, besteak beste, salatu dute alkateak "dekretu bidez eta partidak azken orduko ezohiko bilkuretan aldatuz" gauzatu dituela proiektuak, eta prozedura horien iluntasuna nabarmendu dute. Udalaren funtzionamenduan hainbat irregulartasun antzeman dituztela ere adierazi dute.

EAJk, berriz, babesa agertu dio alkateari. Oposizioak aurkeztutako mozioak inolako ibilbiderik ez duela deritzo. Bilduk eta Zierbena Betik "boterea lortzea" beste helbururik ez dutela diote, eta euren zerbitzu juridikoak mozioa aztertzen ari direla.