Iritzia

Parte hartzaile gabeko parte hartzea

Joan den ostegunean, urriaren 19an, Barrutietako Kontseiluetako ordezkarien hauteskundeak egin ziren Bilbon. Zortzi dira Bilboko barrutiak, auzoen antolaketarako udalak proposatutako egituraren arabera, eta hauetako kontseiluetan udal politikarako ezinbestekoak diren gaiak eztabaidatzen dira: irisgarritasuna bermatzeko obrak, komunitatea sendotzeko ekimenak, udal azpiegituren eraikuntza, auzoetako jaien datak, eta abar. Eztabaidak distrituetako osoko bilkuretan egiten dira, eta horietan, araudiak...

Zumarrak

Bizkaia zuriz jantzita zegoela kantatu zigun Lertxundik eta buruan berdea zuela. Natura maite duen herria gara. Lorea, Haritz, Zuhaitz edo Izei bezalako izenak dituzte gure seme-alabek, Arbolagaña, Elorri, Castaños, Masustegi…bezalako kaleetan barrena jolasten direnak, Pagasarriren magalean. Argi dago zuhaitzak maite ditugula. Pentsa, haritz baten gerizpean biltzen ziren Bizkaiko ordezkariak, eta zuhaitzak nagusi dira gure armarri...

Erdigunean

Arduraz bizi ditut euskararen inguruan azkenaldian entzuten direnak. Ez da berria, baina etsigarria da behin eta berriro diskurtso bertsuak plazan entzutea; alegia, euskara inposatu egiten dela, aukeratzeko askatasuna behar dela, baina betiere gaztelaniaren mesedetan. EAEko Hezkuntza Lege berria dugu horren adibide: emaitzek erakusten dute gaur egungo ereduekin ez dela bermatzen euskararen ezagutza; baina euskarari leku...

Memoria Historikoaren (Des)memoria

Irailaren 25ean, Bilboko historiaren garai latzenetarikoa denaren 87 urteurrena bete zen: Mola jeneralaren agindupean, armada frankista hiria bonbardatzen hasi zen momentua, hain zuzen. Bilbo 40 aldiz bonbardatua izan zen, esan bezala, 1936ko irailean, italiar abiazioaren laguntzaz, eta lehenengo bonbardaketa izan zen. Une hartatik aurrera, sistematikoki, beldurra hedatu zen hiriko kaleetan, baina elkartasuna eta antolakuntza ere...

‘Auscultare’

Irudiaren gizartean bizi gara. Garrantzi handiagoa ematen diogu maisulan baten aurrean selfie bat egiteari, margoaz gozatzeari baino. Duela bi urte izan nintzen azkenengoz Parisko Louvre museoan, eta, bertako koadroek baino gehiago, jendeak harritu ninduen. Sakelako telefonoen prozesioak hartua zuen Gioconda-ren ingurunea. Margolanera hurbildu, autoargazkia egin eta hurrengoari txanda utzi. Delacroixek berak bere maisulanari izena aldatzeko...

Markak

Non pasa den pertsona bat bizirik, han marka bat ageri da”. Bernardo Atxagaren hitzak dira Markak izeneko dokumentalean jasotakoak, Atxagaren izen bereko liburuan oinarritutakoa. Gernikako bonbardaketaren harira egindakoa da, Atxaga beraren, orduko lekukoen eta hura bizi zutenen loben testigantzekin. Tartean ikuskizun bat ere egin zuten, eta erabat liluratuta eta hunkituta atera nintzen bertatik. Memoriaren inguruko...

Bilbo Bio?

Azkeneko bolada honetan ohikoa da instituzio ezberdinetako politikariak balizko ekimen ekologistak aurkezten ikustea, berde koloreko gorbataren alboan, Agenda 2030eko sinboloaren pina distiratsu erakusten dutela. Baina arlo ezberdinetako erabaki politikoak hartzerako orduan, zein indar hartzen du ekologismoak? Bilbo mailan, urbanismoari dagokionez, argi dago zementuak landarediak baino botere handiagoa duela. Azkeneko proiektu urbanistikoak besterik ez dira aztertu...

Felisa

Ez dakit inoiz pasatu zaizuen. Toki batean zaudela, zerbait deigarria ikusi eta hura bisitatzeko gogoa izan. Horixe bera pasatu izan zait Unbetik igarotzerakoan. Andra Mariaren Etxea seinalatzen duen kartela ikusi eta kuriositatea piztu. Ia berrogei urte behar izan ditut hara hurbiltzeko. Aurreko astean joan nintzen. Etxe txiki bat ikusi nuen, kanpoko aldean hainbat txorrota dituen...

Ezkaratzetik kalera

Gure etxean ezkaratzean elkartu ohi gara betidanik. Umetan, etxe askotan ikusten nuen bazela ezkaratzaz, sukaldeaz gain, jangela eder bat, aulkiz inguratuta egurrezko mahai sendo bategaz, loreontzi eder bat erdian. Oturuntza berezietarako gordetako lekua. Gurean, aldiz, ez dut horrelakorik ezagutu, ezkaratzaren bueltan ibili izan gara etxekook beti: gertakizun handiak eta txikiak ospatzen, eskolako liburuak forratzen, azken...

Agurraren lezioa

Badaude baratzeak borborka, lekak, piperrak, kalabazinak, luzokerrak, eguraldiak eraso egiten ez dien tomateak, porruak txingarretan eta tipula gorri gazteak entsaladan. Badaude denak aho sabaian eztanda egiteko zain. Noizero amarengandik, bestetik, izekorengandik jasotzen ditugu Txikerrretxean. Baita Kolitzapetik antolatzen diren merkatuetatik inguruko azken baserritarrei ere. Noizero dena garesti omen da; baina zer erraz saltzen diren gero ahuakateak,...