Iritzia

ASTELEHENA, AZOKA EGUN BIKOITZA

Joan den astelehenean bi azoka garrantzitsu egin ziren Bizkaian. Gernika-Lumoko urriko lehen asteleheneko ganadu ferian, arraza piriniotarra duen ganadutegi onenaren saria eskuratu zuen Jon Koldo Bikandi iurretarrak. Hamar urtetan seigarrenez eskuratu du txapela. Zallan, berriz, Ganga Eguna izan zuten. Enkarterriko azokarik garrantzitsuenetakoa da. Eskualdeko ekoizle onenak aukeratu ohi dituzte. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak banatu zituen sariak —irudian—.

18.148

Biocultura eta Algusto azoken bisitariak. Igaro den asteburuan BEC erakustazokan egindako Biocultura eta Algusto azoketara 18.148 lagun joan ziren, BECek jakinarazi duenez.

9,4

Industria jarduerak behera egin duen zenbatekoa. Industria jarduerak beheraka jarraitzen du. Abuztuan, iazko datuekin alderatuta, %9,4 egin zuen behera Bizkaian. 2013. urteko datu horiekin, sektoreak bi urte daramatza jada beheraka edo geldi.

Bakardadeak

Maitasuna omen da artean gehien jorratu den —eta artistak gehien inspiratu dituen— sentimendua. Eta arrosa, duda barik, maitasun horren hondar-irudia. Arantzak izanagatik edo, seguruenik, arantzak izateagatik. Ilunabarra eta gaua diren moduan egunsentia eta eguna baino presenteagoak pintura, kanta eta idazkietan. Zorionak baino gehiago, zoritxarrak erakartzen gaitu, antza. Eta ez besteenak bakarrik, geureak ere bai. Izango da, akaso, arrosena nola maitasunaren aurkia bakarrik ez ifrentzua ere dugula maite? Maitasunaren alde biak: zoriona eta samina, maitalea eta maitemindua, maitatua eta despetxatua. Goibelak ere badu xarma. Eta bakardadeak ere bai.

Jendartean bakarrik, eta bakardadean are bakartiago. Charles Bukowski sentitu zen horrela, alone with everybody: "Zulo zikinak betetzen dira / zabortegiak betetzen dira / zoroetxeak betetzen dira / ospitaleak betetzen dira / hilerriak betetzen dira / deus ez gehiago ez da betetzen". Ihesbiderik ez agidanez, Bukowskiren literaturan, Bukowskiren bizitzan. Edo berak hautatu zuen heriotzaranzko bidean; nahiz eta patuaren balizko gaindiezintasunean ezkutatu zuen suizidioranzko joera hori. Erromantizida bat izan zen Bukowski.

Baina bakardadeak ez al du ifrentzurik, ala? Argiaren ifrentzua itzala bada, itzalarenak argia behar du izan, ezinbestean. Eta gehienetan itzal bezala antzematen dugun bakardadearen ifrentzu argitsua haur txikienek erakusten digute, egunero. Baina ifrentzu horren dirdira, urteak aurrera egin ahala, arrosa ihartzen doan bezala itzaltzen doakigu. Itzal bihurtzen doakigu.

Aspaldi ihartutako lorearen arrastoa baino ez duen hilobia legez irudikatu zait askotan bakardadea. Edo ibaiaren bokalean, ur gozoaren itsasoratzea artega begiratzen duen gizon zaharra legetxe, "bidaia guztiek amaiera behar dute noizbait" xuxurlatzen duen bitartean. Bakarrik.

Latza da bakardadea askotan, helduleku trinkorik ez dugun garaietan bereziki. Nerabea beti dabil amildegiaren ertzean, funanbulistaren harian. Beretzat, bakardadea zorigaiztoko haize bolada da, amildegian; eta hariaren mutur bat haustea bezalakoa haurtzarotik heldutasunera igarotzeko garai zail horretan. Halabeharrez haria apurtzea edo berak, malko karminak jasan ezinik, ezintasunez ebakitzea.

Umearentzat, ordea, imajinazioa aberastuko dion jolas berria da bakardadea. Itzalaren ifrentzu argia.

EMAKUMEEN BOTO ESKUBIDEA GOGOAN

Alfonso Garci Barakaldoko alkateak Hego Euskal Herriko andreek botoa emateko eskubidea lortu zuteneko 82. urteurrena gogoratu du. Hala, Clara Campoamorren eskulturari lore eskaintza egin dio, hark sustatu zuen-eta emakumezkoek botoa emateko eskubidea ...

99.100

Bizkaiko langabeak irailean. Langabeziak gora egin du beste hilabetez. Abuztuarekin alderatuta, %2,01 gehitu dira langabeak. Langabezia gehiago handitu da andreen artean.

450

Bilbon sortuko dituzten doako aparkaleku berriak. Miribilla eta Zabalako auzoetan aparkaleku berriak egingo dira. Miribillan, 362 ibilgailuk izango dute lekua; Zabalan egongo dira gainontzekoak. Argiztapen eta ur estolderia ere berrituko dituzte. 1,1 milioi euro inbertituko dira.

Gure paradisua

Bakoitzak bere imaginarioan paradisu bat sortu izan du. Leku zoragarria, idilikoa, non denborak ez duen aurrera ez atzera egiten, non zoriontsu zaren. Gu txikitan logelan genuen mapamundian topatu genuen gure paradisua; Txilen zegoen Valparaiso deitu...

EAJ: kapitala herritarren aurretik

Hedabideetan lerroburu nagusi askotan ageri ez den arren, udal mailako politika fiskalak sekulako garrantzia du. Udalaren finantzaketa iturri nagusia da, eta zuzenean eragiten die herritarron poltsikoei. Tasak eta zergak zehaztean, agerian geratzen da...

%11

Uztailera arte esportazioek izandako gorakada. Urtarriletik uztailera bitartean Bizkaiko enpresen esportazioak %11 hazi dira. Hau da, 5.090 milioi euroko ondasunak saldu dira atzerrian. Batez ere ontzigintzan eta trengintzan igarri da.