Igor Elordui Etxebarria
Bart gauean alabak galdetu dit: "Aita, noiz hiltzen gara pertsonak?". Eta hozkirri batek zeharkatu nau goitik behera eta behetik gora. Bakoitza tokatzen zaionean, esan diot, batzuk lehenago hiltzen dira/gara, gaixotasunagatik ala istripu batengatik, eta beste batzuk zaharraren zaharrez hiltzen dira/gara. Aukeran hobe bigarrena, noski, (esan ez) pentsatu dut.