Sailkatugabeak

Arnasgune berriak irekitzeko

Gaur, 19:00etan, Etxebarriko Udal Informatika Zentroan. Hitzordu hori jarri diete herriko euskaldun, euskaltzale eta euskararekiko kezka duten guztiei. Batzar ireki bat egingo dute ordu horretan. Etxebarriko euskara elkartearen abiapuntua izango da; e...

Alokatzeko laguntzak krisiaren biktimei

ERMUA. Krisiaren ondorioak sufritzen ari diren herritarrei etxebizitzak alokatzen laguntzea erabaki du Ermuko Udalak. Etxebizitza alokatzea lortu dutenek, ordaintzeko arazoak izatekotan, gastuak bere gain hartzeko prest agertu da udala, alokairua gehi...

Udalak La Arenako dunen programari eutsiko dio

MUSKIZ. Orain arte lortutako emaitzekin "pozik", Muskizko Udalak La Arena hondartzan dunak leheneratzeko programari eustea erabaki du. 4.500 euroko aurrekontuarekin, hilero egoera aztertzeko txostenak egingo dira, baita etengabeko mantentze lanak ere.

Bigarren Legatz Eguna ospatuko dute bihar

ONDARROA. Bihar, bigarren urtez Ondarroan Legatz Eguna ospatuko dute. 12:00etan hasita, hainbat erakustoki bisitatzeko aukera egongo da, arrantzari lotutako hamaika kontu ezagutzeko. Horrez gain, legatza dastatzeko aukera egongo da, dela kaleko saltok...

Ostalariek ezinezko jo dute jaiegunetan denek irekitzea

Bizkaiko Ostalarien Elkarteak Iñaki Azkunari erantzun dio. Alkateak gogor salatu zuen Aste Santurako egitarau zabala prestatuz udalak egindako ahaleginari ostalariek jatetxe eta tabernak itxiz erantzun izana. "Guk egingo dugun edozer alferrikakoa izango da, ostalariek jaiegunetan zarratzea erabakitzen badute", kexatu zen. Ostalariek diote ezinezkoa dela jaiegunetan denek irekitzea. "Ezin dugu pentsatu Bilboko auzo guztiak dinamizatuko ditugunik", ohartarazi du Angel Gago elkarteko presidenteak. Haren esanetan, egoerak ez du halakorik ahalbidetzen.

Elkartearen batzar nagusian egindako agerraldian, Gagok esan du ulertzen duela Azkunaren frustrazioa, zubi eta jaiegunetan dagoen jarduera faltaren ondorioz. Hala ere, Zazpikaleetako egoera hiri osora zabaltzea ezinezkoa dela uste du. "Denok nahi genuke, bereziki Zabalgunean ere antzeko egoera bat sortzea, baina oso zaila da", azpimarratu du. Gagok argi dauka arrazoia: herrialde historikora datorren turista kopurua baino bizkaitar gehiago joaten da kanpora jaiegun eta oporretan.

Gobernua egin du horren erantzule: "Bost eguneko jaiegun multzoa osatzen du lan egutegiarekin, eta bizkaitarrek kanpora joateko aprobetxatzen dute. Gure oinarririk sendoena etxeko kontsumitzaileak dira; haien faltan ez digu merezi zabaltzea", argudiatu du.

Gainera, uste du zaila dela hiriari bizia ostalariek bakarrik ematea. Haren esanetan, merkatariek ere lagundu behar dute horretan. Bilbon, baina, jaiegunetan ez da dendarik zabalik egoten.

Gagok dio hiriko auzoren batean merkatariek irekitzea aztertu beharko litzatekeela. Izena ere pentsatu du gune berezi hori izendatzeko: Bilbo urdina. Aukeratutako kale horietan dendak zabalik egongo lirateke jaieguna izan arren; hartara, bisitari zein bilbotarrek jaiegunetan "zer egin" izango lukete. Dena den, asmo hori ez du egingarri ikusten. Oztopo "gaindiezina" aurkitu dio: sindikatuak. "Gure sindikatu ereduak ez luke halakorik baimenduko", dio.

Beste alde batetik, merkatua "gainezka eginda" dagoela salatu du: "Taberna eta jatetxeak irekitzeko baimen gehiegi ematen dira, eta errazegi. Bereziki, kanpotik datozenei".

Birziklatzea sustatzeko liburuxkak banatuko dira

MUNGIA. Zabor gutxiago nola sortu eta sortutakoa nola birziklatu azaltzen duten hiru liburuxka banatuko ditu Mungiako Udalak herritarren artean. Liburuxketako bat familientzat izango da, beste bat ostalari eta merkatarientzat eta hirugarrena industria...

Euskara ez da izango aldundiaren hizkuntza nagusia

Bizkaiko Foru Aldundiaren lanerako hizkuntza nagusia ez da euskara izango aurrerantzean ere. Irizpide hori aldatzea proposatu du Bilduk, baina Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak bertan behera utzi du eskaria, eta, beraz, diputazioak batik ...

Gernikako arbola omenduko dute gaur

UGAO. Ugaon, herrian landatuta dagoen Gernikako arbolaren neba edo arreba omenduko dute gaur. Biak aurreko arbolaren uzkurretatik jaiotakoak dira. Ugaoko Historia Interpretazio Zentroak antolatu du omenaldia. Zuhaitzaren aurrean plaka bat jarriko dute...

“Zutik jarraitzea nahi dugu”

Mungia eta Plentzia lotzen dituen bidea hobetzeko proiektua ez da berria. Errepidea zabaldu eta bizikletentzako bide bat egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horretarako, zenbait lur eremu desjabetu eta bidean dauden baserri bat baino gehiago era...

Autobide barik, zeruari begira

Zerua ikusi nahi dugu. Zerua ikusterik badugu". Bilboko Errekalde auzoa eraberritzeko proiektua aurkeztu dute asteon. Errekaldeberriz auzo elkarteak orain dela zenbait hilabete hasi zuen parte hartze prozesu baten ondorioa da txosten teknikoa, eta epe...