Iritzia

95.100

Azken hiruhilekoko langabe kopurua. Bizkaian, azken hiruhilekoan, 95.100 langabe erregistratu zituen INEk. Langabezia tasa, beraz, %17,44n kokatu da. EAEn, %4,38 egin du gora langabeziak.

KANPOKO AGINDURIK EZ BETETZEKO

Bilboko Udalean ordezkaritza duten sindikatu guztiek deituta, udal beharginek elkarretaratzea egin zuten herenegun. Bilboko Udalari udal autonomia babesteko erabakiak hartzeko eskaera egin zieten. Izan ere, sindikatuok diote Bilboko Udalaren egoera on...

34

Orozkon aurkitutako XIII. mendeko harrizko jaurtigaiak. Orozkoko Untzumeta gazteluaren hondarren artean, XIII. mendean gazteluaren setioan jaurtitako katapulten 34 harrizko proiektil aurkitu dituzte. Espeleo Takomano taldeak egin du aurkikuntza hori.

41.000

Banderatxoaren Egunean Gurutze Gorriak batutakoa. Bizkaiko Gurutze Gorriak Banderatxoaren Egunaren balantzea egin du asteon. Joan den urriaren 11n ibili ziren boluntarioak Bilboko kaleetan diru eskean. Itsulapikoetan bildutakoa zenbatu ostean, iazko diru bilketa hirukoiztu egin dutela azaldu dute. Hau da, aurten 41.000 euro eman dizkiete bizkaitarrek. Diru kopuru hori Orain inoiz baino + kanpainan jasoko dutenari gehituko diote. Osotara, 170.000 euro gura dituzte.

Jubilatu bi museorako ilaran

Denok gara jubilatu potentzialak domeka arrasti euritsuetan. Gu geu izatez bagara, gizarte segurantzaren arabera, baina hor ilaran zeuden beste guztiak ez ziren ezberdinago. Denok egon ginen, ordu erdi luzez zain. Aterkipean. Esan, zer hoberik dago eg...

BIZKAIKO ERREGOSI ONENAREN BILA

Domekan bukatu ziren Lemoizen San Tomas jaiak. Bezperan, zapatuz, Bizkaiko Sukalki Txapelketa jokatu zen, portu inguruan. Aurtengoa norgehiagokaren 10. ekitaldia izan zen. Eguraldiak lar lagundu ez zuen arren, herrialde historiko osoko ehun kazola ...

22

BAD jaialdiaren barruan Bilbon izango diren konpainiak. Euskal Herriko eta atzerriko 22 konpainiak parte hartuko dute Bilboko BAD jaialdian. Horietako zortzik euren lanak estreinatuko dituzte bertan. Urriaren 25etik azaroaren 4ra izango da jaialdia.

Leninek hartu nau autostopean

Agian ez da zilegi pentsalari baten obra oso sakonki ezagutu barik artikulu batean aipatzea. Baina batzuetan irakurgaia hain da akuilagarria ezen ideiak lotzera eta hitzak bilbatzera bultzatzen zaituen eta, ohartu orduko, zutabeko idazpuru bihurtu duz...

Burujabetzaren alde, duela 200 urte

Bizkaia eta Euskal Herria, 1810an, Parisetik gobernatzen ziren. Frantziar inperioaren zati zen, Thouvenot zen Bizkaiko gobernadorea eta Donostia hiriburua. Gobernamendu berria, liberalismoan oinarriturik baina armada bonapartistaren babespean. 1812ko irailean Gabriel Mendizabal buruzagi militarrak han-hemen zenbiltzaten gerrillariak koordinatu ondoren, zazpigarren armada deiturikoa eratu zuen, eta Wellingtonen armada britainiarra lagungarri zuela ere Bilbotik frantsesak jaurti egin zituen eta Bizkaiko Batzar Nagusien bilkurara deitu zuen. Bilboko San Nikolas elizan bildu ziren Bizkaiko herrien ehun ordezkari, Durangaldeakoak ezik, bertan frantsesen ildokoak zirelako agintari. Bilbon agintaritza berria indarrean jartzea zen helburua, Cadizen onartu zen konstituzio politiko berria irakurri eta onartu ondoren. Berez, Bizkaiko Batzar Nagusien deialdia ez zen araudiari loturik egin, gerra giroa bizirik baitzegoen. Hori bai, herri xehea frantsesentzat kontribuzioak ordaintzeaz asperturik zegoen.

Cadizen 1812an onartu zen konstituzio berria irakurri ondoren, 1812ko urriaren 18an bi proposamen eztabaidatu ziren: Ildefonso Sanchok, Bilboko abokatu liberalak, konstituzio berria besterik barik zin egin behar zela eskatu zuen. "El Señorío de Vizcaya congregado habiendo oido la lectura de la Constitución politica de la Monarquia Española recibe gustosa y espontaneamente sin reserva ni restricción ninguna y quiere que se cumplimente". Konstituzio berrian, ohizko foruetan baino hobeto babesten ziren pertsonen eskubideak, eta beraz konstituzio berriak ohizkoaren perfekzio bidea egiaztatzen zuen. Bigarren proposamenak zioen Konstituzioa onartu egiten zela, bai, baina aldi berean Bizkaiko konstituzioa ere bai. Hori legezkoa zenentz Espainiako Batzar nagusiari galdetzea proposatzen zuten, zalantzetan zeudelako. 1808an Bizkaiko ordezkaria Baionako bilkurara joan zen. J. J. Yandiolak Bizkaiko konstituzioak indarrean jarraitu behar zuela eskatu zuen Napoleon enperadorearen aurrean. Beraz, Bizkaiko konstituzioaren alde egitea euskal liberal batzuentzat ere bidezkoa zen.

Azkenik, 1812an bozketa egin zen, eta Batzar Nagusietan onartu zen testuak eskatzen zuen Bizkaiko eta Espainiako konstituzioen arteko uztartzea arautu behar zela. Bi konstituzioak bideragarriak zirela. Berez. Konstituzio berria onartu egiten zen. Baina harik eta konstituzio bien arteko azterketa eta uztartzea lortu arte, ohizkoak, Bizkaikoak, jarraitzen zuen indarrean. Gutxiengoan gelditu zirenak Cadizera abiatu ziren Batzar Nagusien erabakia salatzeko, konstituzio berria ez zelako indarrean jarriko.

Beraz, Bizkaitik Cadizerantz batzorde bi joan ziren: Gutxiengoarena egoera salatzeko eta gehiengoarena, Espainiako eta Bizkaiko konstituzioen artean, egokitzapena eta uztartzea lortzeko asmoz. Gehiengoaren batzordean, M. Antuñano Bizkaiko Junta-Diputazioaren kidea, hau da, Frantsesen aurkako gerran erakunde politikoaren buruzagia eta Santiago Unceta, 1808an legezko azken Batzar Nagusietan Diputatu nagusia aukeratua izan zena joan ziren.

Mariano Renovales Comandante general para las Provincias Vascongadas zenak txostena idatzi zuen. Batzar Nagusiak deitzea eta bertan hartutako erabakia Kadizeko Konstituzioaren arabera legez kanpo zegoela salatu zuen: "Lejos de eso continuaban haciendo Decretos que mas parecían de una república independiente que de una Provincia de la Monarquía Española. Allí se señalaban sueldos a los Diputados[…] allíse davan los empleos de todo género. Allí se señalaba la paga de la oficialidad y de los soldados…". Laburbilduz, Bizkaiko agintaritza Bizkaiko foru konstituzioaren arabera eratu zen, zergak arautuz eta abar.

Baina Cadizen zegoen Espainiako agintaritza nagusiak ez zuen onartu Bizkaiko Batzar Nagusietan erabakitakoa. Areago oraindik, F. Xavier Castaños militar buruzagia Bizkaira bidaltzea agindu zuten Konstituzioa bere horretan zin egin zezaten, ezelango salbuespenik gabe: "reprimir dichos desórdenes" [...] "hiciese inmediatamente publicar y jurar la Constitución sin dilación, restricción ni modificación alguna, sino lisa y llanamente".

1813an, jadanik, Diputazio probintziala Konstituzioaren arabera indarrean ezarri zuten, konstituzio berria herriz herri zin egitera behartuz.1813ko irailean, aduanak ere kostaldera aldatzea erabaki zuten. Esperientzia berria abiatu zen.

P. J. Astarloa eta Bixenta Mogel garaikideak, Bilbon, frantsesen aurkako gerra eta aldi berean euskaldunen artekoa zergatik gertatu ziren argitzen saiatu ziren, eta hara erantzuna: "Gordetzearren zintzoro / jaunaren fedea / geure lege garbiak / geure euskerea". Pentsamolde horrek jarraipena izan zuen, eta gai honetaz sakontzeko, ikus: Euskal Herritarren burujabetza. 1793-1919. (Irun, Alberdania, 2012).

15

Guggenheim museoak bete dituen urteak. Guggenheim museoak hamabost urte daramatza ateak zabalik Bilbon. Hain zuzen, atzo bete zuen urteurrena. 1997ko urriaren 18an inauguratu zuten Frank Gheryk diseinatutako museoa.