Iritzia

‘La ruta del bakalau’

Laurogeita hamargarren hamarkadan famatu egin zen La ruta del bakalau; bozgorailuetatik musika teknoa topera entzuten zen, gazteak ostegunean kotxean sartu eta diskoteka batetik bestera joaten ziren igandera arte. Musikaz, alkoholaz eta drogez bustita...

‘Ezinezko misioa’

Euskadik elitean taldeak zituen urteak eta areto-futbol kluben hazkundea gertatu zen sasoia urrun geratzen ari dira. Gainbeherak neurriak hartzera eraman zituen federazioak.

[...]Ikusteke dago neurri horiek epe ertainera eta luzera ondoriorik izango duten, baina laburrera kaltegarriak izan dira. Gutako batek, Abadiñoko Lagun-ek erretiratu beharra izan du, ez duelako entrenatzailerik aurkitu.

Hainbat talde erretiratu dira azken urteetan, beste batzuek, gastuen igoerari aurre egin ezinda, ez igotzea erabakitzen duten bitartean. Horrek guztiak, lehiaketak osatugabe uzten ditu; 15 talde 2. B mailan eta 3. mailan, eta 11 bakarrik Euskal ligan (bost falta dira).

[...]Arau horiek krisi ekonomiko sakon baten testuinguruan ezarri dira. Horiek horrela, egoerari aurre egiteko baliabide ekonomikoen bilaketa Ezinezko misioa iruditzen zait.

Juan Carlos Perez. 'Anboto'.

5

Hileta zibilak dituzten Bizkaiko herriak. 2011n Elorriok martxan ipini zituenetik, beste lau herri batu dira hileta zibilak eskaintzen dituzten herrien taldera: Durango, Sestao, Santurtzi eta Aulesti. Barakaldo eta Sopela ere asmo berberarekin dabiltza lanean.

Otso artiledunak

Gora! Goizeko seiak dira, eta zure eskua iratzargailua itzaltzera ailegatu baino lehenago buruko ahotsek diotsue goizegi dela jaikitzeko; ilunegi eta hotzegi dagoela kalea. Minbera dituzun giharrek mugitu barik jarraitzen dute, atoan martxan jartzeko agintzen dion burmuinari entzungorrarena eginez. Milaka ahotsek garrasi egiten dute zeure baitan ohean pixka bat gehiago lotzeko, baina zuk ez diezu iritzia eskatu…

Ahots lodi batek xuxurlatzen dizu hori guztia, atzetik edozein unetan eztanda egingo duen tentsiozko biolin baten melodia entzuten dela. Pantailan dituzu iltzatuak begiak, irudiak ere ederrak direlako. Zentzumen guztiak kitzikatzea lortu du Youtubeko bideoak, eta hogei segundo ere ez dira igaro oraindik. Atrapatu zaitu. Zerbait eragin dizu barruan. Motibazioa.

Azken boladan, gutxienez albiste txar beste motibazio bideo heltzen zaizkigu posta elektroniko, Twitter eta Facebookera, katarsia bilatzen dutenak denak —behar dugulako agian—. Eskertu beharko genituzke indarra ematen digutelako hainbeste notizia terribleren artean, baina ez al da hobe katastrofea makillatu barik katastrofe uztea? Banksy grafitigileak pintura ederrak egin zituen Zisjordaniako Lotsaren Murruan, txikienen plazereko. Baina atso batek bota omen zion: "Zergatik edertzen duzu ederra ez dena? Hau ez dugu apaindu gura, amesgaiztoak ez baitira inoiz amets izango".

Ardiz mozorrotutako otso asko bidaltzen dizkigute zukutu beharko genukeen bizitza hau zukutzen gaituen heriotza bihurtu duten horiek: "krisia berdin aukerak" filosofia urardotua, yes-we-can-a, motibazio bideoak… Eta, halako batean, gazteoi geure belaunaldia aurrekoekin konparatuta zeinen hobea den esaten digun bideo bat erakutsi zidan lagun batek. 60-70eko hamarkadetako Baby boom belaunaldiaren ostean X generazioa; eta milurteko berriarekin batera, gu. GU!, letra larriz eta garrasi ikurraz. Arrakasta ez dugu egonkortasuna, lehen taldeak bezala; arrakasta ez dugu gazte aberatsa izatea ere, bigarrenak lez; arrakasta, guretzat, bideaz gozatzea da, ez bakarrik helburua betetzea. Buruan ditugun proiektuak aurrera ateratzen goazen neurrian gozatzea. Eta pasioa ei dugu proiektu horretan sinesten dugulako. Horregatik batzen zaizkigu lan eta aisi aldiak. Horregatik omen gaude beti lanean, beti lanerako prest.

Baina nahiz eta bideoa soziologo talde batek egin omen duen, geure belaunaldia irudikatu baino gehiago zizelkatu nahi dutela ematen du; horrela nahi gaituztela: beti lanean, beti lanerako prest. Tendentzia ikerketak tendentzia sortzaile izateko asmatu zituztelako, hauteskundeetako boto-asmo inkestekin gertatzen den legetxe. Eta, portzierto, bideoari oihartzuna ematen ari den taldearen atzean Bankinter dago. Ardiz mozorrotutako otsoa.

993

Foru suhiltzaile izateko azterketa egin dutenak. Bizkaiko suhiltzaile izateko 23 lanposturekin, lan eskaintza publikoa egin du foru aldundiak. Zapatuan egin zuten azterketa 993 lagunek; horietatik 23 baino ez ziren izan andreak. Osotara, 423 suhiltzaile ditu foru aldundiak.

POZALAGUA, KOBAZULOTIK MUNDURA

Karrantza Haranean dagoen Pozalagua kobazuloa 2013ko txokorik onena izendatu zuen joan den hilean Repsol turismo gidak. Aste honetan jaso du lehiaketako irabazle izan zela aintzatesten duen plaka, ekitaldi instituzional batean. Itziar Epalza Eusko Jau...

ETXERIK ZAHARRENA ERABERRITZEN

Areatzan dago Bizkai osoan aurki daitekeen hiriko etxerik zaharrena, etxe mudejarra izenez ezagutzen dena, hain zuzen. Hura eraberritzeko lanetan ari da udala. Errukiñe kalean dago etxea; XVI. mendekoa da, eta aspalditik oso egoera txarrean dago. Udalak, beraz, hura eraberritzeko erabakia hartu zuen. Etorkizunean kultur gune bihurtzeko asmoa ere iragarri dute. Etxearen adierazgarri diren fatxadako erliebeak ez galtzeko arreta berezia jarri dute.

3.750

Julen Guerreroren elastikoagatik ordaindutakoa. San Mames zaharrean jokatutako azken partidan Julen Guerrerok zuen elastikoa 3.750 euroan saldu da, Athletic fundazioaren eta Caritasen enkantean.

15.000

Pintxo lehiaketari buruz argitaratutako gida kopurua. XVI. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten 73 lokalen berri jasotzen duen gida bat argitaratu dute Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira, 15.000 ale editatu dituzte. 116 pintxo izango dira lehian.

Agintari daltonikoak

Beti margotu izan dut. Txikitan paisaiak egiten nituen, mendi erraldoi berdeak tontorra elurtuta eta dena argitzen zuen eguzki izugarri handiaz. Urteek aurrera egin ahala, denetariko marrazki eta koadroak egin ditut. Koloreek beti liluratu egin naute....