Sailkatugabeak

Emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa

ARRATIA. Arratiako Udalen Mankomunitateak, Osakidetzak eta Ertzaintzak emakumeen kontrako indarkeria saihesteko eta biktimen arreta hobetzeko koordinazio protokoloa sinatu dute asteon. Helburua elkarrekin jardutea da, eta, indarkeria kasuak gertatuz g...

Eskolako urteurrena ospatzeko, bazkaria

ARRIGORRIAGA. Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko bazkaria egingo dute urriaren 20an. Parte hartu gura dutenek irailaren 29a baino lehen sartu behar dute dirua 2095 0162 30 9112162970 kontuan, eta agirian mahaikide guztien izenak zehaztu behar dira. 20...

Taldeen arteko borrokak areagotu egin dira

GIZARTEA. Hainbat pertsona tartean hartzen dituzten borrokaldiak areagotu egin dira Bizkaian, Espainiako Fiskaltza Nagusiak 2011ko memorian jaso duenez. Era horretako borrokak establezimendu publikoen barruan edo horietatik ateratzean gertatu ohi dire...

Gautegiz Arteaga eta Alonsotegi, zorpetze muga gainditzeko baimen eske

Bizkaiko Foru Aldundiak behin eta berriz esan du herrialde historikoko udalen finantza egoerak "osasun ona" daukala. Asteon bertan egin ditu azkenekoz adierazpenok Joan Mari Aburto foru bozeramaileak, iazko udal kontuen likidazioa eginda. Oro har, albiste onak eman ditu: 112 udaletatik 88k iazko ekitaldia soberakinekin bukatu zuten. Baina gainerako 24 udaletatik, dagoeneko badira bi, ezinaren ezinez, zorpetze muga gainditzeko baimena eskatu behar izan dutenak. Alonsotegik eta Gautegiz Arteagak ez dute dirurik fakturak ordaintzeko, eta mailegu berezi bat eskatzeko premian daude.

Bizkaiko Foru Aldundiak aurreikusita zuen egoera hori. Hala, udako oporrak hartu aurretik, legeak finkatutako zorpetze muga gainditzeko baimena eman ahal izateko arau bat onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Orduan, kalkulatu zuten 30 udal egongo zirela agian egoera horretan. Orain, baina, Aburtok berak uste du gehienera hamabi baino ez direla izango: Gautegiz Arteaga, Alonsotegi eta beste hamar. Ez du gura izan horien izenik aipatu, baina azaldu du denen artean Bizkaiko herritarren %1,42 baino ez dutela ordezkatzen.

Horietako bat Meñakako Udala izango da, agian. Bizkaiko Foru aldundiak ezagutarazi dituen datuei erreparatuz, egoerarik larrienetakoa duena da. Herri horrek errolda ofizialaren arabera 726 biztanle ditu, eta 333.000 euroko kontrako balantzarekin bukatu zuen 2011; alegia, urte hartako aurrekontuaren (735.687 euro) ia erdia (%45) zen zorra. Zaratamo ere halatsu dabil, 313.00 euroko defizitarekin. 1.666 biztanle ditu azken errolda ofizialaren arabera, eta iazko aurrekontuaren %23,58 da defizita: 1.327.211 euro. Iturri berberaren arabera, Otxandioko Udala —94.000 euroko kontrako balantza—, Aulestikoa —85.000 eurokoa— eta Ubideko udala —45.000 eurokoa— ere larri dabiltza. 2011 zorretan bukatu duten Bizkaiko 24 udaletatik erdietan, zorra aurrekontuaren %10 baino handiagoa da.

Kontuak arteztu ezinik dabiltzanen zerrenda horretan daude Galdames, Fruiz, Munitibar, Zeanuri, Mendata, Dima eta Errigoiti ere. Dena den, horien defizita diru sarreren %10 baino txikiagoa da. 24 udalerri horien balantza negatiboa 13 milioi euro da.

Soberakinak izan dituztenek osatzen duten balantzaren zorioneko aldean daude Bizkaiko beste 88 udalerriak. Gehienak handiak dira. Denen artean, 235 milioi euroko gordekinak izan dituzte.

Bizkaiko udalek banketxeekin duten zorra 177 milioi da; alegia, denen artean dituzten diru sarreren %13 inguru. Aburtoren esanetan, "ez da kezkatzeko moduko datua". Azaldu du 153 euroko zorra dela batez beste bizkaitar bakoitzeko.

MADRILI ENTZUNGOR EGITEKO ESKAERA

LABek deituta hainbat lagun elkartu ziren gaur zortzi Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren egoitza aurrean. Menpekotasun legean Espainiako Gobernuak egin dituen murrizketak salatu zituzten. Foru aldundiari, arlo horri dagokionez, eta Hego ...

Gazteentzako topaleku izan nahi du Bilborockek

BILBO. Bilborock aretoak zerbitzu gehiago eskainiko ditu, eta ordutegia ere zabaldu egin du. Gazteen topaleku bihurtuko da areto nagusia, besteak beste, liburuak trukatu edota lagunekin elkartzeko. Lana bilatzen irakasteko tailerrak, hizkuntza lantzek...

Ausardia, kuraia eta agintaritza

Trebetasunik ez zaiola falta erakutsi du Luna izeneko Gorbeia arrazako artzain txakurrak. Sodupeko Jose Ramon Garciarekin bizi da, eta haren agindupean zaintzen ditu ahuntzak. Haien basatasunera ohituta, aise menderatu zituen harean otzanagoak diren ardiak, joan den domekan Atxondon jokatutako Euskal Herriko artzain txakurren 46. lehiaketan. Txapel eta guzti itzuli ziren etxera ugazaba eta biak. Euskal Herriko herrialdeetako txapeldun eta txapeldunordeek parte hartu zuten, iazko Euskal Herriko txapeldunarekin batera. Denen artean ikuskizun ederra eman zuten.

Aurtengo irabazlea ez zegoen lehiarako une aproposenean. Luna ama izan berri da. Bederatzi txakurkumez erditu ostean iritsi da txapelketara; gainera, hanka batetik herren dabil. Halere, argi erakutsi zuen nortasun gogorreko eta jenio biziko txakurra dela.

Baldintza egokietan dagoen txakur batek duen abiadura lortzerik izan ez zuen arren, erraz menderatu zituen ardiak. Izan ere, ohituta dago Sodupeko larreetan ehun bat ahuntz menderakaitz bere esanetara jartzen. "Motel samar dabilen arren, ardiei aurre egiteko kuraia dauka, ez die batere beldurrik, eta nire aginduei esanekoa da", dio Jose Ramon Garcia ugazabak. Hiru minutu nahikoak izan zituen ardiak itxituran sartzeko. Honako hau 15. txapelketa izan da Garciarentzat; hirugarrena txakur eme honekin.

Iazko Euskal Herriko txapelduna ere bizkaitarra izan zen, Bizkai izeneko txakur abadiñarra. Aurten hirugarren gelditu da. Iñaki Beitia epailearen esanetan, "Bizkaian artzain txakurren maila gainontzeko herrialdeetan baino hobexeagoa da, herri askotan oraindik artzaintzari eusten diotelako". Horri esker, parte hartzaile kopurua gainontzeko herrialdeetakoa baino handiagoa izan ohi da.

Dena den, haren esanetan, beste urte batzuetan baino maila apalagoa izan da aurtengo txapelketan. "Hirugarren postutik atzera nabaritu da, batez ere. Huts garrantzitsuak egin dituzte, txapelketa batean egin ezin direnak", azaldu du Bizkaiko artzain txakurren Beitiak, elkarteko presidente ere badenak. Bizkaiko txapeldunordearen adibidea jarri du: "Enrike Mendigurenek eta haren txakur Riki-k lehen ariketan huts egin dute, nerbioak direla eta. Hortik aurrerakoak akabo".

Ur fakturak egiaztatzeko deia, akatsak saihesteko

BAKIO. Bizkaiko Ur Partzuergoak Bakion egindako azken kobraketan hainbat akats egon dira. Hanka sartzeoi lotuta ia 170 kexa izan direla adierazi du Bilduren udal taldeak. Ur Partzuergoak onartu du akatsa, eta erabiltzaileei dirua berehala itzuliko die...

“Norberak hartu behar du bere ingurua zaintzeko ardura”

Bilboko Errekaldeko auzo mugimenduaren 50 urteko ibilbide osoa gogorarazteko ekitaldiz betetako astea dute auzoan. Duintasunaren aldeko borroka gisa aurkeztu dute euren historia, eta horren zergatiak gogora ekarri ditu Fernando Arevalo Moralek (Bilbo, 1977), Errekaldeberriz elkarteko kideak.

Zer zabaldu gura duzue Errekaldeko bizilagunen 50 urteko borroka gogora ekartzeko astearen bidez?

Jardunaldi hauen helburua da gogora ekartzea duela 50 urte herritarrek mobilizatzeari eta borrokatzeari ekin ziotela gaur egun oinarrizkotzat jotzen ditugun gauzak lortzeko. Euren interesen alde mobilizatzeari ekin zioten, duina zelako.

Zelan sortu zen mugimendu hori?

Hasierako mugimendua nik ez nuen ezagutu. Gauza oro hasten diren bezala hasiko zen: herritarrak jabetzen dira beharrizanak dituztela, hitz egiten hasten dira, apurka antolatzen eta euren ustez bidezkoa denaren alde borrokan. Beharrizan kontua izan zen guztia: semaforoak eskatu zirenean, kaleetan zoladurak jartzeko eskaera egin zutenean...

Garai hartan zeuden beharrizanek sortutako mugimendua da; gaur egun ere baditugu beharrizanak, ordea. Bideak asfaltatua egon arren edo estolderia bukatuta, badago zer hobetu. Gauzak eraikitzeaz gain, gizatasuna ere beharrezkoa da. Jendeari galdetu ere egin gabe zelan nahi dituzten edota zelakoak izan beharko luketen eraikitzen da.

1964an Europako lehenengoetariko familien elkartea sortu zen auzoan. Aitzindariak zineten Euskal Herrian.

Hala da, bai. Historia apur bat ezagutzen hasten zaren arte ez zara jabetzen zenbateko balioa izan zuen elkarteak. Harro gaude, munduan dauden mugimendu guztiak ikusi eta estatuan era honetako lehenengo elkartea gurea izan dela jakinda.

Anekdota moduan, garai hartan Errekalde basaz beteta zegoen. Kamioi asko zebiltzan orduan handik, eta auzotarrei otu zitzaien kamioilari bakoitzari banderatxo bat ematea mezu honen antzeko zerbait idatzita: "Errekalde, basaz betetako auzoa". Arazoa globalizatzeko modu bat izan zen, Internetek egiten duen bezala, globalizatu eta arazoaren berri zabaltzeko.

Emakumeek zeregin garrantzitsua izan dute mugimendu horretan, eta lan hori aintzatetsi egin diezue, historiaren pasarte askotan gertatu ez den bezala.

Historia aztertuz gero, gizonezkoaren eginkizuna aldarrikatzen du oro har. Gure kasuan, ordea, seme-alaben hezkuntzaz eta ongizateaz arduratu direnak emakumeak izan dira beti. Emakumeen lan hori aldarrikatu nahi dugu, andreek egiten zuten esfortzu guztia. Etxeko lanak egin eta seme-alabak hezteaz gain, seme-alaben ongizatearen alde mobilizatzen ziren. Ez ziren garai hartako klixeek finkatzen zuten moduko emakumeak.

Emakumeen elkarte bat sortu zuten, kontuan hartuta garai hartan andreenganako jarrera zein zen gizartean. Kalera atera eta bizilagun guztiak mobilizatzeko adorea izan zuten euren seme-alabak eskolara joan zitezen, 6 urtera arte barrakoietan ikasten egon ordez.

Borrokalari horien guztien artean, Begoña Linazaren lana nabarmendu nahi duzue. Zergatik?

Hura izan zelako eskolen aldeko elkarteko lehenengo presidentea; aitzindarietako bat, beraz. Aurpegia eman zuen, eta guztiak konbentzitzen saiatu zen aldarrikapenekin bat egin zezaten. Betiere beharrezkoa da aurpegia emango duen pertsona bat. Lehen esan bezala, beti pentsatzen da gizonak direla gauzak sustatzen dituztenak. Gurean, ordea, bere seme-alaben eta auzoaren alde aurpegia eman zuen lehena emakume bat izan zen. Begoñari berari omenaldia egiteko proposamena egin genionean, hunkitu egin zen, eta oso pozik dago.

Zelan hartu dituzue aldarrikapen guztiak, eta nola bideratu dituzue ahalegin guztiak horrenbeste urtetan?

Auzoaren berezitasuna dela uste dut nik. Auzoa eraikitzen hasi zirenean, hiritik erabat bereizita zegoen. Ghetto antzekoa sortzea eragiten du horrek. Azkenean, auzoan bizi den jendea lekuaz eta bizimoduaz kezkatzen hasi eta bizi-baldintzak hobetzeko lanean hasten da. Erakundeek beharrezko arreta jartzen ez dutenean, elkarrekin lan egin eta gauzak hobetzeko aurre egitea beste erremediorik ez daukazu. Ideia hori urterik urte zabaldu da; Errekaldeko bizilagunen artean geratu den marka bat da.

Hemendik hainbat elkarte sortzen dira, gainera, hobetzeko gauza asko daudela uste duten pertsonek bultzatuta. Mugimendu horrek eragiten du irautea. Auzotarrek laguntzeko borondate hori beharrizan bat da; ez da beharrezkoa tartean dirua egotea, gauzak egiteko borondatea baizik. Horrek adiskidetasuna sortzen du, eta elkartzeko gune bihurtu. Elkarbizitzak ematen du jarraitzeko modua. Izan ere, erakundeen esku uzten baduzu guztia, ez zara jabetzen zeuk hartu behar duzula zure ingurua zaintzeko ardura.

Elkarlan eta auzolanaren adibide garbi bat Kukutza gaztetxea izan zen. Urtebete da bota zutenetik. Zelan eroan du auzoak falta hori?

Batzuk pozik egongo dira. Hala ere, nabaria da falta. Dagoeneko ez daukagu jarduerak egiteko lekurik. Kulturari dagokionez, asko galdu da. Kontzertu eta antzezlan ugari ikusi ditut nik han. Herritarrek hainbat jarduera egiten zituzten han. Proiektuak bai baina lokalik ez zeukaten herritarrek leku hori galdu dute. Esaterako, amaz osatutako talde bati udalak ez zion lokalik uzten, eta gaztetxean izan zuten lekua. Erreferente kultural gisa galtzeaz gain, gaztetxe inguruko taberna eta supermerkatuetan ere nabaritzen da. Galera ekonomikoa ere izan da.

Auzoak erakundeei dagozkien funtzioak bere gain hartu behar izan al ditu sarri?

Baietz uste dut. Duela 50 urte mugimendua hasi zenean, bistakoa da baietz. Duela 20-30 urte, erakundeak aldatu egin ziren, eta auzoaren azpiegiturarekin gehiago arduratzen hasi ziren. Gaur egun, oraindik lan hori hartu behar dugu. Izan ere, auzo baten beharrizanen alde lanean ari den agintari batek aztertu egin beharko luke giroa, zerk kezkatzen dituen herritarrak... eta ez udaletxe barruan gelditu.

Errekalde deserosoa al da Bilborentzat?

Baietz esango nuke. Batez ere, zirikatu egiten ditugulako, eta, enbarazu egiten duzunean, deserosoa zara. Erdigunekoek ez dute kezkatu behar, ondo zaintzen dutelako. Hemen, ordea, gauzak eskatu, eta egingo dituztela erantzuten dizute. Eta ekin eta ekin egin behar izaten dugu. Deseroso izateari dagokionez, Bilboko plano turistiko bat hartu nuen lehengoan, zabaldu, eta bitxia iruditu zitzaidan Zorrotza, Txurdinaga, autobidetik Peñascalerako ingurua, Errekalde eta Pagasarri ageri ere ez zirela egiten. Argi dago zeintzuk diren Bilboko Udalaren lehentasunak.

Kultur jarduerak eta eskulturak, esaterako, non dauden ikustea baino ez dago. Gaztetxeak beharrizan hori ikusi eta betetzeko helburua izan zuen. Erakundeek, ordea, hori guztia ezin zutela kontrolatu ikusi, eta geldiarazi egin zuten.