GIZARTEA. Etxebarria, Turtzioz eta Munitibar udalerrietatik igarotzen diren hiru errepidetako segurtasuna hobetzeko, 315.000 euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Herri horietako udalekin hitzarmen batzuk sinatu dituzte. Bidegurutze batean la...
Sailkatugabeak
Merkatari txikientzako laguntzen aldeko aldarria
EKONOMIA. Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak adierazi du "premiazkoa" dela sektore hori dinamizatuko duen plan bat. Merkatariek duten egoera "katastrofikoa, dramatikoa eta jasangaitza" dela azaldu du konfederazioak. Adierazi dute ...
Menpekotasun arloko laguntzak, sei hilean ebatzita
Menpekotasuna duten pertsonen laguntza eskaerak bi hilabetean ebaluatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, eta espedienteak sei hilabetean ebazten ditu. Hala baieztatu du Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako ahaldunak. Joan den eguaztenean agertu zen Batzar Nagusietako Gizarte Ekintza Batzordean, PSE-EEk eskatuta, aurreko legegintzaldian menpekotasuna edo ezgaitasunen bat duten pertsonen egoerari eta beharrizanei dagokienez onartutako ondorioak eta gomendioak zertan dauden azaltzeko.
Zerbitzuari esker udaletara iritsitako eskaerei dagokien koordinazioan izandako hobekuntzak ere aipatu zituen —112 udalerritik 101ean dago indarrean—. Eguneko zentroen ordutegiak malgutzeko lan handia egin dutela ere adierazi du. Zainduz programak zaintzaileen beharrizanen %90 asetzen dituela ere azaldu du, eta gogora ekarri ditu etxebizitzak egokitzeko Gizatek programaren bitartez eskaintzen dituzten laguntzak.
Bilduk, bestalde, ez-arauzko proposamena eraman du batzordera pertsona berberak zerbitzuak eta prestazioak, biak jasotzeko aukera izan dezan. Gaur egun diru laguntzak jasotzen dituztenek ez dute eguneko zentroetara jo edo etxean laguntza jasotzeko aukerarik. Bateragarritasun hori Araba eta Gipuzkoan gertatzen dela dio koalizioak.
EAJk eta PPk, ordea, atzera bota dute proposamena, alor hori Eusko Jaurlaritzak arautuko duelako. PSE-EEk babestu egin du, aurrekontuak aurkeztu orduko hori planteatzeko "une egokia" dela iritzita. Proposamena atzera botatzeko emandako eskumenen argudioa ez du onartu Bilduk, eskatutako aldaketak egiteko eragozpenik ez dagoela arrazoituta.
“Hizkuntzak jakiteak berebiziko garrantzia dauka, baita berton lan egiteko ere”
Krisiak bultzatuta, edo etorkizunera begira lan esperientzia sendotzeko asmoz, gero eta gehiago dira lanpostu baten bila atzerrira jotzen dutenak. Eures enpleguaren lankidetzarako sareak bideratu eta kudeatzen ditu eskaintza eta eskari horiek. Sare ho...
Neguko errepide plana martxan dago Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du neguko errepide plana. Atzotik baliabide guztiak prest daude, hotzaldiak, izotza eta elurra noiz iritsiko zain. Giza baliabideak zein baliabide materialak gehitu egin dituztela azaldu du foru aldundiak.Besteak ...
2013an 727,7 milioi izango ditu udalak finantzatzeko foru funtsak
Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du Udalkutxak udalen finantzaketarako udal funtsak datorren urtean zenbat diru izango duen. Aurtengo zerga bilketari eta datorren urteko aurreikuspenei buruz Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak emandako datuak ezagututa, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak kalkulatu du udalek datorren urtean 727,5 milioi euro izango dituztela. Horrekin batera, aurtengo likidazioa 747,1 milioi eurotan finkatu dute. Hau da, iaz kalkulatutakoa baino 29 milioi gutxiago. Hala, udalek, guztien artean, itzuli egin beharko diote zenbateko hori Bizkaiko Foru Aldundiari.
Beraz, datorren urtean, kalkulatutako likidazioarekin alderatuz 19,6 milioi gutxiago izango dituzte. Eta zerga bilketaren beherakada dela-eta diru gutxiago izateaz gain, aurten behar baino gehiago jaso duten hori bueltatzeko ere, ahalegin berezia egin beharko dute.
Portugalete, laguntza eske
Portugaleteko PPk ezagutzera eman duenez, udalak Eusko Jaurlaritzara jo du laguntza eske. Juan Carlos Castaño zinegotzi popularraren berbetan, Patxi Lopezen gobernuak 10 milioi euroko ez itzultzeko laguntza eman dio Portugaleteko Udalari, "gizarte zerbitzuak bermatu ahal izateko". Popularrek salatu dutenez, diru laguntza abuztuan adostu zuten, baina hauteskundeak igaro arte itxaron dute, Jaurlaritzak onartu eta ezagutzera emateko.
“Egurrezko ontziak atontzen ditugu, gal ez daitezen”
Iñaki Gomezek (Algorta, Getxo, 1951) Portu Zaharrean makina bat ordu eman ditu egurrezko txalupak konpontzen. Aitortzen du hainbat hotzeri harrapatu dituela bertan. Arotza da Gomez, eta aspaldiko altzariak zaharberritzen jardun du bizi osoa, hori izan baitu ogibide.
Alabaina, txipiroitarako erabiltzen diren ontziak zaharberritzen ere badu, bai, esperientzia. Umetan portu inguruan hara eta hona ibiltzen zela dio, eta arrantzaleak ikusten zituela euren txalupak konpontzen. Ordutik datorkio zaletasuna. "Nik ahal nuen moduan laguntzen nien. Luziok [portuan ibiltzen zen arrantzalea] laguntzeko eskatzen zidan, bazekielako atsegin nuela eta ikasteko interesa neukala". Portu Zaharra izan du bere eskola eta egun, bera da irakaslea; beste batzuei erakusten diena, alegia.
Izan ere, Itxas Egurra Haizean elkarteko sortzaileetariko bat da Iñaki Gomez. Usadioko txalupen elkartea da; egurrezko batelak zaharberritu eta berrerabiltzeko asmoz sortua. Tradiziozko arraun eta belaontziak konpondu ez ezik, hauen erabilpena bultzatu nahi dute, jolaserako zein arrantzarako. Halaber, itsasontzi horien balio historiko eta kulturala ere aldarrikatu gura dute, eta itsas ondarearen parte garrantzitsua direla nabarmendu. "50 urte inguru dituzte hauek, eta baditugu 70 urtetik gorakoak, esaterako, 1933. urtekoa da bat".
Gaur egun, hogei bazkide inguru ditu elkarteak. Sorreran, ostera, bospasei lagun ziren. "Ontziak zaharberritzen aritzen ginenok ezagutzen ginen eta elkartea sortu genuen", azaldu du. Elkartea beharrizanetik jaio zen, ontzi mota hauek, goiz edo berandu, galtzeko arriskua zegoelako.
Ontzi bat, jabe bat
2009. urtetik, hau da, elkartea sortu zutenetik, dozenatik gora ontzi konpondu dituzte. Konpontzen duten ontzi bakoitzeko, bazkide batek hartzen du horren ardura. Horixe baita beraien filosofia; batel bakoitzak zaintzeaz eta mantentzeaz arduratuko den jabe bat izatea. "Erabiltzeko zaharberritzen ditugu, ez berriro ere alferrik galtzeko", azpimarratu du Gomezek. Izan ere, txipiroitarako txalupa hauek, txikiak izan arren, mantentze zehatza eta berezia dutela dio, eta erraz hondatzen direla kontatu du.
Horregatik, txarto dauden txalupak topatzen dituztenean edo ematen dizkietenean, norentzat izango den pentsatzen dute lehenengo. Bazkide bakoitzak ontzi bat baino gehiago ditu dagoeneko, eta, hortaz, nahi duenak badu bazkide egiteko aukera. Gomezen esanetan, "ezagutza ez da beharrezkoa". Bazkide guztiek ez dute arotz moduan esperientzia, baina interesa duenak denen laguntzaz ikasten duela dio.
Orain bost ontzi konpontzen dabiltza. Horien artean, bat oso berezia da: 1930.urtean, Usotegi ontziolan eginiko zazpi metroko txalupa bat. "Uste dugu hemen inguruan geratzen den tamaina horretako azkena dela ".
Bestalde, dokumentazioa ere biltzen dute Itxas Egurra Haizean elkarteko kideek. Baina, ez dute leku batean gordea, beraien etxeetan dituzte. "Aspalditik gabiltza lokal bat eskatzen", esan du Gomezek. Portu Zaharrean bertan nahi dute elkarterako egoitza hori. Han, zaharberritze lanak egiteaz gain, nahi duenari lanbidea erakutsi eta dituzten dokumentu guztiak edukitzeko gune bat gura dute.
Gainera, nolabaiteko bizitasuna eman nahi diote Algortako Portu Zaharrari. Horretarako, besteak beste, han eraikin bat egitea proposatu zioten Getxoko Udalari duela bi urte. Itsasontzi itxurako eraikina zen, eta barruan tailerra eta bulegoa egiteko asmoa zuten. Museo edo akuario bat ere egin zitekeela adierazi zioten udalari.
Elkartearen jaia
Ekainean elkartearen jaia antolatzen dute, Gorpuzti egunaren hurrengo domekan. Garai batean, Algortan Portu Zaharreko jaia zen, arrantzaleentzat egun handia. Egun horretan, lehendabizi, parte hartuko duten ontziei harrera egiten diete. Gero, hamaiketakoa egiten dut, eta itsasora irteten dira. Bazkaldu eta berriro itsasora bueltatzen dira, Arriluzeko porturaino. Euskal Herriko elkarteetako ordezkariez gain, banakoek ere hartzen dute parte. Aurten, elkarteko bazkide baten ontzi zaharberritua, Txispas, uretaratu dute.
Era berean, Euskal Herrian zein beste herrialde batzuetan egiten diren topaketetan parte hartzen dute. "Gutxienez, ontzi bat joaten saiatzen gara", azaldu du algortarrak. Esaterako, Ondarroara, Bermeora, Galiziara eta Bretainiara joaten dira. Herrialde horretan, Europako itsasontzi topaketarik handiena egiten dela dio, eta "zoramena" dela gaineratu du: "Ez du hemengo topaketekin zerikusirik; beste mundu bat da hura".
Nabari da elkartean ilusioz egiten dutela behar. Seguruenik, Iñaki Gomez bezalako pertsonarik gabe, Algortako Portu Zaharrak beste itxura bat izango luke gaur egun. Txaluparik gabeko portua litzateke.
“Metodoak eskaintzen dira, komeni dena aukeratzeko”
Trazando el diálogo da Gizagune fundazioak egin duen lehen ekinaldi publikoa. Dena dela, bloga, hileroko buletinak eta gai espezifikoei buruzko artikuluak ere badituzte euren webgunean. Raquel Cancer fundazioko kideak azken argitalpen honi buruz hitz egin dio Bizkaiko Hitza-ri.
Bizikidetzarako sor daitezkeen gatazka horiek kudeatzeko, elkarrizketa da konponbidea?
Elementu garrantzitsuena duda barik elkarrizketa da, bizikidetzarako sostengua da. Alde biek irabaz dezaten ezinbesteko elementua dela uste dugu. Adostea da helburua.
Nola bururatu zitzaizuen pertsona ezagunekin bideo bat grabatzea?
Bideoa argitalpenari bultzada emateko egin genuen, irudi bat jartzeko asmoz. Hasieran, lauzpabost pertsona baino ez agertzea genuen buruan, baina, azkenean, hamabost lagunek egin digute ekarpena. Esan beharra dago benetan eskertzekoa izan dela euren parte hartzea. Ez dugu batere zailtasunik izan jendearekin kontaktuan jartzeko orduan, eta oso prestuak izan dira guztiak une oro. Azkenean, produktu bat bilakatu da bideoa ere, eta ezagutarazteko Euskal Herriko hainbat herritan egin ditugu aurkezpenak.
Zelan erabiliko da material hau praktikan?
Auzokideen komunitate batean izan daiteke, esaterako. Bitartekotasun zerbitzuen bidez landu daiteke, edo instituzioetan. Elkarbizitzan gerta daitezkeen gatazkak, zaratak, espazio komunak... Argitalpenaren bitartez, hainbat metodologia eskaintzen ditugu, eta norberak metodo bat edo beste erabil dezake, bilatzen ari denaren edo komeni zaionaren arabera: elkarrizketak, bitartekaritza, negoziazioa...
“Oraindik jendeak ezjakintasun handia du iktusaren inguruan”
Asteon, urriaren 29an, Iktusaren Nazioarteko Eguna izan da. Ezjakintasun handia dago gaixotasun honen inguruan, eta hori bukatzeko, M. Mar Freijok, Basurtuko Ospitaleko iktusaren unitatean lan egiten duen neurologoak, hainbat xehetasun eman dizkio Biz...
Usansolo Herriak EAJren eta PPren desanexioarekiko jarrera aldatu gura du
Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde Batzordeak udalerrietako mugapeei buruzko foru arau-egitasmoa onartu, eta atzera bota du Usansolo Herria plataformak euren herria Galdakaotik desanexionatzeko prozesua ez mozteko eskatuz aurkeztutako zuzenketa. Or...