Sailkatugabeak

Enkarterrin bosgarren edukiontzia, hil honetan

ZALLA. Enkarterriko Udalen Mankomunitateak hil honetan jarriko ditu 5. edukiontziak. Galdamesen, maiatzaren 13an banatuko dira giltza eta poltsak; Karrantzan eta Sopuertan, 14 eta 15ean; Zallan eta Gueñesen, 16, 17 eta 18an; Artzentalesen, 20an, Turtziozen, 21ean; Lanestosan, 22an. Osotara, bederatzi udalerriotan 50 edukiontzi inguru egongo dira hondakin organikoak botatzeko.

ABIADURA KONTROLATZEKO RADARRA

Zamudioko Udalak radar bat jarri du Txorierriko etorbidean, eskolen aurrean. Makina horrek autoek unean daramaten abiadura erakusten du. Gidariek mugak errespetatzea da helburua, eta, horretarako, kontzientzia sortu nahi dute radar horrekin. Autoak 50...

Gurutzea bere etxera itzuliko da

Ermitetan gauza gutxi agertzen dira, baina noiz edo noiz bitxikeriak ere topatzen dituzte", dio Labayru ikastegiko Ander Manterolak. Zeanuriko Santa Lutzi ermitan 1990ean egin zituzten indusketak, eta, harako behar haietan, Bizkaian egun ezagutzen dir...

Foru aldundiak 24 etxebizitza jarri ditu salgai eta errentan Lanestosan

Bizkaiko Foru Aldundiak 24 etxebizitza jarri ditu salgai eta errentan Lanestosan. Herrigunean daude etxeak, eta denek dituzte aparkalekua eta trastelekua. Hogei etxebizitzak hiru gela dituzte, beste lauk, ostera, bi gela. Etxebizitzek 1.450 euro balio dute metro koadroko —horri BEZa gehitu behar zaio—, eta garaje eta trastelekuek, berriz, 450 euro metro koadroko.

Bestalde, hilean 400 euro ordaindu beharko dituzte etxea errentan hartzen dutenek. Horiek, gainera, etxebizitza erosteko erraztasunak izango dituzte. Bost urtez errentan egon ostean izango dute aukera etxea erosteko. Orduan, urte horietan ordaindu duten diru kopuruaren zati bat deskontatuko zaie. Hain zuzen ere, etxeen balioaren zenbatekoari, lehen urteko %100 kenduko zaie, bigarreneko %80, hirugarren urtetik %60, laugarrenaren %40 eta azken urteko %20.

Baratzeak bizilagunentzat

270 biztanle inguru daude erroldatuta Lanestosan, baina horietatik 150 bat bizi dira herrian. "Bizilagun berriak erakartzea" da udalaren asmoa, eta herriko gazteek beste herri batzuetara alde egitea saihestea.

Horretarako, besteak beste, 8.000 metro koadroko lursail batean ortu publikoak egingo dituzte. Foru aldundiak utzi dio lursaila, eta 24 etxebizitza horiek erosten dituztenek gura badute, ortu bana utziko die udalak. Halaber, eremu horretan eskolako ortua eta gune berde bat ere izango dira.