Iritzia

Sanbariku

Igor Elordui Etxebarria

Gaur sanbariku da, eta niretzat ez da egun normal bat. Egun bat da normala eskolatik motxila etxerako lanekin ateratzen dudanean. Egun bat da normala nire bila aitita eta amama datozenean. Egun bat da normala lagunekin parkean bakarrik bost minutuz olgetan aritu ahal naizen egun bat, eta bost minutu ez direnean "bost minutu", baizik eta "bost minutu!!!". Egun bat da normala litxarreriarik ezin jan dezakedan egun bat. Egun bat da normala musikara, ingelesera, dantzatara edota igerilekura joan behar dudan egun bat, eta garaiz ailegatzeko ogitartekoa arineketan jan behar dudan egun bat.

Oinarrizkoa

Nerea Ibarzabal

Ados, bai, feminismoarekiko sentiberatasun minimo bat sentitzen dugun euskaldunok mikromundu bat osatzen dugu. Manifestazio eta kontzentrazioetan aurkitzen dugun jende hori da sare sozialetan eta euskarazko hedabideetan gaiaz hitz egiten duen jende bera, baita Anariren kontzertuetako publikoan aurkituko duguna ere, normalean.

Gutun irekia…

Igor Elordui Etxebarria

Gutun irekia... lagun ez (guztiz) euskaldunei. Deseroso sentitzen zaretelako gazteleraz egitera behartzen nauzuenean. Lotsatu egiten zaretelako euskaraz txarto egiten duzuenean. Jakin dezazuen zein pozik irakurtzen ditudan zuen hanka sartzeak Wathsappen euskaraz idazten duzuenean, zein harro egoten naizen nirekin euskaraz egiten saiatzen zaretenean.

Akatsa

Nerea Ibarzabal
Gogoan dut umetan bi gauzak beldurtzen nindutela: heriotzak eta akatsek, huts egiteak —heriotza ere bizitzaren akats gisa uler daitekeelako, agian-. Nahiago nuen eskurik altxatu ez eta irakasleari erantzun gabe geratu, okerreko e...

Pilota kontuak

Igor Elordui Etxebarria

Duela egun batzuk honela jarri zion izenburua kazetari batek euskal pilotari buruzko albiste labur bati Euskal Herriko egunkari batean —gazteleratik euskarara itzuli behar izan dut, baina zentzua igual-igual atzematen zaio—: "Gizonentzako pilotak Tolosako aukeraketan". Eta modu honetara jarraitzen zuen laburrak: "Tolosako Beotibarren Irribarria-Rezusta eta Victor-Albisuren artean jokatuko den biharko partida, eskuz binakako txapelketaren final laurdenetako seigarren jardunaldiari hasiera emango diona, gizonen pilotekin jokatuko da, botere handidunak [botere idatzi zuen kazetariak eta hala jaso dut nik, euskaraz bestela idatziko genukeen arren]".

Konfesategia

Nerea Ibarzabal

Ez dakit baden gaitz txarragorik, heste-zizare —bizio— mingarriagorik, soka lodiagorik lepoaren bueltan erruduntasuna baino. Gauza jakina dela esango duzue, baina, aizue, benetan uste dut hala dela. Begi zuloetako poltsetan sartzen zaizkigu erruduntasun gramoak eta gramoak bizitzan zehar —solidoa da, ala likidoa?— eta pilatuz doaz, loa ukatzeko goizaldeko ordutan. Eta damua hain exijitua den garaiotan, argitu behar da erruduntasunak ez duela errurik zertan izan, ezta erruak erruduntasunik ere, badaezpada.

Duintasunaren transkripzioa

Igor Elordui Etxebarria
Euskadi Irratiko Faktoria saioa. 2016. urteko abenduaren 28a.- Datozen minutuetan laguntza eskaera baten bozgorailu izango gara. Larraitz Chamorro alegiarraren historia jasoko dugu. Zalantzarik gabe, Igotz Alkorta, historia os...

Ego

Nerea Ibarzabal

Gaur zuri idazten dizut, zuri bezain niri, niri bezain guri. Ager zaitez gure aurrean eta esan nolako usaina dugun barrutik, oh, gure ego. Eta ausartzen bazara, esan ez dugula egiten dugun ia guztia eta egiten ez dugun ia guztia zugatik egiten edo egin gabe uzten. Esan iezaguzu non zauden, gure izen-abizenen zein letratan ezkutatzen zaren,eta zergatik ezin zaitugun izendatu.

Eguberri kanta

Igor Elordui Etxebarria

Egutegian iltzatu dut begirada. Inguratu naute hango zenbaki eta hizkiek, eta lausotu da guztia.

Bat-batean, urtarrilaren 9ko euskal presoen aldeko milaka manifestarietako bat naiz. Jendea desagertu denean poliziek atxilo eraman naute, eta sartu naute ziegan. Dena beltz. Belztasuna joan denean Larrabetzuko Urkulu mendian agertu naiz urtarrilaren 22an, 1937an faxistek tiro eman zidaten lekuan. Ramon Portilla Acedo naiz. Hamazazpi urte, Trapagaran. CNTko Celta batailoiko kidea.

Urte zaharrak berri

Nerea Ibarzabal

Egutegi zaharra argal-argal ageri da sukaldeko loza zuriaren gainean. Eguzkia distiratsu baina urrunegi, aire hotza sudur-zuloetan barrena; baserrietako ke usaina darie urte bukaerei, eta iazko urte bukaerako sentsazio bertsua oro har: urtearen errepasoa egin nahi eta ezer gutxirekin oroitzea, bizitza pertsonaleko gorabeherez aparte. Milaka albiste astebetez "bua, bua, bua, ze gogorra!" izandakoak, abendurako "a, egia, hau ere gertatu da aurten" bat bilakatzen dira.