Joan den zapatu arratsaldean, Bakioko hainbat sortzaile Txakolingunean elkartu ziren, Gorka Azaola artista plastikoak (Bilbo, 1968) deituta. Bere lanak hainbat herrialdetan erakutsi ondoren, bizi den herriko kultura astintzea erabaki du. Egiten dutena...
Sailkatugabeak
14,8 MILIOI AUTONOMO ETA ETE-ENTZAT
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du ETE enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak sustatzeko planaren bigarren zatia. Hala, aurten 14,8 milioi euro ipiniko ditu sektore horiek indartzeko. Imanol Pradales diputatuak garrantzitsutzat jo ditu lagunt...
Funikularra babestu nahi dute
Larreinetako funikularra ondare babestu izendatzea aztertzen ari dira. Meategietan milaka langile ibiltzen ziren sasoietan, bidaiariz lepo ibiltzen zen. Orain, ordea, ia beti hutsik egiten ditu bidaiak. Haren etorkizuna bermatzeko babestu gura dute. H...
Bilboko Udalak %57 handitu du beharrizanei erantzuteko laguntza
Bilboko Udalak %57 handitu ditu herritarren elikagai, higiene, arropa, etxebizitza eta halako oinarrizko beharrizanei erantzuteko aparteko baliabideak. Laguntza horien xedea gizartean arrisku gehien dutenengan krisi ekonomikoak eragindako ondorioak ar...
GEHIAGOREKIN, GUTXIAGO
Azken bost urteetan, Bilboko Udalak hiriburuko argiteria aldatu du. 160 kale, plaza eta parketan egin ditu berritze lanak. Osotara, 7.800 argi puntu moldatu dira; horietatik %6 berriak dira. Izan ere, udalak inguru gehiago argitzea izan du helburuetak...
Orientazio Juridikoko Zerbitzua bertan behera utzi dute Bizkaian
Bizkaiko Abokatuen Bazkunak baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonentzako Orientazio Juridikoko Zerbitzua bertan behera utzi du mugarik gabe, doako justizia arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka egiteko. Bi hilabete igaro dira lehene...
Zugaztietako eraikin bat erortzea saihestu nahi dute
Zugaztieta meatzarien auzoan dagoen eraikin bat erortzen ez uzteko eskatu dio Bizkaiko Alderdi Popularrak foru aldundiari.Arturo Aldekoa PPko batzarkidearen arabera, Magdalena kalean den eraikin hori "egoera penagarrian eta hondatzeko zorian dago". Et...
EAJ, PSE-EE eta PP alderdien anbiguotasuna salatu du Bizkaiko Fracking Ez taldeak
Bizkaiko Fracking Ez plataformak salatu du instituzio publikoek eta zenbait alderdi politikok jarrera anbiguoa agertzen dutela fracking-arekin erlazioa duten gaiak jorratzerakoan.Asteartean, Bizkaiko Batzar Nagusiek arauz besteko bi proposamen onartu ...
“Gure datuen arabera, emakumeen artean izaten da gehien esklerosi anizkoitza”
Esklerosi anizkoitza argitu beharreko galdera asko dituen gaixotasun bat da. Nerbio sistemari eragiten dio, eta sintomak desberdinak dira pertsona batetik bestera. Datu estatistikoen arabera, diagnostikoa egiten denetik hamar edo hamabost urtera agert...
“Saharaz hegoaldeko Afrikaren leihoa izan nahi du Afrikaberriak atariak”
Euskal Herrian dagoen Afrikako diasporari eta Afrikaren inguruko gaien jakin-mina duen pertsona orori zuzenduta dago Afric' Forum izeneko gobernuz kanpoko erakundea. Afrikako diasporako jendearentzat topaleku bat izatea du helburu. Hala, Bizkaian bizi diren afrikarrentzako proiektu bat abian jarri berri du erakundeak. Yolanda Garcia erakundeko teknikariak proiektuari buruz hitz egin du.
Zein ikuspegirekin sortu zen Afric' Forum erakundea?
2006an sortu zen, batez ere, garapen partekatua lantzeko. Baina iruditu zitzaigun Bizkaiko diaspora afrikarra oraindik ez dagoela horretarako prest. Hori dela eta, sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari gara, bai Afrikako diasporarentzat, bai gizartearentzat, oro har. Bestalde, Afrikan garapen proiektuak egiten gabiltza.
Nola lan egiten duzue?
Erakundeak berak unean uneko ekintzak antolatzen ditu, kostu ekonomiko txikikoak. Hil hasieran, esaterako, zine foruma antolatu genuen gure egoitzan, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako nazioarteko egunaren karietara. La causa de Kripan filma ikusi, eta eztabaida antolatu genuen, Omer Oke filmaren zuzendariarekin. Proiektu handiagoak diru laguntza publikoen bidez ateratzen ditugu.
Bizkaian bizi diren afrikarrentzako proiektu bat aurkeztu berri duzue; zertan datza?
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da. Bi atal ditu: gaitasunen erregistroa eta Afrikaberriak ataria. Gaitasunen erregistroa gure webgunetik (www.africforum.org) sar daitekeen datu base da. Bertan,Bizkaian bizi diren Afrikako diasporako pertsonei buruzko informazio zabala bildu nahi dugu, prestakuntza profilak eta gaitasun profilak sortzeko asmoz. Nahiz eta asko eta asko lanik barik egon, hainbat gauza egiteko gai direla jakinarazi nahi dugu. Horiekin kontaktuan jarri, estatistikak atera —hartara, profilak hobeto zehazteko— eta zein behar dauzkaten ikusten hasi behar dugu.
Eurekin harremanetan jarri, beharrak ikusi eta, gure esku badago eta finantzaketa iturriak lortuz gero, euren beharrak bete ditzaketen proiektuak martxan jarri. Proiektuarekin bat egin nahi dutenek webguneko galdetegia bete beharko dute, eta euren curriculuma bidali.
Afrikaberriak ataria da proiektuaren beste atala...
Webgune bat da. Bizkaian dagoen diaspora afrikarrarentzat izateaz gain, Afrikaberriak Saharaz hegoaldeko Afrikaren inguruko gaien jakin-mina duten pertsona ororentzat ere interesgarria izan daiteke. Gai guztietako berriak sartzen ari gara bertan, duten hedapen maila dutela: kultur arlokoak, politikari buruzkoak, gizarte gaiak, ekonomia... Baita Afrikari lotuta Bizkaian egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa ere. Garapenari lotutako berriak, argitalpenak, ekitaldiak, beste GKE eta elkarteek antolatzen dituztenak, artikuluak...
Zer gabezia ikusi zenuten, proiektua martxan jartzeko?
Afrika oso ezezaguna da Euskal Herrian, baita mundu osoan ere, oro har. Guk Saharaz hegoaldeko Afrika lantzen dugu. Normalean, gudak eta gatazka gogorrak ezagutzen ditugu, baina beste hainbat gertaera azaleratu gabe geratzen dira, hedabideek ez dituztelako zabaltzen. Hori dela eta, Saharaz hegoaldeko Afrikaren leihoa izatea da webgune honen xedea, Afrika mundura ateratzeko, edo gure mundura behintzat.
Zer erantzun espero duzue?
Proiektua hedatu behar dugu orain. Hasieran erantzuna xumea izango den arren, seguru gutxika zabaltzen joango dela. Gainera, hilabetero ekintzak antolatzeko asmoa dugu egoitzan.