Iritzia

Zaintzen iraultza

Pasa den osteguneko greba feministak orokorrak agerian utzi zituen gaurko zaintza eredu prekarizatzaile eta pribatizatzaileak sortzen dituen gabeziak egungo agenda politiko eta sozialaren ardatz izan behar dutela, gizartearen beharretara erantzungo duen eredu publiko baten eraikuntza bermatuz. Orain dela hiru urte bizi izan genuen pandemiak ere, sistema honen arrakalak agerian utzi zituen. Ez bakarrik osasungintzari dagokionez,...

Aukera kostuak

Ez nago oso seguru, baina esango nuke duela hamazortzi urte inguru izan zela. Postu berri batean hasi nintzen enpresan, eta bezeroekin biltzea tokatu zitzaidan. Hasiberri moko bat nintzen, eta lehenengo bisitak jefeak lagunduta egiten nituen, traje estreinatu berriarekin. Bezero berri batengana eraman ninduen jefeak, zer eskaini eta zer eskatu ikasteko. Euskal hiztuna zen eta horrek,...

Eguneroko bidaiak

Aitortu behar dut. Badut plazer txiki bat; eta ziur baten batek gehiagok ere bizi duela. Autoan ordu asko egiten ditut, eta irratia izaten dut lagun joan-etorri horietan. Albisteak entzun eta tertulia sasoia heltzen denean, hortxe gertatu ohi da. Berba egiten du batek, berba egiten du besteak… eta sutzen nauen zerbait entzundakoan…Ttak! Irratia itzali egiten dut....

Kaleko auzokideen (irten)bidea

Eskura ditugun datuen arabera, 800 pertsonak baino gehiagok egiten dute lo Bilboko kaleetan. Hala ere, ez da beharrezkoa datuak kontrastatzea, ezta informazioa eguneratuta izatea ere: begi bistan dago gure kaleetan gero eta gehiago direla gutxieneko ongizate bat bermatua ez duten pertsonak. Errazena da pentsatzea instituzioek, boluntariotza kudeatzen duten erakundeek edo auskalo nork, norbaitek, pertsona horiek...

Ez dugu ezer ikasi

Gaur atzo baino gehiago dakit, baina bihar baino gutxiago. Hala gertatu ohi da behintzat. Hori kontatu digute askotan, eta horrela kantatu zigun Berri Txarrak-ek. Bizitzaren eskolan etengabe ikasten ari omen gara, baina amnesia puntu bat ere badugula esango nuke. Hamabost urte bete dira urrian Lehman Brothesen hondamenditik. Zartako itzela eman zion geroz eta globalizatuago zegoen...

Berbek ezin dutena adierazi

Ezinezkoa zait lerro batzuk idazteko aukera izan eta Palestinari buruz ezer ez esatea. Ezinezkoa. Ezinegon itzela sortzen didate sare sozialetan eta hedabideetan ikusitako irudiek; ezin burutik kendu. Kosta egiten zait berba egokiak topatzea. 1937ko apirilaren 26an, Gernikak lau orduko bonbardaketa jaso zuen. Hildakoen kopurua jakitea zaila da; izan ere, lau urte beranduagora arte hondakinak ez...

Parte hartzaile gabeko parte hartzea

Joan den ostegunean, urriaren 19an, Barrutietako Kontseiluetako ordezkarien hauteskundeak egin ziren Bilbon. Zortzi dira Bilboko barrutiak, auzoen antolaketarako udalak proposatutako egituraren arabera, eta hauetako kontseiluetan udal politikarako ezinbestekoak diren gaiak eztabaidatzen dira: irisgarritasuna bermatzeko obrak, komunitatea sendotzeko ekimenak, udal azpiegituren eraikuntza, auzoetako jaien datak, eta abar. Eztabaidak distrituetako osoko bilkuretan egiten dira, eta horietan, araudiak...

Zumarrak

Bizkaia zuriz jantzita zegoela kantatu zigun Lertxundik eta buruan berdea zuela. Natura maite duen herria gara. Lorea, Haritz, Zuhaitz edo Izei bezalako izenak dituzte gure seme-alabek, Arbolagaña, Elorri, Castaños, Masustegi…bezalako kaleetan barrena jolasten direnak, Pagasarriren magalean. Argi dago zuhaitzak maite ditugula. Pentsa, haritz baten gerizpean biltzen ziren Bizkaiko ordezkariak, eta zuhaitzak nagusi dira gure armarri...

Erdigunean

Arduraz bizi ditut euskararen inguruan azkenaldian entzuten direnak. Ez da berria, baina etsigarria da behin eta berriro diskurtso bertsuak plazan entzutea; alegia, euskara inposatu egiten dela, aukeratzeko askatasuna behar dela, baina betiere gaztelaniaren mesedetan. EAEko Hezkuntza Lege berria dugu horren adibide: emaitzek erakusten dute gaur egungo ereduekin ez dela bermatzen euskararen ezagutza; baina euskarari leku...

Memoria Historikoaren (Des)memoria

Irailaren 25ean, Bilboko historiaren garai latzenetarikoa denaren 87 urteurrena bete zen: Mola jeneralaren agindupean, armada frankista hiria bonbardatzen hasi zen momentua, hain zuzen. Bilbo 40 aldiz bonbardatua izan zen, esan bezala, 1936ko irailean, italiar abiazioaren laguntzaz, eta lehenengo bonbardaketa izan zen. Une hartatik aurrera, sistematikoki, beldurra hedatu zen hiriko kaleetan, baina elkartasuna eta antolakuntza ere...