Sailkatugabeak

‘Gurean gaur’, albisteen harian

Bi modutara. Bi eratako emankizunak eskaintzen ditu Hamaika telebistaren ikasturte honetako berritasun nagusiak. Hasteko, Gurean gaur orain albistegiak egunean bi emisio izaten ditu, 15:00etan eta 19:00etan, eta eguneko albiste esanguratsuenen metake...

Gasolindegietan greba mugagabea hilaren 20tik

Gasolindegietako beharginek aurrerapauso bat eman dute euren lan baldintzen aldeko borrokan eta greba mugagabera deitu dute datorren eguenetik aurrera. ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuetako ia langile gehienek bozkatu dute grebaren alde.Hilaren 2...

KONTSULTAK ANBULATORIOTIK BHZ-RA

Gernika-Lumon zabaldu dute jada Bereizmen Handiko Zentroa. Oraingoz, ordea, hasiera batean aurreikusitako zerbitzuen murrizketez gain, anbulatorioan orain arte ematen ziren espezialitateen kontsultak besterik ez dituzte jarri zentro berrian. Hainbat ...

“Duen irudi ezkorra aldatu eta zahartzarora iristea lorpen bihurtu behar dugu”

55 urtetik gorako Durangaldeko herritarrei zuzendutako ikastaroak emango ditu bertako Esperientzia Institutuak urtarriletik maiatzera: Gaurko munduan bizitzeko gakoak. Gaur da ikastarootan izena emateko azken eguna. Interesa dutenek 94-623 25 22 telefonora dei dezakete. Josu Novo psikologo eta hezitzaileak (Bilbo, 1973) norberaren garapenari buruzkoa emango du, martxoan.

Zer aurkituko dute zure ikastarora doazenek?

Batez ere, gai unibertsalak landuko ditugu: Batak bestearekin harremanak izateko modua, komunikatzeko daukagun erak gainerako pertsonekiko harremanak zelan baldintzatzen dituen... 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta egon arren, edozeinentzako erabilgarriak diren gakoak aurkituko dituzte.

Zelan aurre egin natural eta baikor zahartzaroari, eragiten dituen aldaketa guztiak kontuan hartuta?

Gure ustez, ezin daitezke banandu aisialdia, lana eta ikasteko prozesua. Bizitza, konpatimenduetan zatituta egon izan da. Bizitzako etapa batean ikasi egiten dugu. Ondoren, lan egiten dugu. Eta, azkenik, gozatu egiten dugu lan ordu eta ikasteko orduetatik kanpo. Erretiro aldia aisialdi atal horrekin lotuta egon da. Gure ustez, ordea, pertsonek hiru beharrizan horiek bizitza osoan dituzte: lan egin eta aktibo sentitzeko beharra, ikasteko beharra eta gozatzeko beharra.

Beraz, tailerra espazioak integratzeko ideiarekin planteatzen diegu. Erretiroa hartuta lanik ez duten arren, beste lan batzuk egin ditzaketela azaltzen diegu; ikasten ere jarrai dezaketela eta lan eta ikasketa horiekin goza dezaketela ere irakasten diegu.

Zeintzuk dira aldaketa gogorrenak zahartzarora iristean, fisikoak ala psikikoak?

Lotuta doaz. Izan ere, aldaketa psikiko batzuk lotuta daude ahalmen fisikoak galdu ditugula jabetzearekin. Rol aldaketarekin lotuta ere badago. Lan bizitza desagertzea, familiaren barruan gertatzen diren aldaketak —seme-alabak etxetik doaz—... Zertxobait desberdinak dira emakumeentzako eta gizonentzako aldaketa horiek; bereziki, lan-bizitza izan dutenentzat. Orain arte, gehienak, gizonezkoak izan dira. Emakumeei dagokienez, gogorrena seme-alabak etxetik joatea da.

Zelan egin aurre aldaketa horiei?

Denbora betetzeko ekintzak eta rol berri bat bilatuz. Dolu edo galera sentsazio horietatik ateratzeko modua norberaren buru berri bat sortzea da, nolabait. Eta prozesu horretan, jomuga berriak bilatu behar dituzte, atsegin dituzten, baliagarri eta aktibo sentiaraziko dituzten gauzak egin.

Eta gainerako herritarrek zelan tratatu behar dituzte nagusiak, eta zein eginkizun bete behar dute gizartean?

Gutxietsi egiten diren sentsazio gero eta handiagoa antzematen dut nik. Ikusezinak dira, hiri altzariak bezalakoak dira eta bizitza publikoan ez dira ageri, ez dute parte hartzen.

Zelan tratatu behar ditugun? Hasteko, esker onez, noski. Eta norbaiti egindako lana eskertu eta aitortzen zaionean, logikoena da leku bat ematea. Eta hori ez da egiten. Komunikabideen bitartez edertasun, gaztetasun, bizitasun eta, batez ere, produkzio adinari balio handiegia ematen zaie. Publizitzatean, esaterako, nagusiei buruz azaltzen den rola, aiton-amonena besterik ez da. Gizarteari dagokionez, ez dute inongo ekarpenik egiten.

Ekarpen handiak egin ditzakete, ordea.

Zalantzarik gabe, bai. Ni behin eta berriro harritzen naute. Zehazki, Durangon azken bi urteetan lanean aritu naizen pertsonek beti harritzen naute. Eurak ere barre egiten dute kontatzen dituzten anekdotekin. Esaterako, merkataritza gune batera joan, kamera digitalei begira daudela, sail horretako ardura duen gaztetxoa gerturatu eta esatea: "Zuri, behar bada, erabilera errazagoa duen beste hau komeni zaizu".

Ezjakin gisa hartzen dira; teknologiak ez dituztela ezagutzen ziurtzat ematen da. Eta beti ez da hala gertatzen. Aurreiritziek bultzatuta jarduten dugu eta ile zuriak ikusten ditugunean, pertsona horrek ezintasun batzuk dituela segurutzat ematen dugu.

Etxean bertan hasi beharko lirateke, ordea, jarrera aldaketa horiek, ezta?

Bai. Etxeetan, baina, pertsonari berari dagokio arazoa, ez da gizartean ikusten den aurreiritzi sozial hori ematen. Nire ustez, oinarrizkoa da pertsona horiek edozein espaziotan tratatzen dituzten profesionaletatik hastea.

Ospitalean, esaterako, diagnosiari buruz berba egiteko adinekoari berari ez zaizkio zuzentzen sendagileak sarri. Hori nik bizi izan dut amarekin. Osasungintzan, zoritxarrez medikura sarri joan behar dutela kontuan hartuta, nagusiekiko tratua oso txarra da. Izan ere, gozotasunez eta maitasunez hitz egitea ondo dago; baita errespetuz ere, ordea.

Zahartzaroaren beldurrari dagokionez, denek dute, edo zerbaiten araberakoa da?

Gazteoi ere gertatzen zaigu. Nork nahi du zahartu? Orokorrean, publizitate kanpainetan zimurren eta ile zurien aurka egin behar dugula esaten digute eta zahartzaroa mozorrotu. Mezu horiek barneratu egin ditugu. Kezka hori betidanik izan dugu. Zahartzaroa hondatzearekin lotzen dugu eta inork ez ditu bere ahalmenak galdu nahi.

Komunikazioa arma garrantzitsu gisa aipatu duzu lehenago. Zelan hobetu?

Sarri, adinekoak kexatu egiten dira, biktima gisa ageri dira edota umore txarra izaten dute, besteen tratuaren aurrean sentitzen duten frustrazioa dela eta. Horri buelta ematea garrantzitsua da. Komunikatzen ikasi behar dute eskarien bitartez, kexuen bitartez egin beharrean. Sentitzen dutena argi azaltzea inportantea da, biktimismotik abiatu ordez. Besteei lagundu behar diete euren lekuan jartzen. Euren lana da, baina besteok ere esfortzua egin behar dugu euren egoera ulertzeko. Errazagoa da, dena den, ulertzea, eurek informazio zehatza ematen dutenean eta argi azaltzen dakitenean. Oro har, maila emozionalean, zailtasun handiak dituzte sentimenduak azaltzeko.

Zelan prestatu zahartzarorako?

Haurtzarotik landu behar den zerbait dela esango nuke. Eta prestatzeko modu aproposa zahartzaroari balioa ematea da. Irudi negatibo hori aldatu behar dugu eta zahartzarora iristea lorpen bihurtu.

Administrazioek zer lan egin behar dute horretan guztian?

Ez dago informazio argirik adineko pertsonei buruz. Sarri programak diseinatzen dira eta jarduerak antolatu, adineko pertsonen profil jakin bat dagoela ziurtzat emanda. Adineko pertsonak dauden beste profil daude, ordea. Beraz, presenteago egon beharko lukete baliabideen kudeaketan eta eurentzat diseinatzen diren zerbitzuen sorreran. Sarri eurentzako zerbitzuak diseinatzen dira eurak kontuan izan gabe.

Zazpi herrik eskatu dute jada erreskatea

Dagoeneko zazpi dira Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin gehiago zorpetuko diren udalak. Zorpetze horren bitartez hartzekodunekin dituzten zorrak kitatuko dituzte.

Bakio, Alonsotegi, Karrantza, Errigoiti, Zaratamo, Galdames eta Gautegiz Arteaga dira zazpi udal horiek, Juan Maria Aburto foru aldundiko bozeramaileak asteongo Gobernu Kontseiluaren ostean azaldutakoaren arabera. Foru aldundiak kudeatutako ez ohiko kreditu lerro batez baliatuko dira, hain zuzen, euren hornitzaileen fakturak ordaintzeko. Era horretako mailegu bat izan ezean, administrazio publiko hauek ezin daitezke zorpetu.

Zazpi udalerri horien artean badaude bi neurri bereziak izango dituztenak: Bakio eta Alonsotegi. Maileguak ordaintzeko beste guztiek duten baino epe luzeagoa onartu diete. Hau da, laguntza eskatu duten gainontzeko bost herriek hamar urte izango dituzte, eta bi hauei beste bost gehiago utziko dizkiete. Besteen antzera, ekainaren 21eko 5/2012 foru araudira jo zuten bi udalerri horiek ere. "Arauak aurreikusitako neurrietako bat zabaltzea eskatu dute bi udal horiek. Hain zuzen, maileguak hamar urtera direla ezartzen duen neurria. Epe hori hamabost urtera arte luzatzeko aukera zegoen eta foru aldundiak, Gobernu Kontseiluan, hala onartu du", azaldu du bozeramaileak. Bi kasuoi dagokien zorrak kitatzeko epea luzatzeko eskaera hori Gobernu Kontseiluak onartu beharrekoa da. Gainerako udalerrien kasuan, ez da beharrezkoa organo horren oniritzia edo babesa.

Bestalde, Aburtok ez du baztertu urte amaieran horretarako epea bukatu baino lehen, udal gehiagok laguntza hori eskatzeko premia sentitzea. Hain zuzen, eurek aurreikusitakoaren arabera, beste bost udalerrik egingo dute eskaera. Gainerako herrietan ez dute, oraingoz behinik behin, horretarako beharrizanik. Izan ere, oro har, euren kontuetan ez dira zenbaki gorriak ageri.

Ondarearen gaineko zerga

Horrez gain, astearteko Gobernu Kontseiluak Ondarearen gaineko zerga berria, iruzur fiskalaren aurka egiteko neurri berrien aurreproiektua —75 neurri prestatu dituzte— eta 2013 ekitaldirako zergekin lotutako beste neurri batzuk ere onartu zituen.

Aburtoren arabera, proposamen biak Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak aurkeztuko ditu. Ostean, Batzar Nagusietara bideratuko dituzte, bertan eztabaida ditzaten, eta, ondoren, nahikoa babes jasotzen baldin badute, onartu egingo dira. Aburtoren esanetan, foru arau horien "helburu nagusia zerga sistema justuagoa, aurrerakoiagoa eta bidezkoagoa lortzea da; baita iruzur fiskalaren aurkako borroka areagotzea ere".

Ondarearen gaineko zerga berri horrekin datorren udaberrian 2013ko ekitaldiko errenta aitorpene egiterakoan 7.500 zergadun izatea eta 75 milioi euro jasotzea aurreikusi dute.

Erriberako merkatu eraberritua, martxan

Bilboko itsasadarraren aldamenean dago Erriberako merkatua. Merkataritza erreferentzia ezinbestekoa izan da Bizkaia osoan. 1926an eraiki zuen merkatua Pedro Ispizua arkitektoak. Merkatuaren azken birmoldaketa, 1983. urtean egin zen, hiriak izandako uholde larriek eraikinean egindako kalteak konpontzeko. Hiru urtean lanetan egon ostean, martitzenean ireki zituzten merkatu eraberrituaren ateak.

Egunotan jende andana dabil Erriberako merkatu berriztuan, Europako handienean. Ilara luzeak eta erosketa gurditxo zein plastikozko poltsak bete-bete eginda daramatzate bezeroek. "Apur bat saltzeatzera" etorri dira Bermeotik merkatura Yolanda Estebanez eta Bibi Astoreka. Produktu "ekonomikoagoak" aurki daitezkeelako etorri dira, eta txipiroiak erostea dute buruan. Merkatuari buelta pare bat eman ostean, ondorio batera iritsi dira: "Jende asko dagoen saltokietan neurrizko prezioak daude, jende gutxi dagoenetan, aldiz, prezioak garestiagoak dira".

Lehen zeuden 59 saltokiek jarraitzen dute merkatuan, baina lekuz aldatuta. Batzuk ez dute izan gustoko aldaketa hori. "Merkatuak lanak egin baino lehen zuen antolaketa gehiago gustatzen zitzaidan, arraindegi guztiak solairu berean zeuden eta harategiak eta barazki eta fruitu dendak ere batera egoten ziren. Orain nahastuta daude guztiak", azaldu du Astorekak. Eskailera mekanikoak eta igogailuak jarri izana ondo deritzo bermeotarrak. Alde horretatik merkatua erosoagoa dela aitortu du, baita saltokien arteko pasabideak zabaldu izana ere. Estebanezek ez du lagunaren iritzi bera, pozik dago Erriberako merkatuak duen itxura berriarekin. "Ez dit axola produktuak nahastuta egotea, horrela solairu berean aurki dezaket nahi dudan guztia".

Bigarren solairuan erdi-erdian daude baserritarren erakusmahaiak: porruak, letxugak, kuiatxoak, tipulak... Ortuko edozein produktu dago bertan salgai. Lezamako Miren Ansoleaga baserritarra dago salmahaiaren atzean. Bere ustez obrak egitea beharrezkoa zen, merkatu zaharrak mantenimendu txarra zuelako, baina egin dutena luxuzkoegia iruditzen zaio. "Sinpleagoa ere izan zitekeen", gaineratu du lezamarrak. "Esan beharra dago eraberritze lanen ostean, lehen baino leku hobean kokatu gaituztela, oso begi bistan eta jende asko pasatzen den tokian".

Hala ere, Erriberako merkatuan baserritarrak "benetan egoera kaskarrean" daudela salatu nahi izan du Ansoleagak. Egunero generoa etxetik saltokira eraman behar izaten dute, eta merkatua itxi ostean, bueltan eraman behar izaten dute guztia etxera. "Oso nekagarria da eta joan-etorriak autoz egitera behartuta gaude", nabarmendu du baserritarrak, haserre.

Gabonetarako erosketak

Oro har jendeak Gabonetarako okela eta arraina erosten baditu ere, baserritarrek letxuga eta fruitu lehor gehiago saltzen dituzte abenduko egun hauetan. Jendeak saltsak egiteko erabiltzen ditu gehienbat.

Gabonetarako jaki arrakastatsuena arraina dela dirudi. Izan ere, sekulako jende ilarak daude merkatuko arraindegietan. Peñamar arraindegiak arrainak eta itsaskiak saltzen ditu, eta Raquel Peña saltzailearen hitzetan, "jendea azaro amaieran hasi da Gabonetarako janaria erosten". Denetik eskatzen dute bezeroek; bisigua, urraburua, txibihezurra, lupia, rapea... "Orain ondo saltzen ari gara, baina beste urte batzuetan baino gutxiago". Lanei dagokienez, merkatarien eskariei kasurik egin ez izanaz kexu da: "Ez dute gurekin kontatu".

Okela zaleak ere badaude merkatuan. Hala esan du behintzat Txomin harategiko Andoni Ibarrak. "Orain dela hilabete eta erdi hasi da jendea Gabonetarako okela erosten. Hutsean ontziratutako produktuak saltzeko prest ditugu: azpizuna, txuleta, entrekota, arkumea...".

Drogen kontsumoak behera egin du Durangaldean

Alkohola, tabakoa eta haxixa edota marihuana dira Durangaldeko gazteek gehien kontsumitu ohi dituzten drogak. Hala ere, kontsumo horrek behera egin du azken lau urteetan, speed, kokaina eta haluzinogenoen antzera. Hala ondorioztatu du Durangoko Merina...