Urriko leheneno igandearekin batera iritsi zen Elorriora errebonbilloen erakustaldia. Alardeaz gozatzeko prest zeuden ehunka lagunek kaleak hartu zituzten, eguraldia lagun zutela. Ohiturari jarraituz, herriko hamabost gaztek kalean desfilatu zuten eur...
Iritzia
Talde politikoei zuzendutako gutuna
Butroi Bizirik Mungialdeko eskualdeko garapen iraunkorraren aldeko taldeak talde politiko guztiengana jotzen du hurrengo gaien gaineko iritzia eman dezaten eskatuz: Mungia-Bilbo trena Pairatzen ari garen krisialdi ekonomiko honetan murgilduta, Mungial...
Golak eta tortillak
Tortilla gozoa prestatuko ziola esan zion senarrak andreari. Aspaldian jan duzun tortillarik gozoena. "Laga neuri" gehitu dio ezkaratzean sartu, atea erdi itxi eta irratia martxan jarri duenean. Perretxikoak, piper gorriak, tipula eta alberjinia txikitu ditu banan-banan; begiak aiztoari eta belarriak irratiko esatariaren komentarioei adi dituela. Real Madrilek eta Barçak jokatzen dute, urteko partidua omen da, galdu ezinezko zita. Ezin ikusi etxeko telebistan ordea, eta ez da animatu beheko tabernara bakarrik joatera. Horregatik jarri du martxan ordenagailua, kanal internazionalen batetik partidua ikusteko. Ingelesez eta diferituan. Abantaila horretan ere. Batetik, bere ingeles herdoildua proban jarriko du eta bestetik, irratitik jokaldi interesgarriren bat aitatzean egongelara joateko astia izango du, aurrez esatariak emozioz kontatua bere begiz ikusteko.
Orduan heldu da kaletik andrea. Gustura aurkitu du senarra bere saltsan. "Oinetakoak kendu eta jateko moduan egongo da hau" esanez agurtu du iritsi berria. Horrela egin du andreak eta ezkaratzera sartu da tortillari buelta emateko unean.
Madrilekoen lehen gola ailegatu da justu orduantxe eta senarrak sutatik aldenduta baina bere horretan utzi du tortilla, ziztu bizian egongelara joateko. Zartaginari begira geratu da andrea, buelta eman edo ez eman. Arrapaladan agertu zaio berriz gizona. Tortillari buelta eman eta irribarre bat eskaini dio, irrati esatariarekin hizketa beroan jarraitzeko.
Bigarren gola entzun da handik gutxira. Messik sartu omen du. Ikusgarria, ikaragarria, jokaldi bikaina… eta egongelara ihes egin du berriz gizonak. Andreak tortilla platerera atera du bitartean. Ez dauka batere itxura txarra. Lau zatitan banatu du. Eta mahaian eseri da gizonaren zain. Basoak urez bete, ogia moztu… dena dago prest afaltzen hasteko.
Senarrak berragerpen bat egin du sukaldean, eta tortillari mokadu bat kendu dio. "Ni bai sukaldari fina" esan du. Sardexka hirugarrenez ahora sartu orduko, hirugarren gola iragarri du esatariak. Aringaringa utzi du berriz mahaia.
Bien bitartean, emazteak murtxikatzen jarraitu du. Zergatik ezagutzen ote dituen inongo interesik sortzen ez dioten jokalarien bizitza eta zertzeladak. Zergatik hitz egiten duen bere senarrak irrati esatariarekin, zer eta berarekin baino gehiago. Zergatik izan behar duen futbolak bere ezkaratzeko soinu banda.
Andreak bere bakardadean murtxikatzen jarraitzen du. Laugarren gola sartu dute. Senarrak ordenagailuko pantailari adi jarraitzen du egongelatik. Eta murtxikatzen andrea, ondoko platerean hozten ari den tortilla zatiari begira.
Minutu batera bueltatu da gizona ezkaratzera. Irribarretsu, urduri, gose… eta andrearen platerari begira geratu da instant batez. Garbi eta zuri dago. Berea bezala. Ogiz ondo igurtzia.
Eta andreak ez du besterik esaten asmatu: "Gol".
560 EHULE HARI ARTEAN JOSITA
Egun handia izan zuten joan den domekan hariak erabilita era guztietako lanak egitea gustuko duten ehuleek. Ehuleen Santurtziko XII. kontzentrazioa antolatu zuten egun horretarako Labores Angela establezimenduak, Santurtziko denden elkarteak eta udale...
The Basque Dream
Ba gu, Japonian, antzekoak gara", esan zidan Hiromik. Eta berak zekusan antzekotasun hori ez zen harro egoteko modukoa, nire iritziz. Geure herrialdeen izaerei buruz hizketan genbiltzala, euskal gizartea eta espainiarra antzekoegiak direla bota nuen, ukitu ezkorrarekin. Haien alde txarrena baino ez dugula kopiatzen: kexatiak, alfertxoak, zuhurkeria puntu horrekin… —topiko mingarrien erabilera barkatuko didazuelakoan, kontziente bainaiz zer alde handia dagoen otorduko berbaldi hutsal baten eta argitaratuko den zutabe baten artean—.
Badakit askotan esaten dela egungo gazteria otzandua dagoela; kontua da hurkoen artean ere ikusten dudala: helburu nagusi gisa bizi osorako lanpostu finko eta segurua; funtzionarioa izatera iristea, askotan. Eta ez da, berez, gauza txarra. Baina horri gehitzen badiogu tailerra duen lagun mekanikariak BEZa kobratu gabe azpitik jasotzen dizula dirua (eta zuk onartu); eta beste lagun bat duzula egokitzen ez zaion diru laguntza jasotzearren trikimailutan dabilela; eta… Ez dakit ba; nik honi guztiari gorago aipatutako xuhur kiratsa antzematen diot. Eta ez da gizarte guztia horrelakoa, baina neurea izateagatik zaizkit are mingarriagoak jokaera horiek.
Hiromik harritu ninduen esatean Japonian ere jende gehienak funtzionarioa izan nahi duela. Herri langile eta arduratsutzat nuen japoniarra, eta hori ez dut bateragarri ikusten Estatu-babeslearen soldataren zain egotearekin. Eta segituan Ameriketako Estatu Batuetako lagun baten adibidea bururatu zitzaidan: Jonathanena. Coloradokoa bera, unibertsitateko bigarren urtean zegoela, karrera osteko masterra pagatu ahal izateko okindegi txiki bat sortzea deliberatu zuen. Labea eta lokala alokatu, ogiaren prozesua ikasi, eta han ibili zen, urte pare batez, goizeko ordu txikietan gora, ogia egin, auzokideei saldu eta gero klasera. Esfortzuaren esfortzuaz lortu zuen dirua eta, behin ikasketak amaituta, Gasteizera bidaiatu zuen nahi zuen masterra egiteko. AEBak ez dira eredugarri ongizate-estatuaren ikuspegitik, eta halabeharrez ikasi dute hangotarrek babak eltzetik ateratzen. Sam Osaba ez dute beti hor. Horrek borrokalari bihurtu ditu, eta hortik zerbait ikas dezakegula uste dut, Jonathanena ez baita kasu bakarra.
"The American Dream", esan zidan Hiromik. Eta zein litzateke "The Basque Dream"? Independentzia? Horretarako euskal gizarteak beste jarrera bat behar duelakoan nago. "Agirretarrak zer garen / esango dut hirugarren / zutik ipintzen saiatzen gara erori arren", kantatzen zuen Oskorrik. Baina gaur egun jarrera horretatik ala estatu-babesletzulotik gaude parajeago? Indarra, kuraia eta aterpetik kanpo bizitzeko moduko jarrera behar dugu. Amerikar askok (halabeharrez) badutena. Barrak eta izarrak… eta gu, oraingoz, izarren hautsa.
Usansoloren eskubideen aldarria
Usansolok herri nortasuna badauka ere, auzotzat tratatzen dute Galdakaoren menpe dagoelako. Usansolotarrok beti ilusioz ekin diogu, amestuz eta borrokatuz, gure herriaren desanexioaren bideari. Horren harira, gure nahia ez da gaur goizeko sentimendua ...