Sailkatugabeak

Gizakiaren laguntzaren zain

Inork ez die kasurik egiten, baina haiek ere urte luzez bizi direnetarikoak dira. Hazi berritan hauskor, gaztetan indartsu, heldutasunean egonkor, eta zahartzaroan goibel, bukaera gertu daukaten seinale. Arrazoi horrengatik bada ere, eta azken urteak ...

Abortuaren legearen erreformari, kritika

BILBO. Berdintasunaren aldeko Bilboko Emakumeen Kontseilua abortuaren legea moldatzeko proiektuaren kontra azaldu da. Erreforma horrek emakumeen eskubideak "ez dituela errespetatzen" uste dute kontseiluko kideek."Iraganeko garaietara" salto egiten due...

Ikastaro bat, seme-alabak berdintasunean hezteko

BERANGO. Familia barruan jarrera edo portaera sexistak saihestea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna garatzea helburu dituen ikastaro bat antolatu du Berangoko Udalak. Herriko gurasoei zuzenduta dago, eta hilaren 21a, martitzena, izango da i...

Otsailean estreinatuko dute osasun zentro berria

BERRIATUA. Datorren hiletik aurrera, sendagilearengana edo erizainarengana doazen berriatuarrek osasun zentro berrira jo beharko dute, Erribera kalera. Pediatria zerbitzua izateko eskaera ere egin dio udalak Osakidetzari, eta horretarako lekua gorde d...

“Gure eskola zelakoa izatea nahiko genukeen planteatuko dugu”

Ametsaren jaia ospatuko dute gaur Otxandioko Mainondo ikastetxean. Horrela azaldu du Iñigo Ramos eskolako zuzendariak (Eibar, 1974) Ikas Komunitatearen eredua gauzatzeko beste pauso bat emango dutela.

Zein helburu dauka gaurko jaiak?

Ametsa Ikas Komunitateko metodologian eta filosofian sartzeko fase moduko bat da. Aurretik ikerketa batzuk egin dira, eta prestakuntza ere jaso dugu. Ondoren, onartu egin genuen irakasleok klaustroan. Eta herrira, komunitate guztira, atera genuen eztabaida hori.

Hurrengo fasea, beraz, eskolako ametsa osatzea da. Hori da gaur egingo duguna. Hor islatu nahi ditugu komunitate guztiaren ametsak; hau da, gure eskola zelakoa izatea nahiko genukeen planteatuko dugu. Gurasoek, adibidez, proposa dezakete eskolak 16:15ean bukatu beharrean 17:00etan bukatzea; niri gustatuko litzaidake, irakasle gisa, udalarekiko komunikazioa arinagoa izatea eta puntualtasuna gauzatzea, eta material gehiago egotea eskolan. Eta umeen ametsa izan daiteke patio ordua luzatzea, heziketa fisikorako ordu gehiago egotea eta mahai jokoak edukitzea patio orduetan, esaterako.

Zelan jasoko dituzue desio edo amets horiek?

Papertxoetan idatziko dira ametsak. Gero, batu egingo ditugu, eta batzorde bat daukagu sortuta komunitateko jendearekin —fruituak ekartzen dizkigun herriko dendaria, amama bat, irakasle edo ikasle ohi bat...—. Amets guztiak sailkatu egingo ditugu, eta horiek gauzatzen saiatuko gara, posible den heinean.

Zergatik uste duzue garrantzitsua dela Ikas Komunitatearen metodologia garatzea zuen eskolan?

Otxandio ez da herri handia. Eskola bakarra dago, eta gurasoek beti izan dute indar handia, baina batzuetan ez dugu jakin behar bezala bideratzen. Uste genuen Ikas Komunitatea bat zetorrela guk nahi genuen eskola ereduarekin. Eta, horregatik, iaz hasi ginen pauso batzuk ematen. Gurasoen iritzia zein zen ere aztertu genuen, eta izugarrizko erantzun ona izan dugu: oso gustura onartu dute. Inertzia hori oso garrantzitsua da eskola baterako, eta itsasoari ezin zaizkio mugak jarri; aprobetxatu egin behar da.

Metodologia eskolan gauzatzear zaudete, beraz?

Bai, aurrera goaz. Hurrengo pausoa ametsa egitea izango da. Hortik hainbat lan etorriko dira: besteak beste, batzorde misto bat eratzea hori guztia aurrera eramateko.

Metodologian eta gela barruan ere beste aldaketa batzuk egongo dira: talde elkarreragileak, tertulia literarioak... hainbat kontu. Izan ere, gauza bat da ametsa eskatzea, era sinbolikoan; hortik ondorioztatuko diren dinamikak interesatzen zaizkigu guri benetan, ordea. Besteak beste, gurasoek parte hartuko dute umeen eskoletan: matematika egiten badugu, guraso batzuk sartuko dira saioetan; umeak taldeetan banatuko ditugu, eta talde bakoitzean guraso edo eragile bat egongo da.

Jai giroa nagusituko da gaur?

Bai. Komunitateko kideek abesti bat grabatu dute, eta flashmob bat egingo dugu horrekin, ametsak eskatu eta korridorean papertxoetan jarri ondoren. Jaiari bukaera emateko, txokolatea hartuko dugu. 17:00ak arte izango dira ekitaldiak.

Herri barruko garraio zerbitzua murriztu dute

ELANTXOBE. Udalak murriztu egin du adinekoak edo mugikortasun arazoak dituzten Elantxobeko bizilagunak portutik herriaren goiko aldera eramateko duten garraio zerbitzuaren maiztasuna. Aurrerantzean, eguazten eta domeketan bakarrik emango du zerbitzua furgonetak —meza orduetan—. Orain artean, lanegun guztietan egiten zuen ibilbidea.

Alkate frankisten argazkiak kentzeko eskaera

PLENTZIA. Bilduk arartekoari helarazi dio "era demokratikoan aukeratu ez diren" alkateen argazkiak Plentziako Udaleko osoko bilkuren gelatik kentzeko eskaera. Udaleko arduradunek eskaera horri ez diotelako erantzuten jo dute harengana, koaliziokoek ja...