Irrien Lagunen furgonetak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu ditu. Oraingoan, baina, bidailagun berezia eraman dute eurekin Tiritatxok, Martinbertsok eta Largabistak: Hitza egunkaria. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k hamar urte bete ditu, eta guztiek ...
Sailkatugabeak
Barneko erbesteak hil zuen gizona
Denborak bakoitza bere lekuan jartzen duela esan ohi da, baina askotan, urteak pasatu ahala, oroimen kolektiboak ez du denen alde berdin jokatzen. Juan Bautista Eguzkitza lemoarra izan daiteke horren adibide, "lar ahaztua izan baita urte hauetan zehar...
“Oheak egotea ez litzateke eraginkorra izango”
Gernikako Bereizmen Handiko Zentroa Galdakaoko ospitalearen mende dagoenez, bertako kudeatzaile Jon Guajardok lehen urtearen balantzea egin du.Zein onura dakarzkie zentro berriak erabiltzaileei?Zentroa diseinatu genuenean helburu nagusia zen ia denet...
Hirugarren lorategia izango du Balmasedak alde zaharrean
Balmasedako alde zaharra —Bizkaiko zaharrena— harri hutsezkoa izan da mendeetan, berdegunerik bakoa. Azken urteetan horri buelta eman guran dabil udala. Hala, hil honetan hirugarren lorategia irekiko dutela iragarri dute. Horcasitas jauregiaren lorategia publiko bihurtuko da. 1.500 metro koadro ditu. Orain dauden arbolak mantenduko dituztela azaldu dute, eta baita berau inguratzen duen harrizko hesia ere. Eraikinean, berriz, ostatu eskola bat ipini nahi dute.
Azken bost urteetan beste bi berdegune ireki ditu Balmasedako Udalak, eta datorren urterako laugarren bat ere badu buruan. Horretarako, Leon Trucios egoitzaren ondoan dagoen lursaila eskuratu dute.
Ibilgailuentzako traba gehiago Zazpikaleetan
Auzoko bizilagunen kexuak entzun ostean, Bilboko Udalak egoera aztertu du. Atera duen ondorioa garbia da: Zazpikaleetan ibilgailuak ibiltzeko orain arte egon diren mugak ez dira errespetatzen. Egunero, batez beste, ia mila ibilgailuk aparkatzen dute kaleotan, zamaketa baimenduta dagoen orduetan. Tomas del Hierro Bilboko Segurtasun zinegotziaren esanetan, "azken urteetan makina bat neurri hartu da, baina argi geratu da ez dutela askorako balio izan". Asko eta asko, gainera, erosketak egitera edo zerbait edatera joaten direla salatu du Jose Luis Sabasek, Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Hala, udalak aldaketa batzuk proposatu ditu behin-behineko plan berri batean, soilik oinezkoentzat den gune hori indartze aldera.
Urtarriletik aurrera egongo dira indarrean, behin Gabonetako erosteka kanpaina bukatu denean, neguko merkealdiarekin batera. Sei hilabetez probatuko dituzte, eraginkor diren jakiteko. Epe hori bukatutakoan balantzea egingo dute, eta, emaitzekin gustura geratuz gero, ordenantza bidez arautuko dute. "Neurri hauekin ibilgailuek kale artetik batera eta bestera ibiltzeko daukaten ohitura bukatu gura dugu", adierazi du Asier Abaunza Zirkulazio zinegotziak.
Zazpikaleetara sartzeko baimena duten ibilgailuei sarbidea gehiago mugatuko zaie. 08:00etatik 11:00etara baino ezingo da sartu: 15 minutu izango dituzte egoiliarrek eta 30 merkatariek. Auzokoek ordutegi horretatik kanpo sartzeko aukera izango dute: domeketan, 18:00etatik 22:00etara. Hala ere, horretarako baimen berezia eskatu beharko dute, eta justifikatu egin beharko dute halabeharrez sartu behar dutela.
Beste aldaketarik ere bada. Erronda eta Maria Muñoz kaleek osatzen duten ardatza oinezkoentzat izango da 08:00etatik 09:00etara. Ordutegi horretan ezingo da ibilgailurik ibili, Garcia Rivero Maisua eta Mugika-Solokoetxe ikastetxeetako ikasleen segurtasuna bermatzeko.
Hainbat kaletako noranzkoak ere aldatuko dira. Aurrerantzean Erronda eta Mesedeetako kalea arteko guztiak sartzekoak izango dira, eta Santa Mariatik Posta kalera artekoak erabiliko dira irteteko. Aurrerantzean Itxaropen kalea ere sartzeko izan beharrean irteteko erabiliko da. Askao kaletik Iturribide, Prim eta Posta kaleetara doazen autoak ibiliko dira.
Era berean, espazioak ere berrantolatuko dira. Zamalanei eta egoiliarrei lotutako trafikoa atondu nahi da. Horregatik, zamalanak kaleko albo batean egingo dira soilik. Terrazak ezingo dira ipini 11:00ak baino lehen; hau da, zamalanak bukatu arte itxaron beharko dute. Zamalanak horretarako baimena ematen duten txartelen bidez arautu eta kontrolatuko dira. Behar horretan dabiltzan ibilgailuek atarietarako sarbideak libre utzi beharko dituzte. Gainera, oinezkoentzako eremua handitzeko asmoz, Askao eta San Nikolas arteko ingurua ere ibilgailuen ohiko joan-etorritik kanpo utziko dute.
Zuzeneko ereitea, larreak ontzeko
Larreetako lurrak ondu egin behar dira. "Larreak berritu egin behar dira; urte batzuetan erabili ostean, galdu egiten dira; bizitza zehatz bat daukate", azaldu du Gorbeialde Arratia-Nerbioko Landa Garapenerako elkarteko lehenengo sektoreko teknikari Sonia Barrondok. Orain artean, horretarako, "lurra goldatu, hazia bota eta lurra berriz ere zapaldu egin behar zen. "Transformazio oso sakona egin behar da, denbora behar du eta bere kostua ere badauka". Arratian eta Hego Uriben probatzen ari diren metodo berriari esker, ordea, makina batek egiten du lan hori. Zuzeneko ereite metodoa da.
Hain zuzen ere, metodo berri horri esker lurrak ez dira landu behar. Bi eta lau zentimetro arteko zabalera duten zuloak egiten ditu makina ereileak; bertan, hazia botatzen du zuzenean, eta arrabol batzuen laguntzarekin zulook itxi egiten ditu. "Hori guztia jarduera bakar batean".
Metodo horrek dauzkan onurez ere egin du berba Barrondok: "Larreetako belarra moztu edota ganaduak jan ostean, zuzenean pasatzen da makina, eta, hiru asteren ondoren, belarra hazten hasia dago dagoeneko. Neguan atseden hartzen utzi, eta udaberrian larrea erabat berrituta egongo da. Lan bakar batekin, makina pasatuta, larrea berrituta dago: askoz errazago eta azkarrago".
Tolosaldeko talde batekin harremanetan jarrita izan zuten sistema horren berri. Han makina alokatu, eta probak egin dituzte. Orozkon eta Urduñan egin dituzte landaketak. "Gure asmoa larre guztiei jarraipen bat egitea da, baita jendearen artean sistema honen berri ahalik eta gehien zabaltzea ere".
Proiektua, dena den, hastapenetan, "hasi berri", baino ez dagoela azaldu du Barrondok. "Orain izapideak egiten ari gara: zein larre landatu ditugun zehaztu, zein hazi bota diren... Horrez gain, argazki batzuk atera ditugu hasieran landak zelan dauden ikusteko". Datozen hilabeteetan argazki gehiago aterako dituzte.
Bestalde, udaberrian, haziak ernetzen hasten direnean, beste argazki batzuk ateratzeaz gain, analisiak egingo dituzte. Martxo edo apiril aldera, "eguraldi hobea hasten denean, lehenengo belar bolak egingo dira, eta horien bitartez kontrolatu ahal izango dugu bazkaren kalitatea igo den", azaldu du Sonia Barrondo teknikariak. Hasi da ernetzen abiapuntua kalitatezko bazken ekoizpenari buruzko ikastaro batean izan zuen proiektua, eta hilabete batzuen buruan ikusiko dute haren emaitza.
Bizkaitarren %54k katolikoak direla erantzun diote Elizari
Bilboko Elizbarrutiaren Egunaren harira, Goitzaitegiak inkesta bat egiteko eskatu dio Ikerfel enpresari. Besteak beste, herritarren sinesmena eta Eliza katolikoarekiko duten iritzia aztertu dute. Mario Izeta Bilboko gotzainak emandako datuen arabera, ...
Euro bakoitza non inbertituko den
Bizkaiko aurrekontu proiektuak beste pauso bat eman du asteon. Foru aldundiko zortzi diputatuek euren sailei dagokien diru kopurua zertan inbertituko den azaldu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean. Orain, ordezkaritza duten...
“Gaur egun arrain fresko gehiago saltzen da; gutxienez, hemen”
Euskal Herrian ondo jaten dela entzutea ohikoa bihurtu da munduan zehar. Michelin izar askoko lurraldea da, eta, jadanik, sukaldari famatuak ohituak daude aditu guztien laudorioak jasotzera. Eneko Atxak jatetxe bat zabalduko du laster Thailandian. Arz...
Errezeta elektronikoa, Busturialdean eta Artibain
GIZARTEA. Busturialdeko eta Lea-Artibaiko farmazietan errezeta elektronikoa ipini dute. Joan den martitzenetik 79 dira Bizkaian errezeta elektronikoa darabilten herriak. Sendagaiak hartzeko osasun txartela aurkeztu behar da, derrigor, farmaziotan. Abe...