Gizarte zerbitzuetan egindako "murrizketen erruz" hainbat barakaldar "atzerrira joatera behartu" dituztela salatzeko, bazterketaren aurkako Berrio Otxoak plataformak hainbat maleta utzi ditu asteon Barakaldoko Gizarte Ekintza Sailaren egoitzan. Dioete...
Iritzia
450 LASTERKARI, JOSEBA JAKAREN ALDE
Galtzear zegoen Durangoko Azokako lasterketa berreskuratu egin du Durango Kirol Klubak BERRIA egunkariaren eskutik. 450 parte hartzaile baino gehiago elkartu ziren joan den ostiral goizean, Joseba Jakaren omenezko lasterketan. Parte hartzaileen erdiak...
Musu estralurtarrak
Denok dugu buruan izaki estralurtar baten irudi tipikoa. Azal berdea, begi handiak, ile bako buruan bi antena eta biluzik ibiltzen irudikatzen dugu. Harridura aurpegiz gure kaleetan gertatzen denari begira imajinatzen dugu, ezin ulertu ikusten duen ho...
EUSKAL OSCAR SARIEK BADUTE JABEA
Joan den zapatuan egin zuten, Lekeitioko Ikusgarri zineman, 36. Euskal Zine Bilerako sari banaketa ekitaldia —irudian—. Euskal Herrian euskarazko ikus-entzunezko lanak saritzen dituen jaialdi garrantzitsuena da. Profesionalen artean, Peio Gutierrezen Abuztua filmak jaso zuen saria —52 lan aurkeztu ziren—, eta Kote Camacho aukeratu zuten zuzendari onena. Amateurren artean, berriz, Oihan Vitoriaren Etxehuts film laburrak irabazi zuen Antzara.
Ez dugu txoria maite
Askatasunaz kantatu zuen Mikel Laboak asko. Eta euskaldunon iruditeria kolektiboa eraikitzeko emandako hainbeste harri koxkorren ondorioz, askatasunaz jardun ohi gara maiz euskaldunak ere. Baina erabiliaren erabiliaz, urardotu egin dugu hitza. Aiseegi...
300
• Bizkaiko Elikagaien Bankuak gaur bildu nahi dituen tonak. Herrialde historiko osoko 140 merkataritza gune, supermerkatu eta dendatan jakiak biltzen ibiliko dira gaur, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren ekimenez. Zeregin horretan, 1.700 boluntariok parte hartuko dute. Iazko markak hautsi eta, osotara, Bizkai osoan 300 tona elikagai biltzea da gaurko eguneko erronka nagusia.
Joan den barikuko Bizkaiko Hitza-ren 2. orrian Aiherra Lapurdin dagoela irakur zitekeen, baina Nafarroa Behereko herria da.