Labayru ikastegiak euskara ikasten dabiltzanentzako material didaktiko berria argitaratu du. Atzo eguerdian egin zuten aurkezpena, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian daukan egoitza nagusian. Aditu! izeneko sailean, hirugarren zenbakia atera dute, A...
Sailkatugabeak
“Uraren mugimenduak ardoaren zahartze prozesua azkartzen du”
Plentzia, Barrika eta Gorlizko urak batzen diren tokian ezohiko upategi bat dago. Itsasoan 16 metroko sakoneran dago kokatuta, eta ardoaren zahartze prozesuaren ikerketari emana dagoen itsaspeko laborategia izateaz gain, itsasoko biologia ere aztertze...
“Prezio itxi batekin egiten dugu lan; hau da, azken gainkosturik barik”
Minergie ziurtagiria, hain zuzen, egiten duten lanagatik onespena jasotzea dela esan du Peio Gorroño Egoin enpresako buruak.
Zer esan nahi du zuena bezalako familia enpresa batentzat Minergie ziurtagiria jaso izanak?
Egiten dugun lana balioestea, batetik, eta kanpora begirako publizitate apur bat, bestetik.
Espainian ziurtagiri hori jaso duzuen lehenengo enpresa zarete. Erabateko ospea emongo du horrek, ezta?
Horrek esan nahi du puntan gabiltzala.
Zer dauka Vita Etxea delako prototipoak Minergie ziurtagiria jasotzeko?
Lehenik eta behin, etxea ikuspegi termikotik oso ondo eginda dago. Isolamendua nabarmena da; teilatuan 560 milimetro eta hormetan 360 milimetro ditu. Bestalde, kristalak ere hirukoitzak dira, beste gauza batzuen artean. Arau batzuk bete behar dira, eta horiek beteta lortu dugu ziurtagiria.
Zenbat denboratan egiten da horrelako etxe bat?
Vita etxea garatzerako denbora nahikoa beharko genuela aurreikusi genuen. Astiro samar joan da, teknika aldetik ondo aztertu behar zelako. Eraikuntza, barriz, oso azkar joan da. Bi hilabetean prest zegoen, baina aurrekoetan bi urte eman ditugu. Oraintxe horrelako etxe bat egin beharko bagenu, eta baditugu eskaerak, bizpahiru hilabetetan prest egon liteke.
Zeintzuk dira sistema horren abantaila nagusiak?
Lehenik eta behin, eraikinak oso azkar egiten direla. Bigarrenik, eraikuntza oso garbia dela. Hirugarrenik, prezio itxi batean lan egiten dugula eta ez dagoela azken orduko ustekaberik; hau da, ez dago gainkosturik modu tradizionalean gertatzen den moduan. Laugarrenik, isolamendu aldetik energia tratamendua askoz ere handiagoa da. Eta, azkenik, ekologikoa dela eta atmosferara bota beharrean biltegiratu egiten duela CO2. Abantailak zeintzuk diren ikusita, eraikin hori etorkizunera begira bultzatu beharra daukagula uste dut.
Zenbat balio du horrelako etxe batek?
Aurretiazko lanak egon litezke, era batekoak edo bestekoak; hau da, gerta daiteke lurrak mugitu behar izatea. Gauza horiek guztiak prest izanik, etxeak 254.000 euro balioko luke.
Etorkizuna etxe horietan al dago?
Bai, hemendik hamar urtera, horrelako etxebizitzak izan beharko dira, araudiak horrela eskatuko duelako. Gauza da, eta kuriosoa gainera, Espainia oso atzeratuta dagoela horretan. Frantzian, Alemanian, Austrian, Suitzan edo Holandan, berriz, nahiko ezarrita daude horrelako etxeak. 2020. urtean, Espainian ere derrigorrezkoak izango dira.
Ezaguna al da Espainian zuok egiten duzuen lana?
Uste dut Europan Espainian baino gehiago ezagutzen gaituztela. Espainian ez dakigu zein neurrira arte ezagutzen gaituzten; beharbada, Andaluzia aldean ez dute gutaz askorik jakingo.
Merkaturik onena, beraz, nazioartean duzue.
Bai, Europako epizentroan saltzen dugu gehienbat.
Abanton bosgarren edukiontzia izango dute martxotik
Abantoko Udalak hondakin organikoak jasotzeko bosgarren edukiontzia jartzeko erabakia hartu du. Bilboko Deustua auzoan bezala, edukiontzi marroiak izango dituzte Abantoko Gallarta auzoan. Eta deustuarrek bezala, izena eman beharko dute parte hartu gur...
Egoinen ‘Vita Etxea’, aitzindaria
Ez Espainian, ez Herrialde Katalanetan, Ez Galizian, Hego Euskal Herri osoan ere ez. Parekorik ez du inguruetan. Energia aldetik eraginkorra den lehenengo etxe eredua egin du Egoin enpresak: Vita Etxea. Lan horregatik, goreneko energia eraginkortasunaren Minergie ziurtagiria jaso dute enpresako ordezkariek Markos Schaub Suitzako kontsularen eskutik. Espainiako administraziopean ziurtagiri hori lortzen duen lehendabiziko enpresa da Egoin.
Eako Natxitua auzoan dagoen familia enpresa bat da. "Garapen iraunkorrarekin eta ingurumenarekin konprometitua" dagoen enpresa da, hain zuzen ere. Etxean baino gehiago, euren lana nazioartean askoz ezagunagoa dela azaldu du Peio Gorroño enpresako buruak.
Egoinek pentsatutakoa, proiektatutakoa eta eraikitakoa da Vita Etxea. Prozesu guztia beraiena izan da. Egin duten etxe hori da aitzindaria da. Jaso duten Minergie zigiluak energia eraginkortasunarekin eta ekologiarekin bat datozen printzipioetan oinarrituta eraikitako etxeak direla ziurtatzen du.
Etxe arrunt batekin alderatuta, Minergie zigilua duten eraikinek %60ko energia aurrezpena dakarte. Gainera, ziurtagiri horrek beste zenbait berme ere eskaintzen ditu. Argi naturalaren probetxu egokia, zaraten murrizketa, barneko airearen kutsadura eskasa, baliabideen erabilgarritasuna handitzea, produkzioaren eta prozesaketaren inpaktu minimoa, berreraikitzeko erreztasuna eta birziklapena eta hondakinen deuseztatzea, besteak beste, ziurtatuta daude eraikin hauetan. Minergie zigiluak eskatzen duen hori guztia aplikatu du Egoinek Vita Etxea egiteko orduan.
Bideak irekitzen
Etorkizuna horrelako etxeetan dagoela azaldu du Peio Gorroño Egoin enpresako buruak. Izan ere, 2020. urterako araudiak eraikin guztiak halakoak izatea eskatuko duela zehaztu du. Hala ere, Espainia horretan nahiko atzeratuta dagoela dio. "Gu ari gara merkatu hori bultzatzen, horretan aitzindariak gara; bidea urratzen ari garela esango nuke. Horrek bere arazoak ditu, baina baita gogobetetzeak ere".
Egoinen ere krisia nabaritzen dutela azaldu du Gorroñok, "nabarmen", gainera. "Hala ere, bizirik irauteko espirituarekin bizi gara enpresari jarraipena emateko asmoz eta itxaropentsu gaude", dio enpresa buruak. "Etorkizunari buruzko hainbat galdera egiten diogu geure buruari, baina tinko jarraitzen dugu, langileak gehituz eta urtero inbertsio berriak eginez. Inbertsio garrantzitsuenak krisi garaian egin ditugu", nabarmendu du. Izan ere, Egoinek zurarekiko maitasuna transmititzen du, egiten duen lanarekiko pasioa eta enpresa erantzukizuna. Etengabe ideia berritzaileak ditu Egoinek. Urte osoan lau edo bost produktu merkaturatzen dituztela jakinarazi du Gorroñok "eta gerora begira bide horri jarraitu behar diogu", esan du.
Irriz beteta, berritasunak dakartza aurten Olgetan-ek
2005tik, sortu zenez geroztik, ibilbide luzea egin du Olgetan proiektuak. Plateruena kafe-antzokiaren eta Berbaro elkartearen eskutik sortutako. Proiektu hori hobetzeko asmoari eutsita, berritasunak iragarri dituzte aurtengo ikasturterako. Batetik, lu...
230 lokal dituzte Bilbon 18 eta 25 urte arteko gazteek
Lokalak alokatzen dituzten gazteen kopurua goraka doa. Bilbon, gazteek erabiltzen dituzten 230 lokal zenbatu ditu hiriburuko udalak. Hain zuzen, 18 eta 25 urte arteko gazteek erabiltzen dituzte lokal horiek, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak jakitera eman duenez. Normalean, hamar eta hamabost neska-mutilek osatutako taldeek erabiltzen dituzte.
230 lokal horietatik gaur egun 194 erabiltzen dituztela ikusi du udalak. Gainerako 36ak ez daudela aktibo azaldu dute. Batez ere, Bilboko erdigunearen inguruko auzoetan alokatzen dituzte; gazte gehien bizi den lekuetan, hain zuzen ere. Errekalde da, esaterako, lokal gehien duen auzoa: 40 lokal daude martxan, eta beste lau, geldi. Ondoren, Begoña auzoa dator, 37 lokal aktiborekin. Deustua, Uribarri, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Txurdinaga-Otxarkoaga eta Abando eremuak datoz horien atzetik. Abandon, lau lokal daude martxan, eta beste bi, geldirik.
Lokal horietan ura, argindarra eta komunak daude. Erroldatu dituzten horiek, gainera, garbi daudela azaldu du udalak, "gazteek antolatzen dituzten garbiketa txandei esker". Zehaztu dute, halaber, leku horiek oro har ez direla izaten oso zaratatsuak.
Hala ere, etorkizunera begira, Bilboko Udalak lokal horien erabiltzaileentzako gomendio gida bat argitaratuko duela azaldu du. Horretaz gain, auzokideekin eta gazteekin harremanetan egoteko linea bat zabalduko dute bitartekaritza zerbitzu baten bitartez, hala eskatuz gero, esku hartzeko.
“Gakoa da denok batera salbatzea hondora doan itsasontzi hau “
Datorren asteko eguenean ospatuko dute Artagan gainean, Bilbon, Begoñako Amaren jaia. Hango basilikan dagoena da Bizkaiko zaindariaren irudirik ezagunena, jende gehien erakartzen duena. Askok ezagutzen du herrialdeko mendirik garaienean, Gorbeiako gurutzepean dagoen brontzezko erreplika ere. Baina oso gutxik dakite Bizkaiko golkoan, itsaspean, badela beste bat.
"Italian, Genevan, bada halako irudi bat, eta baita Mexikon ere, Amildegietako Kristo izenekoa. Eta hemen antzeko zerbait egin gura zuten CEVAS Centro Excursionista Vizcaino de Actividades Subacuaticas elkarteko kide Juan Marrak eta Tomas Crespok. Bizkaian gehien gurtutako irudia Begoñako Amarena denez, erabakia erraza izan zen", gogoratu du Alberto Santolariak (Bilbo, 1968). Asmo horrekin zebiltzala CEVASeko presidente Luciano Reguera hil zen Gaztelugatxe inguruan, urpean. Jazoera horrek bere kideen ametsari hauspoa eman zion, eta 1963ko irailaren 15ean jarri zuten Gaztelugatxe eta Aketx arteko urpean Begoñako Amaren irudi hori. Joaquin Lucarini eskultore italiarrak egin zuen. "Ekitaldi handia izan zen, jende ugari elkartu zen ikustera. Itsasontzian eraman zuten eta Pablo Gurpide Bilboko gotzaina ere etorri zen", dio Santolariak. Itsas mailatik zortzi metroko sakoneran dago.
Nakusarbe ingurumen dibulgaziorako taldeko kide eta EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikerlaria da. Irudia Bermeo eta Bakio artean ezaguna dela dio. Eskualdeko arrantzaleek, adibidez, gerturatu eta itsasontzietatik lore eskaintza egiteko ohitura izan dute, arrantzara abiatu aurretik. Santolaria eta gainontzeko urpekariak 1,20 metro garai den eta ia tona bateko pisua duen brontzezko irudia garbitzen ari dira azken asteetan, 2013ko urteurren biribilerako. Eta, bide batez, gainontzeko bizkaitarren artean ere horren berri zaldu gura dute. Abuztuko Andra Mari egunean, kasurako, ETBko Euskadi Directo saioan garbiketa beharrak urpetik bertatik erakutsi zituzten, zuzenean.
Ia bost hamarkada hauetan Begoñako Amaren irudi horrek paregabeko ikuspegiaz gozatu du. Gaztelugatxe ingurua biotopo babestu izendatuta dago. Santolariaren esanetan, paisaia aldetik sekulako altxorra da. "Nik ezagutzen ditudan kostalde guztietan ez dauka parekorik. Istmoa, uhartea, itsasoak harkaitzetan sortu dituen formak... Liluragarria da". Baina, biologikoki, oso aberatsa den arren, ez dauka Bizkaiko golkoko gainontzeko kostaldearekin ezberdintzen duen ezaugarririk. "Inguru honen balioa ez da daukana, zelan gordeta duen baizik; hori da garrantzitsua". Izan ere, kutsaduratik babestuta dagoen bazterra da Bakio eta Bermeo arteko hori. Ez dauka gertu isurketarik, ez antzekorik. "Gizakiaren eragina ez da handia; euskal kostaldean daukagun inguru landugabeena da".
Baina badu arriskurik. Santolariak gogorarazi duenez, gaur egun ingurumenak bizi dituen erasoak globalak dira. "Ez dugu kutsadurarik antzeman, baina mundu osoan itsasoko egituran gertatzen ari diren aldaketek eragina izan dezakete Gaztelugatxen ere. Munduko beste muturrean kutsatzen denak, gurean eragina dauka, eta guk egiten dugunak, beste muturrean. Biotopoak ez du munduko gaitzetatik babesten duen hormarik edo hesirik", dio Santolariak. Herbehereetako esnean Londresko kutsadurak duen eragina jarri du adibide modura. Baita Petronorrek isurtzen dituen partikulek nola Burgosen (Espainia) Muskizen edo Santurtzin baino eragin gehiago duten, haize korronteen eraginez.
Hala, Santolariaren esanetan, biotopo babestuaz berba egiten dugun arren, planeta osoko kontzientzia ezinbestekoa da: "Planetaz kezkatzen garenean, ez dugu hurkoarekin errietan ibili behar. Gakoa da denok batera salbatzea hondora doan itsasontzia. Biotopoa ez da Bizkaiko parte bakarrik, planeta osokoa baizik". Beraz, Gasteizen, Senegalen edo New Yorken bizi direnek Gaztelugatxe zaintzen lagundu behar dutela dio, haiek egiten dutenak hemen ere eragina duelako. "Eta kontrara: Guk haien inguruak zaintzeko eta mantentzeko behar egin behar dugu".
Kontzientzia hartze eta jarrera aldaketa horiek ez dute zertan oso jendetsuak izan. Hala dio Santolariak, behintzat: "Ekonomiaren makrojoeren azterketak erakutsi du herritarren %20k ohiturak aldatzeak merkatua bera aldatzen duela. Adibidez, herritar kopuru horrek Coca Cola edateari utziko balio, enpresak itxi egin beharko luke, nahiz eta gainontzekoek edaten jarraitu, dagoeneko ez delako errentagarria". Hala, ingurugiroari kalte egiten dioten jarreran eta kontsumoak herritarren %20k aldatzea lortuz gero, dena aldatuko litzateke, Santolariaren ustez.
Arriskuan dagoena egitura dela dio. Alegia, itsasoa bere osotasunean. Hobeto azaltzeko, lehorreko adibide bat jarri du. "Harizti batean haritzak dira egitura. Haritzez gain badira beste espezie batzuk, milaka. Baina haritzak kenduz gero, ez daukazu hariztirik. Haritza galtzen bada, gainontzeko espezie guztiak atzetik joango dira. Pagadi baten kasuan, beste horrenbeste. Egitura bakoitzak bere ekosistema dauka, eta, hori aldatuz gero, dena hondatzen da".
Santolaria 1990eko hamarkadan urperatu zen lehenengoz Gaztelugatxe inguruan, unibertsitateko ikasle zen garaietan. 1991n eta 2008an ibili da itsaspe hori ikertzen. Bestelakoan, hainbatetan itzuli da astialdi sasoian edo taldeko kideekin dokumentalak grabatzera. Dio urperatze batetik bestera aldaketak nabaritu dituela. "Baina natura aldakorra denez, normala da. Kaltegarriak izan daitezkeen aldaketetan jarri behar da arreta". Eta halakorik ere aurkitu dute. Kostalde horretan Gelidium corneum alga da nagusi, baina igarri dute udari aurre egin ezinik ibili dela. "Ohartu gara urpeko baso horiek gutxituz joan direla, edo dentsitatea galduz behinik behin. Aldi baterako kontua izan daiteke, baina uste dugu tenperatura igotzearen eta argia ugaritzearen ondorio izan daitekeela". Alegia, tokiko faktore batek barik, aipatutako aldaketa globalek eragin dute; kasu honetan, klimarenak. Eta urpeko Begoñako Amak ezer gutxi egin ahal izango du hori ekiditeko, bere bizilekua babesteko.
Siglen gainetik euskaraz bizitzeko, Guka aurkeztu dute
Hika, zuka, berorika... Guka! Guka berba egin nahi duten guztiei, euskaraz bizi nahi duten herritar guztiei gonbidapena egin diete Durangoko San Fausto jaietarako AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Ibaizabal ikastola eta Berbaro elkarteak. Izan ere, han ab...
Abian da Sestaon zaratak identifikatu eta gutxitzeko plana
Zaratak herri handietan arazo dira sarri. Gero eta ohikoagoa da, gainera, arazo hori. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak inguruko zaratari buruzko esperientzia aitzindari bat jarriko du martxan Sestaon. Dagoeneko martxan dagoela iragarri du berta...